Category: Harrera

Sar harremanetan zure Herriko Etxearekin, Ipar Euskal Herrian publizitatea murrizteko!

2025. urtea erabakigarria da gure lurraldearentzat publizitate aldetik. Euskal Elkargoak Ipar Euskal Herriko 158 Herriko Etxeentzat arauak finkatuko ditu. Mila moldez, publizitateak kontsumitzea gure kezka guzien konponbidea dela adierazten digu. Arazo frango sortzen ditu zabaltzen dituen mezuen bidez: mezu sexistak, menpekotasuna sortzen duten produktuak, larrialdi klimatikoarekin bateraezinak diren bizimoldeak. Gure bizi-ingurunea hondatzen du. Bederatzi Herriko …

Continue reading

Metamorfosi ekologikoa: Bizik Herriko Etxeak beren arduren aitzinean ezartzen ditu. 

2025eko urtarrilaren 30ean, Bizi! elkartea Ipar Euskal Herriko 56 Herriko Etxerekin harremanetan sartu da lurraldearen metamorfosi ekologikoaren aldeko beren ekintzak ebaluatzeko.  Herriko Etxeen mailako kargualdiaren bukaera hurbiltzen ari delarik, Herriko Etxe hauek 2020an hartu engaiamenduak errespetatuak izan direla eta gardentasun demokratikoa bermatua dela segurtatu nahi du elkarteak. Segurtatzekoak diren engaiamenduak2020ko herriko bozetan, 46 Herriko Etxe …

Continue reading

Publizitatea: finkatu helburuekin koherentzian diren neurriak har ditzagun – Gutun irekia

Hiriko altzarien kontratu-jabe diren 9 herrietako hautetsiei gutun irekia: Angelu, Baiona, Biarritze, Kanbo, Ziburu, Hendaia, Donibane Lohizune, Senpere eta Urruña.

Continue reading

Pausa Zentroa: elkartasuna ezinbestekoa da Estatuaren geldirik egotearen kontra

Justiziak atzo Frantziako Estatua kondenatu zuen eta Euskal Elkargoari arrazoi eman zion Diakité kolektiboak 2018an plantan eman pertsona migratzaileentzat harrera zentroa den Pausaren funtzionamenduaren finantzaketa bermatu izanagatik, larrialdiko ostatua ezinbestekoa bilakatu zen testuinguru batean. Justiziak Elkargoari arrazoin eman dio azken honek Estatuak larrialdiko ostatu segurtatze betebeharra ez betetzea bere gain hartu behar izan baitzuen. Estatuak …

Continue reading

#123 Bizirik irrati saioa

Emankizun honetan Klima, justizia soziala: bortizkeriarik gabeko estrategiak, borroken irabazteko hitzaldian parte hartuko duen Aintzane Orbegozo-ren lekukotasuna ukanen dugu. Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2025/03/25-02-10-BIZIRIK.mp3

Klima, justizia soziala: bortizkeriarik gabeko estrategiak, borroken irabazteko

Hitzaldia, otsailaren 18an, asteartearekin. Zer puntu komun dituzte Gipuzkoako  etxez-etxeko zerbitzuko langileek eta Macronen potreten bahitzaileek? Adibide zehatzetarik partituz, bortizkeriarik gabeko borroka erradikaletarik ateratzekoak diren ikasgaien inguruko hausnarketa estrategikoa, bi bozetan.

Continue reading

Senpere: legez kanpoko  iragarki taulak kenduak izan dira Biziren ekintzatik landa!

Bizi elkarteak begi onez ikusten du Senpereko herrian legez kanpoko iragarki taulen  laster kentzea. Elkartea  ostiral honetan, urtarrilaren 31n, ohartu da bertatik pasatzean, iragarki taulak kenduak izan zirela Amotzeko zubiaren ondoan eta Amotzeko eskolaren aitzinean, urtarrilaren 27an, astelehenarekin, burutu ekintzatik lau egun baino gutiagotara. Bizik bere ekintzaren bidez agerian utzi zuen iragarki taula horiek publizitatea …

Continue reading

2026ari buruz,  herritarren bilana hasten da!

Urtarrilaren 25 eta 26an bildu gira elkarrekin ikusteko  tokiko politiken agendetan erronka ekologikoak eta sozialak nola plantan eman.

Continue reading

Patxoki Berria: Emaitzak egiteko eta suskripzioak hartzeko deialdia

Azken 40 urteotako lokal enblematikoa den Patxokitik gaur egungo eta ondoko hamarkadetako erronka nagusiei buru egiteko tresna sortzea: hori da Patxoki Berria egitasmoaren asmoa. Baiona Ttipiaren bihotzean, giro atsegineko elkargunea eta topagune herrikoia, Euskal Herriko metamorfosi ekologiko eta sozialaren zerbitzura diren lan eta bilkura guneak, etxebizitza sozialak eta aterpetxe kolektibo eta solidarioa eskainiko ditu, eremu …

Continue reading

“J’accuse”: epaiketa gibelatua

Zazpi militante epaitu behar zituzten gaur, 2024ko martxoan Korrika Irun eta Hendaia artean iragaitean 36 etorkini Bidasoa zeharkatzen laguntzeagatik.  Epaiketa urriaren 7ra arte gibelatua da, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak abokatuek aurkeztutako galderak aztertzen dituen arte.   2500 pertsona manifestatu dira Irundik Behobiara, Hendaiatik pasatuz, joan den igandean, BIZI kide duen “J’accuse” kolektiboaren ekimenez.  Orain arte, 3500 auto-inkulpazio baino …

Continue reading