Category: Harrera

Bizikutzu 54 – 2024ko iraila

“Existitzea buru egitea da.”
Jacques Ellul

Bizikutzuren zenbaki berriko atal guziak jarraian.

Continue reading

Biziren 15. urtemuga ospa dezagun!

Irailaren 14an larunbatarekin 17:00-19:00 Mahai-ingurua “Bizi: 15 urtez ekintza inspiratzaileak etorkizunari buruz pentsatzeko” Zer eragin izan du Bizik euskal jendarte zibilean eta frantses Estatuko mugimendu klimatikoan? zenbateraino lagundu du klima-aldaketaren inguruko sentsibilizazioan eta jendarte jasangarriago, justuago eta birtokiratuago baterantz doan bidean? Zein inspirazio aurki dezakegu bertan gaur plantan eman behar diren borroka eta estrategiei buruz …

Continue reading

Klima egonaldiaren egitaraua: Azken izenak!

 Klima Egonaldiaren irekitzetik aste batera, hara Klima Egonaldiaren 2024ko edizioaren egitarau osoa!  Planetak hilabeteko hamahiru tenperatura errekor segidan gainditu dituen eta eskuin muturrak azken hauteskundeetan Euskal Herrian eta frantses Estatuan molde ikaragarrian amaitzak handitu dituen garai hauetan, ekintzara pasatzeko premia orokorra da. Klima Egonaldian, hogei bat formakuntza eta mahai-inguru proposatzen ditugu, Euskal Herrian mehatxatzen gaituzten …

Continue reading

Klima Egonaldia –  Egitaraua deskubritu!

3 aste bakarrik gelditzen dira sartze militantea aitzin! Gaur Klima Egonaldiaren programa aurkezten dugu. Burujabetza konkretuak eraiki eskuin muturra gibelarazteko, Pentsa erradikal, ekin pragmatiko, Euskal Herrian bestela bizi: alternatiben ekosistema, Artifizializazioa: tokiko borrokak, larrialdi globala!, Ekitaldi bat  Atik Zra antolatu: Hauek dira irailaren 12tik 15era Mugerre-Elizaberriko Trinketean antolaturiko hogei formakuntza ikastaro eta mahai inguruetako batzuk. …

Continue reading

Biarrizko hondartza handiaren bazterrean banderola erraldoia zabaldu da, bigarren etxebizitza berriei “Stop ! Aski!” errateko

Banderola erraldoi bat Biarrizko hondartza handitik hurbil zabalduz, Se loger au pays – Herrian Bizi plataformak turismo denboraldiaren erdian eta Alternatiba Itzulia dela eta, Euskal Herriko etxebizitzaren krisian bigarren etxebizitzen ugaritzeak duten ondorio larriak agerian utzi ditu.

Continue reading

Alternatiba Itzuliaren Baionako pasaia : udaren erdian, mobilizazio asteburu bihotz-pizgarria

Alternatiba Itzuliak asteburu honetan Baionan eta Biarritzen bere etapa egin du, ehunka herritar, eragile, elkarte eta partalier bilduz, gaurkotasuneko gaiak, hala nola, klima aldaketaren, eskuin muturraren eta bigarren etxebizitzen ugaritzearen kontrako borroka nabarmentzeko, eta horiei guziei buru egiteko aterabideak aurkezteko.

Continue reading

Sartzeko hitzorduak!

Legebiltzarreko hauteskundeen emaitzak arintze bat dira. Ekintza kolektiboak bere fruitua eman zuen! Eskerrak gurekin lan egin duten guziei.
Hala ere, Damoklesen ezpatak gure buruen gainean segitzen du eta egiteko obra alimalea da. Untsa merezitua den udako pausatik landa, Bizi! agorrilaren erdialdean lanera itzuliko da, gogoetan eta praktiketan erronka ekologiko eta sozialak aitzinarazteko.

Continue reading

Bizikutzu 53 – 2024ko uztaila

“Existitzea buru egitea da.”
Jacques Ellul

Bizikutzuren zenbaki berriko atal guziak jarraian.

Continue reading

Gutun irekia Euskal Elkargoko lehendakariari

Euskal Elkargoko lehendakari jauna,

Larunbat honetan, ekainaren 15ean, Ipar Euskal Herriko herrien arteko Publizitatearen Tokiko Araudiaren orientabide orokorrak eztabaidatuko dituzue. Horiek finkatuko dute zuen anbizioaren maila lurraldeko biztanleriaren bizi ingurumenaren zaintzeko kanpoko eremuetako publizitatearen inbasioaren kontra, aplikatuko diren arau eta eremuak zehaztu aitzin.

Gaur egun taulen % 40k gutienez ez ditu Estatu mailako araudiak betetzen eta kopuru hori mekanikoki handiagoa izanen da tokiko araudiaren plantan ematetik landa, azken honek araudi berriak gehituko dituelarik.

Koherentzia osasun eta ekologia erronken parean

Continue reading

Herritar Zerbitzua 2024ko abuztua

✊🏼 26 urte baino gutiago dituzu eta lurraldearen metamorfosi ekologiko eta sozialaren alde ekiteko gogoa? 🤯 Tokiko kolektibitateak zuzenean eta zeharka berotegi-efektuko gasen % 15 eta 50aren erantzule dira. 🫵🏼 Palanka horretan zehazki eragiteko gogoa duzu? ✍️ Herritar Zerbitzuko misioarentzat zure hautagaitza igor Biziren Hitza hitz – Lurralde mailako alternatibak lantaldera. 📩 Misioari buruzko xehetasun gehiago …

Continue reading