Biziren ekintza ikusgarria: hautetsiak, erantzun larrialdi klimatikoari!

Asteazken honetan goizeko 7etan, martxoaren 22an, Biziko 11 militantek ekintza ikusgarria burutu dute Baionako katedralen Ipar Euskal Herriko hautetsiei larrialdi klimatikoaren heinean ekin dezaten galdatzeko! IPCC/KAGAT(*)-ak astelehen honetan, martxoaren 20an, berehala jarduteko premia errepikatzen duen bere 6. txostenaren laburpena plazaratzen duen bitartean, Ipar Euskal Herriko kolektibitateek eginiko metamorfosi ekologikoko ekintzak biltzen ari da Biziko Hitza Hitz lantaldea. Begirale ekologikoek mutu edo berantiar diren Herriko Etxeen zerrenda argitaratzen dute eta herritarrei dei egiten diete ihardetsi dezaten eta beren hautetsiak galdezka ditzaten metamorfosi ekologikoaren alde egiten dituzten ekintzei buruz.

Elkarteko kideek 60 m²-ko banderola bat zabaltzea lortu dute Baionen katedralean. “Urgence climatique – Ekintzak orain!” zion banderola erraldoiak, eraikinaren aitzinaldean, klima-aldaketari buru egiteko premiaz zientzialariek emaniko alerta anitzei erreferentzia egiten die.

Astelehen honetan, martxoaren 20an, IPCCk bere 6. txostenaren laburpena argitaratu du. Mezua zalantzarik gabea da eta Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren baitan segituak diren 56 Herriko Etxeetako hautetsiei oroitarazte mezu bat bezala kontsideratzen ahal da. Gure planeta jadanik 1,1 °C inguru berotu da eta Frantses Estatua 1,7 °C. Ibilbideak argiak dira: berotze globala 2°C-tik askoz beherago mugatzeko eta baita muturreko gertakari klimatikoen intentsitatea eta maiztasuna ttipitzeko, gaurdanik berotegi efektuko gasen isurketak masiboki murriztu behar ditugu.

Ekainaren 5eko astelehenean, herrietako eta elkargoko hautetsiek beren agintaldiaren erdia betea ukanen dute jadanik. Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko txostena argitaratuko du Bizik. «Norberak ikusten ahalko du herriak metamorfosian aitzinatzen diren ala ez», hauxe dio Nathalie Jacquault Donibane Lohizuneko begirale ekologikoak. « Ez da beste batzuen arteko gaia, gure lurraldearen eta planetaren etorkizunerako gai erabakigarria baizik, lehentasun osoa duena. Herriek eta elkargoak karta anitz dituzte eskuetan.» Txosten horren idazteko, Bizik herri bakoitzari eskatzen dio metamorfosi ekologikoaren alde obratu dituen ekintzak zerrenda ditzan eta heldu den urterako pentsatuak dituen neurriak aurkez ditzan.

Hiriei eskatzen zaizkien argibideak hein handi batean interes orokorreko datuak dira, beren webgunean jadanik argitaratu beharko lituzketenak Errepublika Digitalerako legearen arabera. Herritarrak eta lurraldeko eragileak mugiarazten laguntzeaz gain, datu horiek herriei ezinbestekoak zaizkie lurraldearen metamorfosi ekologikorako politika publikoak egiazki obratzerakoan. Emaitzak masiboki hedatuko ditugu jendea abisatzeko, sentsibilizatzeko, eta ahal bezainbat herritar problematika horietaz jabetzera erakartzeko.

Gaur egun, segituak diren 56 herrien artean baita hirigunean ere, Ahetze, Angelu, Beskoitze, Ezpeleta, Lehuntze, Larresoro eta Donibane Lohizune partetik Bizi! erantzunik gabe da. Beste herri batzuek, besterik gabe, ez dutela parte hartuko jakinarazi dute: Arbona, Bokale, Mugerre eta Ahurti dira. «Herritar gisa, gure herriko egoera ekologikoa ezagutzeko eskubidea dugu, uste du Jean-Charles Di Fusco Mugerreko begirale ekologikoak. Kargu erdiko txostenean parte hartuz eta zuen ekintzen bidez, hautetsiek, ihardoki larrialdi klimatikoari!». Herritarrak gomitatuak dira mezu elektronikoz haiekin harremanetan jartzera. Herriek badute martxoaren 31 arte, azken epea, beren herriaren metamorfosi ekologikoaren alde egindako ekintzen elementuak eta beren egoera partekatzeko.

Emaitza horiek ekainaren 5ean argitaratuko dira Ingurumenaren Mundu Egunaren karietara. Bizik ekitaldi publikoa antolatuko du ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoera agerian emaiteko.

Hautetsiak, ihardoki larrialdi klimatikoari!

*Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko Taldea.

Biziren ekintza indartzeko eta metamorfosi ekologikoa bizkortzeko, Ipar Euskal Herriko biztanle guztiek ekarpena egin dezakete Biziko kide bilakatuz edo Biziri emaitza bat eginez, Biziren zilegitasuna eta baliabideak indartzeko, edo, jarraituak diren   Herriko Etxeeetan jarduten duten begirale ekologikoekin bat eginez.