Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoa: 2021eko txosten osoa

Kargualdiko lehen urtea iragan ondoren, Biziren Begirale Ekologikoek 2021eko txosten osoa argitaratzen dute Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren berri emateko: Geldirik egotearen“errealismotikatera.

COP26aren karietara, Bizik Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %87a ordezkatzen duten eta jarraituak diren 56 herrien emaiatzak aurkezten dituen txostenaren bilduma aurkeztu du. Bertan, Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoaren Ituna sinatu duten 46 Herriko Etxeek herriko etxe eta elkargo mailako engaiamenduak betetzen dituzten eta sinatzaile ez diren 2.000 biztanletik gorako 10 herriko etxeen aitzinatzea baloratu da.


Herritarren jarraipen hori koordinatzen duen Hitza Hitz batzordeak txosten osoa plazaratzen du orain, emaitzen xehetasunekin eta erdietsitako metamorfosi fasea finkatzeko begirale ekologikoek plantan eman metodologia zorrotzarekin. Metamorfosi ekologikoaren puntutzearekin kontent ez diren zenbait Herriko Etxek, batez ere Metam’Or trofeoen ekitaldian Urrezko Ostruka kategorian izendatutakoek, ebaluazioak alderdikeriak hunkiak eta partzialak direla salatu dute. Hitza Hitz batzordeak hautetsiak gomitatzen ditu Herriko Etxe guzietan aplikatu diren irizpide metodologikoak ezagutzera. Gogoratu du Herriko Etxeen erantzunak lortu ziren maneran irailean argitaratu zirela jada eta txostenaren baitan ekintzak bakarrik baloratu direla. Asmoak eta proiektuak, gauzatu direnean bakarrik konduan hartuak dira. Hitza Hitz batzordea idekia da, hala nahi duten herriko etxeekin biltzeko, bertan bizi diren Begirale Ekologikoekin, ebaluazio-metodoa eztabaidatzeko eta behar izanez gero lan horretan elkar-laguntze-bideak aztertzeko.

Bizik hautetsiei dei egiten die azken uholdeen abisua serioski konduan har dezaten. IPCCren azken txostenak aurreikusten du muturreko gertakariak biziagoak eta maizago izanen direla, batez ere tenperatura igo ahala. Acclimaterra txostenak jada ohartarazi zuenez, “Akitania Berrian, 30 urte barne urteko emarien jaitsiera % 20 eta 30 ingurukoa igurikatzen da, udan uren mailak oraino apalagoak izanez baita neguan uholdeak iraunkorragoak izanez” (210. or.). Hala ere, Ipar Euskal Herria metamorfosi ekologikoaren 0. fasean da oraindik. Herriko Etxeen eta Euskal Elkargoaren neurri zehatz, anbiziotsu eta berehalakoek bakarrik ahalbidetuko diete lurraldeko biztanleei larrialdi klimatikoari aurre egitea.

Begirale ekologiko bilakatzeko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo sar gurekin harremanetan hitzahitz@bizimugi.eu helbide elektronikoan informazio gehiago lortzeko.