Saio honetan, I-ENER energia ekoizpena bultzatzen duen sozietate herritarra ezagutuko dugu Iban Lacoste-ekin egin elkarrizketa lagun . Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2026/03/BIZIRIK-202603-emankizuna.mp3
Category: Harrera
Mar 08 2026
Bizikutzu 63 – 2026ko martxoa
Egia bortxarik gabe nagusitu behar da
Léon Tolstoï
Bizikutzuren zenbaki berriko atal guziak jarraian.
Mar 06 2026
Marienia produktu kimikoekin errea
Bizik bere elkartasuna eta sumindura adierazten ditu onartezinak diren ekintza horien agerpenatik landa. Gure sostengua berriz baieztatzen diegu lehen lerroan mobilizatu diren laborariei eta elkarteei; urteak joan urteak etorri, lurralde hauen bizitasuna eta potentziala erakutsi baitute. Marieniako lurrak elikadurarendako diren laborantza lurrak dira. Hala izaten segitu behar dute. Jendarte zibilak urteak daramatza erakusten etxebizitza, laborantza …
Mar 04 2026
Bizik bere barometro ekologikoa argitaratu du Herriko Bozentzat 10 egun eskas direlarik
Herriko bozen lehen itzulirako 10 egun falta direlarik, Bizi! elkarteak bere barometro ekologikoa argitaratu du. Tresna digital honek hautagai-zerrendak biltzen ditu, Klima eta Euskal Herriko Biztanleen aldeko Ituna sinatu duten ala ez adierazten du, baita azken kargualdian Herriko Etxearen ardura zuten taldeen bilan ekologikoa zehazten ere. 51 zerrenda jada engaiatu dira klima eta interes orokorra …
Feb 27 2026
Ez, ez da, Duplomb jauna
Ez, ez da, Duplomb jauna
Nahiz eta lehen Duplomb legearen kontrako oposizioa masiboa izan zen—2,1 milioi sinadura baino gehiagoko petizioarekin— otsailaren 2an, Laurent Duplomb diputatuak berriz ere erasoa jo du lege proposamen berri batekin. Proposamen horrek, bereziki, 2. artikuluko zenbait elementu berreskuratzen ditu, toxikoak diren pestiziden berriz sartzea aurreikusten duena, besteak beste, Konstituzio Kontseiluak zentsuratu zituen “acétamipride” bezalak “néonicotinoide”ak.
Feb 20 2026
Susan George-i omenaldia
Atsekabe handiz jakin dugu Susan George zendu dela, gure mugimenduaren lagun fidela, intelektual engaiatua eta justizia sozial eta ekologikoaren aldeko ezin akituzko borrokalaria izan da. Alternatibaren lehen urratsetatik beretik, Baionan sorturiko ekimen honetan ekitaldi hutsa baino askoz gehiago ikusi zuen: klima-larrialdiari eta bidegabekeria sistemikoei buru egiteko gai izanen zen herritarren altxamendu baten promesa. Bere hitzek, …
Feb 11 2026
#132 Bizirik irrati saioa
Saio honetan, Stop Fosilak-eko kide den Gorka Laurnagak berriztagarrien garrantzia gizarteratzeko sortu berri den taldea aurkeztuko digu eta laborarien azken mobilizazioei buruzko argibideak ukanen ditugu, ELBko Julen Perezi esker. Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2026/02/BIZIRIK-202602-emankizuna.mp3
Feb 06 2026
Urtats solidarioa: 3.870 € elkarteei emanak
Gaur, Etorkinekilako elkartasunaz arduratzen den Biziko taldeak prentsaitzinekoa antolatu du Patxondon. Parada izan da abenduaren 31n Patxondon egin zen 7. Urtats solidarioaren bilana egiteko.
Ekitaldi honi esker 3.870 euro bildu dira, eta diru hori osorik hiru elkarteei bideratu zaie: Bestearekin, Etorkinekin Diakité eta Une école, un toit, des papiers.
Feb 05 2026
Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko ituna: lehen zerrendak engaiatu dira
Herriko bozetara aurkezten diren 6 hautagai-zerrenda izan dira lehenak joan den abenduan Bizi! elkarteak argitaratu Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko ituna sinatzen. Angelutik Donibane Garaziraino, Senperetik pasatuz, bai kargutan diren taldeek bai zerrenda berriek engaiamendua hartu dute, Itun hau sinatuz. irmoki eta determinazioz ekiteko klima-aldaketaren erronkari buru egiteko, herritarren osagarria eta ongizatea hobetuz. Bizik …
Jan 19 2026
Bizikletaren debekatzea hiribarnean:Bizik Baionako auzapezaren adierazpenei erantzuten die
Abenduaren erdialdean, Baionako Herriko Etxeak seinaleak ezarri zituen Baiona Ttipiko eta Handiko oinezkoen eremu osoan txirrindulariei sartzea debekatzeko, 10:30etik 19:15era eta 22:00etatik 6:00etara. Txirrind’Ola eta Biziren protesten ondotik, Herriko Etxeak debekuaren ordutegiak aldatu zituen, 22:00etatik 6:00etara arteko funts gabeko tartea kenduz, baina debekua etengabe zabaldu zuen 10:00etatik 22:00etara. Jean-René Etchegaray auzapezak erabaki hori justifikatu zuen …













