BAZINAKIEN? 🧐 Afitxatze taulen presentzia segurtatzeko betebeharra

Herrien eremuan, afitxaketa librea Ingurumen Kodean ezarritakoaren arabera arautzen da. Betebehar hori ingurumen-kodearen L. 581-13 artikuluan oinarritzen da, eta honako hau xedatzen du:

«Auzapezak udal erabakiaren bidez finkatzen du eta eremu publikoan edo honen gainaldean aitzinaturik edo herriko jabego pribatuan, iritziak argitaratzeko eta baita irabazi-asmorik gabeko elkarteen jarduerei buruzko publizitatea egiteko, hainbat gune  antolatzen ditu.»

Ez da inolako ordainsari edo zergarik galdatzen afitxaketa horren edo iragarki horren egiteko.

Iritzi askatasuna bermatzeko eta elkarteen beharrak asetzeko, artikulu honen aplikazio baldintzak Estatu Kontseiluan dekretu bidez finkatzen dira biztanle kopuruaren eta herriaren azaleraren arabera. Dekretu honek herri kategoria bakoitzak aitzineko paragrafoan zehaztutako erakustaldirako atxiki behar duen guttieneko azalera ezartzen du.

Dekretu hau indarrean ezarri eta sei hilabeteko epean auzapezak ez badu lehen paragrafoan aitzin kusitako agindua emana, prefetak, hiru hilabetez eraginik gabe gelditu den jakinarazpen formalaren ondotik, beharrezko tokia(k) zehazten d(it)u. Dekretu prefektorala indarrean gelditzen da auzapezaren dekretu batek beste kokaleku bat edo batzu zehaztu arte»

Kode bereko R. 581-2 eta 4 arteko artikuluetan neurriak eta instalazio-eremuak finkatuak dira:

R.581-2 artikulua

Herri bakoitzak, L. 581-13 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera, irabazi asmorik gabeko elkarteen jarduerei buruzko iritziak eta iragarkiak erakusteko atxiki behar duen guttieneko azalera hau da:

1° 4 metro karratu 2.000 biztanle baino guttiagoko herrientzat;

2° 4 metro karratu eta 2.000 eta 10.000 biztanle arteko herrietarako, 2 metro karratu 2.000 biztanletik gorako 2.000 biztanleko zati bakoitzeko;

3° 12 metro karratu eta 5 metro karratu 10.000 biztanletik gorako 10.000 biztanleko zati bakoitzeko, gainerako herrientzat.

R.581-3 artikulua

Irabazi asmorik gabeko elkarteen jarduerei dagozkien iritziak eta iragarkiak ezartzeko erreserbaturiko hiri eremuko leku oro gehienez beste leku batetik kilometro bat baino gutiagora izan behar da.

Iragarki-eremu mugatu batean kokatua direnean, toki horiek zonalde hori eratzeko legeak zehazturiko eta publizitateari aplikatzekoak diren preskripzioak bete beharko dituzte. Hala ere, haien azalera osoa ezin da izan 2 metro karratu baino txikiagoa.

R581-4 artikulua

Publizitatea debekatuta denean, L. 581-8 artikuluaren I. eta II.aren arabera, eta debeku horren salbuespenik ez denean, auzapezak baimenduriko kokapen bakoitzaren azalera, obralekuetakohesietan, irabazi-asmorik gabeko elkarteen jarduera aktiboei dagozkien iritziak eta publizitatea ezartzea ezingo da 2 metro karratutik goitikoa izan.

Auzapezak ez baditu antolatzen doako kartel-guneak, bere herriko biztanle-kopuruaren arabera, prefetak ordezkatzeko ahalmena du eta prefetura-dekretu bidez gune horiek sortzeari ekin diezaioke.

Jakiteko ona:

Ez da iritzi afitxaketarentzat denbora mugarik. Afitxaketa librea da, beraz Herriko Etxeak ez du eperik finkatzen ahal. 

Auzapezak ezin du ezarri aitzinetik baimentzeko prozedurarik,  edo bermerik. “Afitxatze librea”n, “libre” bada.

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.

Oroitarazte gisa, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna: