Res non verba
Latinezko erran-moldea – Ekintzak, ez hitzak
Editoriala
Mundua etengabeko krisian dagoela dirudi, boteretsuenen kapritxoen menpe; haien ikusmuga gehienetan ondoko hauteskundeetara edo inbertsioen etekinetara mugatzen baita.
Sarritan ahulenek eta ingurumenak ordaintzen dituzte ondorio oso negatiboak.
Krisiekin batean, edo ondoren, ekonomikoak direlarik 2008an bezala non «zinezko aurkaria finantza (baitzen)», edota osasun alorrekoak, COVID pandemiaren kasuan, beti datoz iragarpen-efektuak: usu «historiko» gisa aurkezten dira.
Orduan, iduri du denek kontzientzia hartzen dutela gure sistema, kontsumo moldeak eta ohitura kaltegarriak sakonki aldatzearen garrantziaz.
Baina zer gertatzen da ondorengo munduarekin?
Hormuzko itsasartearen blokeoak eta hidrokarburoen fluxuak, beste behin ere, promesa anitz egiteko aitzakia dira, bereziki trantsizio energetikoari dagokionez. Baina «aldi berean», gibelkako urrats handiak ere ematen dira (energia-ihes handiko etxebizitzak, laborantzan…).
Bizi! bezalako mugimenduek jarrera horiek salatzen dituzte eta ekintza pragmatiko eta zehatzera gomitatzen dute.
Ez da gehiago «storytelling»-erako garaia.
Potreta : Nicolas, 45 urte, Urruña
“Bizin klimaren garrantziaz jabetu naiz. Esango nuke Bizik Euskal Herrira eta bere esparru militanteetara klimaren gaia hurbiltzen duela.”

Urruñarra naiz. Gaur egun gehienetan Finlandian banago ere, nire bizitza soziala oraindik neurri handi batean Euskal Herrian dago. Halieutoa naiz, eta lanetik kanpo baratzean aritzea gustatzen zait. Biek dute lotura elikagaien ekoizpenarekin eta dimentsio ekosistemikoa.
2012an sartu nintzen Bizin. Garai hartan trantsizioak kezkatzen ninduen; gutxi hitz egiten zen horretaz eta horregatik eman nuen izena.
Hasieran, batez ere baliabide energetikoek kezkatzen ninduten; gero, Bizin, klimaren garrantziaz jabetu nintzen. Esango nuke Bizik Euskal Herrira eta bere esparru militanteetara klimaren gaia hurbiltzen duela.
Bizin gehien markatu nauena 2013ko Alternatiba izan zen, eta gero, 2018tik aurrera, EH Burujabe lurralde proiektua. 2012tik hona ikusi dut klimaren gaia gizartean gero eta garrantzitsuagoa bihurtzen, eta 2019tik aurrera berriz garrantzia galtzen, pandemiaren ondorioz sortutako kontakizunen eraginez.
Klimaz, baliabide naturalez eta interdependentziaz ere hitz egiten dut Euskal Herriko hedabideetan: bi astean behin «kapsula» bat Goiz Berrin 2019tik 2024ra, artikuluak Enbatan 2020tik, eta Argian 2022tik. Nire ekarpenak batez ere idatzizkoak dira, eta gai hauek molde hurbilagoan sentiarazten saiatzen naiz.
Kanpoko berri : Frantzia federal baterantz?
Frantziako zentralismoa azken uneak bizitzen ari ote da? Diskurtsoetan, eta baita ekintzetan ere, gertatzen ari diren aldaketek bide-aldaketa baten aukera erakusten dute.
Deszentralizazioa. Horra hor diskurtso politikoetan maiz agertzen den benetako «itsas sugea», komunikazio handiz lagunduta. Baina hitzetatik harago, sistema jakobino zaharrak bere horretan dirau, bere astuntasun eta ezintasun kronikoekin.
Hala ere, badirudi haizea aldatzen ari dela, eta ikuspegi pragmatikoak ikuspegi ideologiko hutsari kosk egiten diola.
Joan den hilabetean Alsazia Grand Est eskualdetik bereizteko lege-proiektua onartzea martxan den aldaketaren adibide da. Beste ekimen batzuk ere norabide berean doaz: PACA eskualdeko presidenteak duela gutxi adierazi zuen «Frantziak hemendik aurrera benetako federalismo frantseserantz urrats historikoa eman behar duela. Ez da deszentralizazio ekintza bat gehiago, benetako haustura baizik».
Eta Senatuan ere, Renaissance taldeko hautetsi batek «Proudhonen printzipio federatiboari» egin zion erreferentzia (sic).
Iritzi publikoa ere halako bilakaera instituzional baten aldekoa da. 2025eko IFOP inkesta batek hori erakusten du: frantsesen % 71 eskualdeen boterea indartzearen alde daude, % 73 lege nazionalak tokiko errealitateetara egokitzearen alde, eta… hiru euskaldunetik bi Estatus Bereziko Kolektibitate (EBK) baten sortzearen alde daude, Lyon metropoliarentzat dagoenaren antzekoa.
Beraz, bai klase politikoaren zati batek, bai iritzi publikoaren gehiengo zabal batek, beharrezkotzat jotzen dute bilakaera hori.
Euskal Hirigune Elkargoak (Euskal Elkargoak) bere egituran aitzina joateko bokazioa du, EBK bilakatzeko. Batera plataformak daraman aldarrikapena da (ikus Bizikutzu 61. zk.), berriki berrantolatua, eta maiatzaren 9an eginen du bere biltzar nagusia.
Agian Euskal Elkargoko hautetsi berriek baliatuko duten aukera bat bada hor?

