Category: Alternatives municipales

AZPIMARRATZEKOA 🔎 Bide berdeak baserrialdean!

LOM legeak baieztatzen du autoarekiko mugikortasun alternatibo baten ukaiteko eskubidea, ez dena hiriguneei mugatua; ingurumenaren kodeko L228-3 artikuluaren bidez honela zehazten du: «Hiriguneetarik kanpo egiten edo ber-antolatzen diren bideen obren karietara, autobide eta errepide lasterretarik kanpo, bide obren kudeatzaileak behar du baloratu, mugikortasunaren antolaketaren ardura dutenekin, bizikleta bide edo antolaketa baten egiteko beharra, bai eta …

Continue reading

SAR HITZA

Herriko bozen garaian  Iparraldeko  biztanlegoaren %62a ordezkatzen duten 46 Herriko Etxe  engaiatu dira Herriko eta Hirigune elkargo mailan, Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren 7 arlotan ekintzen eramaiterat: mugikortasun eztian, energia berriztagarrian, elikadura biologikoan eta tokikoan, energiaren menperatzean, hondakinen murriztean, euskoaren garatzean eta Klima planaren deklinatzean. Larrialdi klimatikoaren aitzinean, Biziren Hitza Hitz lan taldeko Begirale ekologikoek begia idekirik …

Continue reading

TIRRIT 👎 Maule

Labadot jauna, Ituna izenpetzean, bere herriko bideak bizikletentzat egokitzera engaiatu da. Alta, bere agintaldia hasten du Kolegioko zubian, bizikletentzat egina zen egokitze baten kentzeko xedearekin: 3 urteko atzeratze bat da, autoendako bi norabide dituen bide bati buruz. Xede hori, legearen errespetu aldetik susmagarria dena, engaiamendu ekologikoen eta historiaren norabidearen kontra doa! Bizik espero du Herriko …

Continue reading

TXALO 👍 Milafranga

Goresmenak eman nahi ditugu, 2020ko irailaren 24ko Herri Kontseiluan aho batez,  kargualdiaren lehen urtean, Itunaren engaiamendua errespetatuz, Eusko tokiko monetari kidetu den Milafranga herriari! Herri kazetaren arabera, “Milafrangako herriak elkartasun ekonomiko eta soziala, trantsizio ekologikoa, elkarte-bizitza eta euskararen erabilera publikoa bere lurraldean bultzatzeko asmoa du”. Herriko beste saltegi batzuekin batzen da beraz, hots okindegia eta …

Continue reading

Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko Itunaren jarraipena: zure herriaren begirale ekologiko bilaka zaitez!

Carte sentinelles Hitza Hitza

2020ko herri eta elkargoko hauteskundeen karietara, Ipar Euskal Herriko biztalegoaren %62a ordezkatzen duten 46 herri, lurraldearen metamorfosi ekologikoaren alde lan egiten engaiatu ziren. Hitza Hitz batzordeak segurtatu behar du beraz hitz hauek egiazki ekintzak segitzen dituztela.  Jarraipen lan horren eta gure batzordearen azkartzeko helburuarekin, ahalik eta begirale gehien behar ditugu, herri guzien jarraipena egiteko, metamorfosi …

Continue reading

Begirale ekologiko gisa ekiteko 2.aukera

Bigarren konfinamendua hasten dugula eta, lehen konfinamenduaren garaian deitua zen “ondoko mundua” ez da oraino etorri. Alta “klima aldaketaren eta bioaniztasunaren galtzearen iturri diren ber jende aktibitateak dira pandemia arriskuaren sortzaile, aktibitate horiek ingurumenarekiko dituzten ondorioak direla medio”  ber bidean jarraitzen baldin badugu pandemiak usuago eta bortitzago agertuko direla dion IPBES-aren arabera. Eraldaketa sakon bat …

Continue reading

Herriko Etxeetako eta Euskal Hirigune Elkargoko Hautetsientzat formakuntzak – METAMORFOSIAREN ITUNA

Biziren Hitza Hitz batzordeak metamorfosi ekologikoaren aldeko engaiamenduen gauzatzearen jarraipen lana hasten du Ituna izenpetu duten 880 hautetsiei formakuntza proposamen bat luzatuz, praktikan eman beharko dituzten neurrien gauzatzean haiei laguntza ekartzeko . Herriko Etxeetako eta Hirigune Elkargoko 880 kontseilari hautetsi bilakatu dira aurtengo Herriko Etxe eta Hirigune mailako hauteskundeetan Bizik proposatu Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi …

Continue reading

Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren aldeko begirale ekologikoak izanen direnei deia

Ipar Euskal Herriko biztanlegoaren %62a ordezkatzen duten  46 herriko etxe jadanik engaiatuak dira lurraldearen metamorfosi ekologikoaren alde ekiteko. Hitza Hitz lan taldearen xedea da engaiamendu hartzeak gauzatzeetaz jarraituak izan daitezela segurtatzea. Ber maneran ere jarraipen berezi bat eginen du Metamorfosi ekologikoaren Ituna oraino izenpetu ez duten Herriko Etxeekin: – Itunaren izenpetzeko proposamen berri bat luzatuz  …

Continue reading

Ipar Euskal Herriko biztanlegoaren da ordezkatzen duten 46 Herriko Etxe lurraldearen metamorfosi ekologikoan engaiatuak

Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi ekologikoa:engaiamendu nagusiak datozen 6 urteentzat   46 Herriko Etxe (Ipar Euskal Herriko biztanlegoaren %62a ordezkatzen dutenak) kudeatuak izanen dira Bizi! elkarteak proposatu duen “Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren Ituna” izenpetu duen Herriko Etxeko gehiengo batetaz.  Mugikortasun eztiak, energia berriztagarriak, laborantza eta elikadura biologiko eta tokikoak, energiaren menperatzea, hondakinen murriztea, euskoaren garapena eta …

Continue reading

Ekainaren 28an, bozka dezagun metamorfosi ekologikoaren alde!

Herriko bozen bigarren itzulirako zonbait egun gelditzen direlarik, Bizi! elkarteak Ipar Euskal Herriko 8 herritan hautagai diren zerrendei orroitarazi die lurraldearen metamorfosi ekologiko eta sozialaren abiaraztearen premia. Elkarteko kideak “Gure geroa ketan joaten ari da, mundu berria eraiki dezagun” lema agerian utzi dute Biarritz, Bokale, Itsasu,  Senpere, Urketa, Urruña, Uztaritze eta Ziburun. Kanpainan zehar, Bizik …

Continue reading