KLIMA Astearen seigarren edizioa lurraldeko biodibertsitateari buruzkoa da. Klima-aldaketarekin batera, biodibertsitatea gaindituak izan diren 9 muga planetarioetatik 7ren artean da; muga horiek gainditzeak Lurrean bizitzeko baldintzak arriskuan ezartzen ditu. Zientzialariek ohartarazten dute: espezien seigarren desagerpen masiboaren atarian gira, eta IPBESen11 arabera, biodibertsitatearen gainbeheraren lehen kausa habitatak suntsitzea da. Frantzian, suntsipen horren arrazoi nagusia lurraren artifizializazioa da, hau da, lur baten funtzio ekologiko guzien edo horietako batzuen, bereziki funtzio biologiko, hidrologiko eta klimatikoen, eta haren ahalmen agronomikoaren, okupazioaren edo erabileraren ondorioz, epe luzera gertatzen den aldaketa.
Gainera, zenbat eta lur gehiago artifizializatu, orduan eta gaitasun tipiagoa du CO₂ xurgatzeko eta klima-berotzea mugatzen laguntzeko. Gure lur eta oihanak zenbat eta gehiago desagertu, orduan eta zailagoa izanen da Iparraldearentzat karbono-neutralitatea lortzea —hau da, berotegi-efektuko gasen emisioak masiboki murriztea, emisio horiek karbono-biltegi naturalek erabat xurgatzeko gisan izan arte—.
CEREMAren erreferentziazko datuen arabera, 412,9 hektarea natura-, laboranitza- edo oihan-lur kontsumitu dira 2021 eta 2025 artean Ipar Euskal Herrian. Espazioen kontsumoa legeak honela definitzen du: dagokion22 lurraldean urbanizaturiko espazioak zinez sortzea edo zabaltzea.
Kontsumo hori jausten ari da, eta 2024a izan da lehen urtea Ipar Euskal Herria eta Seignanx Lurralde Koherentziarako Eskemak (SCoT delakoak) ezarri gehieneko mugaren azpitik gelditu dena. Hala ere, metaturiko kontsumoa SCoTk ezarri 2021-2031 hamarkadan espazioen kontsumoa %54 murrizteko helburuaren ibilbidetik gora da; helburu hori aitzineko hamarkadarekin (2011-2021) alderatuta zehaztu zen.

Joera orokor horren atzean, ordea, alde handiak badira Herriko Etxe batetik bestera. 2021 eta 2025 artean lur gehien kontsumitu duten lurraldeko herrien artean, 14 dira Frantzia metropolitarreko herrien %8aren taldekoak, urtean 2 hektarea baino gehiago urbanizatu dituztenak. Gixune da lur-kontsumo handia duten Herrietan tentsio eremukoa ez den bakarra.

“ Xuhurtasun neurri izpirik hartu gabe betoiztatzen segitzen duten Herriko Etxe hauek gure lurraldeko izaki bizidunak suntsitzen ari dira”, ohartarazi du Nathalie Jacquaultek, Biziko bozeramaileak. “Lurrak neurririk gabe irentsiz, ez diote dagokien ekarpena egiten lurraldearen ahalegin kolektiboari, Euskal Herri biziduna babesteko.”
Aldiz, beste Herriko Etxe batzuek lurraren erabileran neurritasuna erakusten jakin dute. Tentsio gune eremuko 7 Herriko Etxek 0,52 hektarea/urte baino gutiago kontsumitu dituzte 2021-2025 tartean; Frantzia metropolitarreko Herriko Etxeen urteko batez besteko kontsumoa, hain zuzen.

2021etik 2030era aitzin-ikusi hirigintza-plangintzari dagokionez, Herriko Etxeen arteko tokiko hirigintza-planek (PLUi) beren Hirigintza eta Garapen Iraunkorrerako Proiektuetan (PADD) SCoTk zehaztu murrizketa-ibilbideekin bat datozen asmoak biltzen dituzte, Euskal-Kosta eta Aturri aldeko r PLUi-a salbuespen izanik: %56ko murrizketa aitzinikusi beharrean, %50ekoa baino ez du aitzinikusten. Aitzitik, onarturiko edo onartze-bidean diren hiru PLUi-ek —Amikuze, Baxe-Nafarroko Hegoaldea eta Xiberoa— 2021etik 2030era natura-, laborantza- edo oihan-espazioen kontsumoari dagokionez, SCoTk ezarri gehieneko mugak gainditzen dituzte.
“Oso tamalgarria da Biodibertsitatearen aldeko Estrategiaren ekintza-planean Hirigune-Elkargoak, neurri handi batean, legea gogoraraztera mugatu izana, eta ez izatea helburu kuantifikatu, argi eta anbiziotsurik tokiko hirigintza-planetan betoiztatzea mugatzeko eta biziduna babesteko”, deitoratu du Laura Ter Schiphorstek, Biziko bozeramaileak.
Bizik gogorarazten du Klima eta Euskal Herriko biztanleen aldeko 2026ko Ituna sinatu duten 30 Herriko ETxek engaiamendu hau hartu dutela, elkargo-mailan:
Beren PLUi-an, lurraren babesa bermatzeko estrategia bat zehaztea, 2030ean natura-, laborantza- edo oihan-espazioen kontsumorako SCoTk lurralde mailan ezarri gehieneko muga baino anbiziotsuagoa izanen den muga ezarriz.
- Biodibertsitateari eta Ekosistemen Zerbitzuei buruzko Gobernuarteko Plataforma. ↩︎
- Haren neurketa independentea da PLU(i)en arauzko zonakatzearekiko. PLU(i) bateko laborantza-eremu bat urbanizatzeko eremu bihurtzea, berez, ezin da lurraren kontsumo efektibotzat hartu. ENAF bat zinez kontsumitutzat jotzen da obrak hasten direnetik, eta ez administrazio-baimena ematen denetik. Informazio gehiago lortzeko, ikus laburpen hau. ↩︎














