Neurritasun energetikoa: iragarki taula argitsuen ordez salda

Gaur, 2023ko martxoaren 27ean,Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboko 18 ideek iragarki-panel argitsu batetik argindarra desbideratu dute Baionatik pasatzen zirenei banatzen zitzaien salda berotzeko. Energia biztanleriaren ezinbesteko beharrentzat atxikia izan dadila galdatzen dute eta herritarrei dei egiten diete iragarki taula argitsuak debekatzeko petizioa sina dezaten.

27ean, 21:00etan, Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboko (Bizi!, CADE, Paysages de France eta Résistance à l’agression publicitaire) kideak Baiona gunera heldu dira. Laster, sukalde-tailer bat plantan eman dute, autobusa gelditzen den gune babestutik hurbil, han zen iragarki taula argitsua ireki eta bazkaria berotzeko zerbait sare elektrikoari lotuz. Beren helburua: etxeko salda berotzea eta banatzea. Ekintzaileek aulkiak plantan eman eta esku-orriak banatu dituzte eta “Atxik dezagun energia ezinbestekoa denarentzat” dion banderola zintzilikatu dute. Salda beroa banatu dute eta gelditu den jendearekin trukaketak ukan dituzte.

Ekintza hau Euskal Elkargoaren datorren Herriarteko Publizitatearen Tokiko Araudian (RLPi-an) iragarki taula argitsuen debekatzeko, kolektiboaren mobilizazioaren barnean kokatzen da. Legebiltzarrean espazio publikoan iragarki taula argitsuak debekatzeko lege-proiektua aztertzen ari diren bitartean, eta martxoaren 25a, Publizitatearen Kontrako Mundu Eguna baino egun batzuk lehenago data horretan ere Parisko epaitegiak behar-egoera eta norbanakoen iritzien adierazteko askatasuna dela-eta publizitatearen kontrako ekintzaileak hobengabetu zituen ere.

Kolektiboarentzat, publizitate argitsua klima-aldaketaren eta krisi energetikoaren garaiko erabaki politiko inkoherenteen adierazgarri da. “Energia gutiago erabil dezakegu eta jendearen zinezko beharrak hobeki asetzen ahal, hori da ekintza honekin erakutsi nahi duguna“, dio Anthony Lubranok kolektiboko bozeramaileak. Iragarki taula argitsuak ez da baliosa, kontsumitzera ere bultzatzen du, beraz, klima are gehiago nahastera. Beraz, debekatu behar litaike». RTE den  elektrizitatea garraiatzeko sarearen kudeatzaileak, 2019an iragarki taula argitsuen kontsumoa “behargabeko”en artean sailkatu zuela gogoratuz, kolektiboak interes orokorrari gehiago erantzuten dion energiaren beste erabilera bat partekatu nahi izan du.

Panelen energia-kontsumoaz harago, kolektiboak publizitatearen eragina nabarmentzen du. Elise Ayraultek kolektiboko bozeramailearentzat, “Publizitatea, batez ere, herritarren nahietan eragiteko baliabidea da, gehiago kontsumitzera bultzatzeko. Iragarki taula argitsuek eta digitalek are gehiago estimulatzen dute gure inkontzientea”.Aldi berean, kolektiboak sarean zabaldu du Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteari zuzenduriko petizioa (https://agir.greenvoice.fr/p/StopPubLumineusePaysBasque) iragarki taula argitsuen debekua gaur egun diagnostiko fasean den RLPi-an sartzeko. «Edonork eragin dezake Euskal Elkargo mailan hartuko diren erabakietan petizioa sinatu eta zure inguruan nasaiki partekatuz!» espero du Gérardek, kolektiboko bozeramaileak.