Category: Solidarité Migrants

Hitzetatik ekintzetara! Mugarik ez, denen zirkulazio libroaren alde!

Hitzetatik ekintzetara! Mugarik ez, denen zirkulazio libroaren alde! Indarrean den kontrol sistema eta mugen hestea salatzeko Hendaia eta Irun arteko zubian muga ireki dugu, astearte honetan, azaroaren 1ean. Bizi!, LAB, Diakité, La Cimade, Etorkinekin, CGT, Sud, EELV, EHBAI eta beste hainbat erakundeetako kideak barne, jende andana bildu da Hendaia eta Irun arteko mugako zubira abiatu …

Continue reading

Ekintza – Errefuxiatuen Mundu mailako Eguna: 49 348 hil, Baiona hiria desagertu balitz bezala!

2022ko ekainaren 18 honetan, ekainaren 20ko Errefuxiatuen Mundu mailako Eguna baino bi egun lehenago eta 2014az, geroztik migrazio bideetan hil eta desagertu direnen zerrenda argitaratzearen harira, Bizik Baionako sarreretako seinaleak estali ditu. 2014tik geroz 49 348 desagertu, Baiona hiria mapatik desagertzen  balitz bezala da! Gaur goizean, Baiona hiriko 15 hiri seinale oihal beltz batez estali …

Continue reading

Urtats atsalde solidarioa, etorkinen sustenguz!

2021eko abenduaren 31n, 12:00etatik 20:00etara, Bizi! elkarteak etorkinen sustenguz besta giroko arratsaldea antolatzen du. Egitarauan: edariak, arno beroa, pintxoak eta matahamiak,musika, “opari solidarioak” erakus mahaia eta haurrendako animazioak. Ekitaldia Patxokin iraganen da (Baionako Tonneliers karrikako 23 bis-ean). Ipar Euskal Herria den, “harrera lurraldean” eta “migrazio ibilbidean”, elkarte eta kolektiboek erbesteratu eta migratzaileekin lan egiten dute, …

Continue reading

Migrazioen bidean desagertu diren pertsonei omenaldia egiteko ekintza

Larunbat honetan, ekainaren 19an, errefuxiatuen nazioarteko egunaren bezperan, Bizik eta SOS Racismo-k beren ibilbidean hil diren migranteei omenaldia eskaini diete. 85 pertsona presente ziren Hendaian, muga gainditzen duen oinezkoendako zubi berrian, migrazio arloko politika duin eta bihotz onekoak galdegiteko. Hendaiako omenaldi hau iragaiten da duela zonbait aste, Yaya Karamoko, bolikostar gaztea, ibaia zeharkatzera saiatu ondoren, …

Continue reading

Larunbatean, ekainaren 19an: Bizik zendu diren etorkinei eginen zaien omenaldira deitzen du

Bizik mobilizatzera deitzen du, larunbatean, ekainaren 19an, Nazio Batuentzat mundu mailako errefuxiatuen egunaren bezperan, migrazioen bidean hil derenei omenaldia egiteko.Tragedia honen jatorrian mugen mailako eta harreren politikak aurkitzen dira. Elkarteak, SOS Racismo-rekin elkarlanean, hitzordua finkatzen du Hendaian, 10:30ean, España Etorbidean, muga gainditzen duen oinezkoendako zubi berriaren aitzinean.   3174, hau da 2020 urtean, nahiz eta …

Continue reading

Urte bukaerako besta solidarioak: Bixkotxak eta sorkuntzak, etorkinen sustengatzeko

Osasun baldintzek zailtzen badute ere, Biziren baitan etorkinen gaiaz arduratzen den Lan Taldea mobilizatzen da urte bukaera honetan ere etorkinei laguntza ekartzen duten elkarteen sustengatzeko. Eramatekoak diren salmenten erakusmahaia plantan emana izanen da Patxoki plazan urte bukaerako bestak elkartasun giroan iragaiteko! Menuan:  etxeko eta eskuz eginiko ehungintzako sorkuntzak (zaku eta zakuttoak) ahotik ezin utzizko bixkotx …

Continue reading

“EtorkiZUna- Pays Basque Terre d’accueil” web ataria martxan da!

Ipar Euskal Herrian etorkinekiko elkartasun sarea Bizin etokinekiko elkartasunaren arloan ari den lan taldeak, EtorkiZUna, Ipar Euskal Herrian etorkinekiko  elkartasun web ataria martxan ezarri berri du, bertan aurkeztuak diren egitura guziekin elkarlanean: http://etorkizuna-pb.eus/ . EtorkiZUna web atariak biltzen ditu laguntzeko molde ezberdinak eta etorkinekiko elkartasunaren arloan ekiten duten erakundeak. “EtorkiZUna web atariak ahalbidetzen du torkinei …

Continue reading

Ostiral honetan, Hendaian aintzin ikusia zen Etorkinekiko omenaldia, gibelatua Azaroaren 5eko «Aldaketa klimatikoa eta migrazioa» hitzaldia atxikia

Ostegun honetan, urriaren 29ko arratsean gauerditik landa plantan emana den konfinamenduari lotuak diren neurriak direla medio, Bizi! eta SOS Racismo elkarteek erabaki dute ondoko data batera gibelatzea ostiral honetan Hendaian aintzin ikusia zuten ekintza. Ekintza horren xedea, Omiasaindu bezpera honetan Europara sartzera saiatuz hil diren 40 000 etorkinei, haietarik 20 000 pasa ito direlarik Mediterraneoan azken 5 …

Continue reading

“Klima aldaketa eta migrazioa” Nazioarte mailako bideo hitzaldia eta Ipar Euskal Herrian etorkinen aldeko elkartasunaren web gunearen abiatzea

Biziren EtorkiZUna lan taldeak antolatzen du ostegunean, azaroaren 5ean 19:00etan Bideo Hitzaldi bat “Klima Aldaketa eta Migrazioak” tituluarekin. Nazioarte mailako hizlariek parte hartuko dute: gai hortan aditua den  François GEMENNE belgikarrak eta Tchad-eko militantea den Hindou OUMAROU IBRAHIM-ek. Gaualdi horren karietara parada baliatuko da Ipar Euskal Herrian etorkinei harrera egiteko eta elkartasuna erakusteko web gune …

Continue reading

Biharko Euskal Herria eraikitzeko etorkinekilako elkartasuna gaurdanik indartu dezagun

Euskal Herria, harrera lurraldea Bizi ari da web gune bat plantan emaiten etorkinen harreran parte hartzen duten Ipar Euskal Herriko egitura guzien esku uzteko, eta laguntzaile edo emaitza egile potentzial guziei egitura ezberdinen eta haien beharren berri emaiteko. Halere gaur egungo egoerak sortu ditu presazko behar batzu berehalako laguntzak behar dituztenak. Ezohiko behar horiei erantzuteko …

Continue reading