Osasun baldintzek zailtzen badute ere, Biziren baitan etorkinen gaiaz arduratzen den Lan Taldea mobilizatzen da urte bukaera honetan ere etorkinei laguntza ekartzen duten elkarteen sustengatzeko. Eramatekoak diren salmenten erakusmahaia plantan emana izanen da Patxoki plazan urte bukaerako bestak elkartasun giroan iragaiteko! Menuan: etxeko eta eskuz eginiko ehungintzako sorkuntzak (zaku eta zakuttoak) ahotik ezin utzizko bixkotx …
Category: Solidarité Migrants
Aza 12 2020
“EtorkiZUna- Pays Basque Terre d’accueil” web ataria martxan da!
Ipar Euskal Herrian etorkinekiko elkartasun sarea Bizin etokinekiko elkartasunaren arloan ari den lan taldeak, EtorkiZUna, Ipar Euskal Herrian etorkinekiko elkartasun web ataria martxan ezarri berri du, bertan aurkeztuak diren egitura guziekin elkarlanean: http://etorkizuna-pb.eus/ . EtorkiZUna web atariak biltzen ditu laguntzeko molde ezberdinak eta etorkinekiko elkartasunaren arloan ekiten duten erakundeak. “EtorkiZUna web atariak ahalbidetzen du torkinei …
Urr 29 2020
Ostiral honetan, Hendaian aintzin ikusia zen Etorkinekiko omenaldia, gibelatua Azaroaren 5eko «Aldaketa klimatikoa eta migrazioa» hitzaldia atxikia
Ostegun honetan, urriaren 29ko arratsean gauerditik landa plantan emana den konfinamenduari lotuak diren neurriak direla medio, Bizi! eta SOS Racismo elkarteek erabaki dute ondoko data batera gibelatzea ostiral honetan Hendaian aintzin ikusia zuten ekintza. Ekintza horren xedea, Omiasaindu bezpera honetan Europara sartzera saiatuz hil diren 40 000 etorkinei, haietarik 20 000 pasa ito direlarik Mediterraneoan azken 5 …
Urr 27 2020
“Klima aldaketa eta migrazioa” Nazioarte mailako bideo hitzaldia eta Ipar Euskal Herrian etorkinen aldeko elkartasunaren web gunearen abiatzea
Biziren EtorkiZUna lan taldeak antolatzen du ostegunean, azaroaren 5ean 19:00etan Bideo Hitzaldi bat “Klima Aldaketa eta Migrazioak” tituluarekin. Nazioarte mailako hizlariek parte hartuko dute: gai hortan aditua den François GEMENNE belgikarrak eta Tchad-eko militantea den Hindou OUMAROU IBRAHIM-ek. Gaualdi horren karietara parada baliatuko da Ipar Euskal Herrian etorkinei harrera egiteko eta elkartasuna erakusteko web gune …
maiatza 28 2020
Biharko Euskal Herria eraikitzeko etorkinekilako elkartasuna gaurdanik indartu dezagun
Euskal Herria, harrera lurraldea Bizi ari da web gune bat plantan emaiten etorkinen harreran parte hartzen duten Ipar Euskal Herriko egitura guzien esku uzteko, eta laguntzaile edo emaitza egile potentzial guziei egitura ezberdinen eta haien beharren berri emaiteko. Halere gaur egungo egoerak sortu ditu presazko behar batzu berehalako laguntzak behar dituztenak. Ezohiko behar horiei erantzuteko …
Ots 19 2019
Moriba Koivogui kasua: ez dugu etsiko!
64 Departamendua, Baionan, Euskal Herrian bizi den Moriba Koivugui ginear umezurtz gaztearen kontra errabiaturik ari da duela urte bat. Jakin behar da eginak izan diren bi hezur neurketek, bere nortasun dokumento ofizial guziek eta bere aitaren eta amaren heriotze agiriek frogatzen dutela adingabea eta umezurtza dela. Departamenduak, publikoki eta hainbat aldiz gaitzetsiak izan diren …
Ots 18 2019
Moriba-ri sustengo bideoa
Ots 13 2019
Auzi desleial baten buruan, Dei auzitegiak Moriba Koivogui adindun deklaratzen du
Prentsa Agiria Auzi desleial baten buruan, Dei auzitegiak Moriba Koivogui adindun deklaratzen du Kasazio errekurtsoa eta elkarretaratzea ostegun honetan otsailaren 14an, 18:30etan Departamenduaren Baionako Egoitza Nagusiaren aitzinean Baionako Cassin Lizeoan eskolatua den Moriba Koivogui ginear gazteari buruz Dei auzitegiaren erabakia asteazken honetan, otsailaren 13an, hartua izan da. Erabakiak dio Moriba adinduna dela eta dudan ezartzen du …
Ots 11 2019
Etorkinekin elkartasuna: elkarretaratzea Baionan, ostegun honetan, otsailaren 14an, 18:30etan
Prentsa Agiria Etorkinekin elkartasuna, haiek, gu dira! Elkarretaratzea, ostegun honetan, otsailaren 14an, 18:30etan, Departamenduaren Egoitza Nagusiaren aitzinean, Baionan Baionako Cassin Lizeoan eskolatua den Moriba Koivogui ginear gazteari buruz Dei auzitegiaren erabakia asteazken honetan, otsailaren 13an, hartua izanen da. Justizia konbentzitzeko Moriba ez dela ez umezurtz eta ez adingabea, 64 Departamenduak plantan eman dituen gehiegikeri eta …
Urt 31 2019
Zer gordetzen du 64 Departamenduak?
Bizi!k susmatzen ditu justiziaren hutsegite batera eramaten ahal duten jukutriak Ostegun honetan, urtarrilaren 31n, Bizi! mugimendua agertu da 64 Departamenduko Paueko Egoitza Nagusira, bertan gaitzesteko Departamenduak Moriba Koivogui, Baionan eskolatua den ginear umezurtz gaztearen aurka erakutsi duen gehiegikeria. 64 Departamenduak dudan ezartzen duelarik gazte hau umezurtz dela, eta instituzioak diolarik azken honek aitortu lukeela 22 …