Bisita gidatua: Herritar zerbitzuak
Bizi elakrtean zerbitzu zibikoan ari diren hainbat pertsonaren presentziak talde militantea sendotzea eta gure ekintzak garatzea ahalbidetzen du.
Bizik azken neguan bi boluntario hartu zituen zerbitzu zibikoan: Jennifer Mbang eta Lucile Chambon. Ingurumen politikako masterra egina, Lucile 2026ko martxoko herrietako eta elkargo hauteskundeekin lotutako Hitza Hitz kanpaina indartzera etorri da.
Bereziki komunikazioa eta hautetsiekiko harremanak landu ditu. Horrez gain, Biziko beste lan batzuetan ere lagundu du, hala nola Patxoki hustean eta boluntarioen mobilizazioan.
Gaur egun, herrietako hautetsiei beren agintaldiaren lehen urtearen bururatzean banatuko zaien sintesi-kita prestatzen ari da, eta aldi berean, maiatzaren 1.eko manifestaziorako boluntarioak mobilizatzen.
Lucilek eta Jenniferrek aktiboki parte hartzen dute elkartearen egunerokoan. Astero egiten diren eguneroko kudeaketa taldearen (EGT) bilkuretan eta, noski, Hitza Hitz taldearenetan parte hartzen dute.
Jenniferrek, hura ere Hitza Hitz kanpaina indartzeko kontratatua, hiru bideo egitean lagundu du, Lucia Barahonarekin elkarlanean, udal ekimenei buruz. Horrez gain, Biziren standaren arduraduna izanik, hainbat ekitalditan egon da: Urdaibai-k
Gernikan lortutako garaipena, Aberri Eguna, Eusko Eguna, eta laster maiatzaren 1.a. Lucileren kasuan bezala, haren egunak astelehenero EGT bilkuran zehazten diren zereginen arabera antolatzen dira.
Egin dugu! Herriko Etxe eta Elkargo mailako hauteskunde kanpaina
Herriko Etxeetako eta elkargoko hauteskundeak parada izan dira Biziren ideiak eta proposamenak hautagaiei… eta orain hautetsiei helarazteko.
Biziko militanteek gogor lan egin dute klima herri eta elkargo hauteskundeen kanpainaren erdigunean kokatzeko. Agintaldi berri honetarako, Ipar Euskal Herriko biztanleen % 56 biltzen duten 28 herri izanen dira Bizi! elkarteak proposaturiko Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko Ituna sinatu duten gehiengoek gobernatuak.
Apirilaren 11n, larunbatez, agintaldiko lehen elkargo kontseiluak Euskal Elkargoko Lehendakaria hautatu zuen. Denen harridurarako, Alain Iriart —Hiriburuko auzapeza, ezker abertzalea eta Biziren Itunaren sinatzailea— bigarren itzulian gehiengo absolutuz gailendu zen.
Alain Iriartek engaiamendua hartu du 2026ko Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko Ituneko neurriak gauzatzeko, bai herri mailan bai Euskal Elkargo mailan. Bizik zoriondu du eta irrikaz espero du ekintzen bizkortzea lurraldearen eraldaketa ekologikoa lortzeko.
Bizik espero du, halaber, Trantsizio ekologikoaren arduradun izanen den Lehendakariorde berria ezagutzea, harreman eraikitzaile bati lehenbailehen ekiteko, klimaren eta herritarren interesaren alde.

Egutegia
Maitzaren 6an, asteazkenarekin 19:00 – 21:00
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Maiatzaren 11n, astelehenarekin 18:30 – 21:00
Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Maiatzaren 20an, asteazkenarekin 19:00 – 21:00
AHT gelditu lan-taldearen bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Maitzaren 25ean, astelehenarekin 19:00 – 21:00
Publizitatea geldi Kolektiboaren bilkura
Bizi!ren lokalean
Kordelierren karrikako 22 – Baionan
Maiatzaren 29an, ostiralarekin 19:00 – 21:00
Bizi! Barnekalderen bilkura
EHLGko egoitzan – Ainiza-Monjolosen
Maiatzaren 30ean, larunbatarekin 14:00 – 18:00
Biziren Biltzar Nagusia
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Ekainaren 3an, asteazkenarekin 19:00 – 21:00
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Ekainaren 3an, asteazkenarekin 19:00 – 21:00
Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura
Enbataren lokalean
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Ekainaren 8an, astelehenarekin 18:30 – 21:00
Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Ekainaren 17an, asteazkenarekin 19:00 – 21:00
AHT gelditu lan-taldearen bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Ekainaren 22an, astelehenarekin 19:00 – 21:00
Publizitatea geldi Kolektiboaren bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Ekainaren 26an, ostiralarekin 19:00 – 21:00
Bizi! Barnekalderen bilkura
EHLGko egoitzan – Ainiza-Monjolosen
Ekainaren 29an, astelehenarekin 19:00 – 21:00
Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura
Enbataren lokalean
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Uztailaren 1ean, asteazkenarekin 19:00 – 21:00
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan











