Klima plana eta Euskal elkagora

Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoari buruzko 2021eko txostenetik landa (herriko etxeen emaitzak deskubritu), Biziren Begirale ekologikoek proposatzen dizute  jarraipenaren 1. urteari buruzko informazio nagusietaz pundua egitea.

Oraingo bertsioan, Euskal Elkargoaren Klima Planaren estrategiak BEG isuriak %-19z murriztea baino ez du helburu 2030ean eta 2050ean %-56z murriztea. Ibilbide honekin, argi eta garbi, Ipar Euskal Herriak ez du bere zati justua hartzen klima-aldaketaren kontrako borrokan. Lurralde bakoitzak bere berezitasunak baditu eta ezin baditugu zehatz-mehatz helburu berdinak exijitu kolektibitate guzientzat, begi bistakoa dirudi lurraldemaila bakoitzak murrizketa-ahalegin nahikorik egiten ez badu, ezinezkoa izango dela karbono neutraltasuna lortzea Estatuen mailan edo Nazioarte mailan. Horixe ere baieztatzen du Klimaren Goi Kontseiluak 2021eko txostenean: «Ezinbestekoa da lurralde ekintza SNBCren helburuekin lotzea. […] Bada erronka orokor bat lurralde antolamenduko dokumentuak normen hierarkian haiek baino goragoko dokumentuekin lerrokatzeko.» Horregatik Bizi! Klima Planaren Lankidetza Batzordetik (COPAR-etik) ateratu da 2021eko maiatzean.

Osasun krisiaren ostean, Klima Plana onartu da 2021eko ekainean bakarrik. Herriko Etxeei agintaldiko bigarren urteko proiekzioa eskatu zaie. Herrixka batek ere ez du erantzun bere lurraldean Klima Planaren deklinatzeko herriko plan bat %50kbazuela erranez. Engaiatuak diren herrien %25k eta hirien %50k erran dute agintaldiko 2. Urtearentzat ekintzak gauzatzeko xedea dutela. Segituak diren herrien %5ak dio 2022. urterako plangintza-proiektu bat dutela. Ekintzara igarotzea oso gutti ageri da erantzunetan eta aipatutako ekintzek ez dute Klima Plan baten egituraketa-izaerarik. Baionak eta Bidartek soilik diote egoeraren diagnostikoa egin dutela baina haien diagnostikoa beren webgunean eskuragarri ezarri gabe. Klima Plan batentzat arauzko betebeharra bada ere, Euskal Elkargoak ez du argitaratu klima-aldaketara egokitzeko lurralde-ekintzaren kostuen edo balizko geldirik-egotearen kostuen baloraziorik. Dena den, jakina da inertzia politikoak ekintza politiko proaktiboak baino askoz ere ondorio sozioekonomiko garestiagoak izanen dituela, eta tokian tokiko proiekzioak izateak hautetsiak mobilizatzen lagunduko dituela, ez da dudarik. Gainera, Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren engaiamenduek Euskal Elkargo maila hunkitzen dutelarik eta Euskal Elkargoko Kontseilu Exekutiboko kideen %60 Itunaren sinatzaile direlarik, ez da ia aipamenik egiten elkargoko hautetsiek bultzatutako neurriei buruz.

Herrien emaitzen deskubritzeko edo Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren egoerari buruzko 2021eko Txostenaren kontsultatzeko : xehetasun gehiago.