Klima eta energia burujabetza: zer aterabide gure lurraldean?

Nola berreskura dezakegu kolektiboki gure energiaren gaineko kontrola, laborantza-lurrak sakrifikatu gabe eta energia berriztagarriak interes finantzario pribatuen esku utzi gabe? Bizi! elkarteak bi gogoeta- eta eztabaida-gau antolatzen ditu, Stop Fosilak, ELB eta EHLG, eta I-Ener elkarteetako hizlariekin, gure lurraldeetan gauzatu daitezkeen aterabide zehatzak aztertzeko.

Energia-trantsizioa ez da soilik erregai fosilak panel fotovoltaikoekin ordezkatzea. Ekoizteko eta kontsumitzeko ditugun moldeak berriz pentsatzea galdatzen du, elkarri loturiko hiru lehentasun oinarri gisa hartuz: energia gutiago kontsumitzea, energiaren erabilera eraginkorragoa izatea eta energia berriztagarriak garatzea.

Baina nola gauzatu norabide horiek gure lurraldean? Nola garatu energia berriztagarriak, elikadura-burujabetzarentzat ezinbestekoak diren laborantza-lurrekin lehian ezarri gabe? Nola sustatu herritarren inbertsioa eta tokiko aurrezkiaren mobilizazioa, energiaren ekoizpena, haren etekinak eta horri buruzko erabakiak herritarren esku egon daitezen, energia fosilen sektoretik datozenak barne, finantza-talde handiek beren gain hartzeko ordez?

Erronka da energia-trantsizioa herritarren eta lurraldeen  burujabetza  indartzeko zinezko tresna bilakatzea, eta ez etekin ekonomikoak eta boterea esku gutitan metatzeko beste aukera bat.

Bi hitzordu osagarri antolatu dira, ikuspegiak eta tokiko esperientziak partekatzeko:

Azaroaren 26an, ostegunez, 19:30ean – Ainizan

EHLGren egoitzan.

  • 45 minutu Stop Fosilak elkartearekin, erregai fosiletatik ateratzeko erronkak argitzeko.
  • 20 minutu ELB eta EHLGrekin, laborantza-lurren babesa eta elikadura-burujabetzaren erronkak aztertzeko.
  • 25 minutu publikoarekin solasean.



Abenduaren 4an, ostiralez, 19:30ean – Baionan

Cordeliers karrikako 20. zenbakian.

  • 45 minutu Stop Fosilak elkartearekin, erregai fosiletatik ateratzeko erronkak argitzeko.
  • 20 minutu I-Ener elkartearekin, herritarren inbertsioan oinarrituriko energia berriztagarriak garatzeko aukerak ezagutzeko.
  • 25 minutu publikoarekin solasean.

 

Aldibereko itzulpena entzungailuen bidez eskainiko da.

Informazioa eta izen-emateak:
bizimugi.eu – 06 84 52 74 35