Hendaiako erretentzio zentroan migratzaileen tokia hartzeko prest diren bolondresen Ituna : Hendaiako erretentzio zentroaren irekitzearen kontra protestatzen dut. Ene aburuz, errepresio eta presondegiratze politika baten ordez, migratzaileekiko, harrera, ardura eta elkartasun politika bat behar dugu proposatu. Gaur egun Gérard Collomb barne ministroak proposatzen duen eta frantses parlamentariek eztabai-datzen duten Geriza-Immigrazio lege proiektua gaitzesten dut. Lege …
Category: Solidarité Migrants
Mar 26 2018
Zuk ere etorkinen tokia hartu Hendaian
Mar 24 2018
Geriza-Immigrazioa legea: asteartean apirilaren 3an Hendaiako erretentzio zentroaren okupatzeko deia
Larunbat honetan, martxoaren 24an, Bizi!k deiturik, 110 pertsonek ekintza sinboliko bat bururatu dute Europako biribilgunean, Biarritzen. Bertan Europa-Kartzela gaitzetsi dute eta Geriza-Immigrazioa lege proiektuaren kentzea galdatu dute. Goizeko 11:00etarik landa bertan ezarri dute europar bandera handi bat, non ohiko izar horiak ordezkatuak ziren alanbre ziztadunetaz, eta ondotik, biribilgunearen inguruan itzulika egon dira Europa-Kartzela, Geriza Immigrazioa …
Mar 20 2018
Migratzaileen alde, Cédric Herrou-rekin, larunbat honetan Biarritzen
Bizi!k antolatzen du picketing elkarretaratze bat larunbat honetan, martxoaren 24an, 11:00etan (*) Europako biribilgunean, Geriza-Immigrazioa lege proiektuaren kentzearen galdatzeko eta Europa-Kartzela salatzeko. Ekintza hori iraganen da hitza hartuko duen Cédric Herrou-ren presentziarekin. Parada izanen da Collomb legearen kentzea eta migratzaileekiko harrera eta elkartasuna indartzeko xedea duen “Eux, c’est nous ! EtorkiZUna” kanpainaren presentatzeko. Cédric Herrou, …















