IPCC edo Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeko zientzialariek argi eta garbi diote: klima aldaketak bizkortzen ari dira eta muturreko gertakari meteorologikoak sortzen dituzte (idorteak, berote handiak, uholdeak, etab.), indartsuagoak eta biziagoak direnak. Alta, COP 26-an hartuak izan diren engaiamenduek jendartea oraino zuzen-zuzena eramaten dute + 2,4 °C-ko mundu katastrofiko batera eta ez karbono neutraltasunera eta …
Category: Alternatives municipales
Nov 06 2021
Ipar Euskal Herria, metamorfosi ekologikoaren 0 fasean da: 2021eko txostenaren emaitzak
Larunbat honetan, azaroaren 6an, COP 26aren erdian eta urtebeteko kargualdiaren ondotik, Bizik Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko bere lehen txostena aurkezten du. Txosten hori herritarren lanaren emaitza da. Elkarteak, larrialdi klimatikoaren aitzinean beharrezkoa den metamorfosi ekologikoa martxan ezartzeko geldirik egoite orokorra salatzen du. Metamorfosi ekologikoarekin engaiatuena den herriari, larrialdi ekologikoaren aitzinean burua gehienik …
Nov 03 2021
I. Metam’Or Trofeoen Ekitaldia: izendatuak diren herriak
Munduko herrialdeak Glasgown biltzen diren bitartean COP 26aren karietara, Bizik Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko 1. txostena argitaratzen du kargualdiek lehen urtea bukatu dutelarik: Azaroaren 6an, larunbatez, 11:00etan. Chérubinots-en gelan, Chérubins-en karrikako 13., Baionan. Herrien emaitza nagusiak ezagutaraziko dira eta herri «merezimendutsuenek» Metam’Or Trofeoa lortuko dute, metamorfosi ekologikoan ukan duten parte hartzea saritzeko. Hona …
Sep 28 2021
Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruz pundua egiten parte hartu
Hitza Hitz batzordeak Ipar Euskal Herriko Herriko Etxeek metamorfosi ekologikoaren arloan egin ekintzak bildu berri ditu. Herriko Etxeek zer erantzun eman duten ezagutu eta erreakzionatu beren ekarpenari! 2020ko martxoan 46 zerrendek Herriko Etxeetako gehiengoa lortu dute Metamorfosi Ekologikoaren Ituna sinatu ondoren! Hautetsiek Itun hau sinatu zutenean, Herriko Etxeko eta Euskal Elkargo mailako hautetsi gisa, zazpi …
Aug 10 2021
Denboraren aurkako lasterketa klimatikoa: amildegiruntz edo bide berri bati buruz?
Klima aldaketari buruzko ezagutza zientifikoaz IPCC edo Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldearen seigarren txostenaren lehen zatia muturreko gertakari metaren ondotik agertzen da. Klima larrialdiaren aitzinean inertzia politikoari aurre egiteko, Bizik herritarrak mobilizatzera gomitatzen ditu eta hautetsiak lurraldearen metamorfosi ekologikoa abiaraz dezaten animatzera. Madagaskarreko lehorte biziek eragin dute lehen gosete klimatikoa NBEren arabera; Kanadan 50°C-ra …
Aug 02 2021
Angelu: Bizik Txirrindiraultza batetara deitzen du, larunbatean, irailaren 25ean, 15:00etan
Bizi! elkarteak, larunbatean, 2021eko irailaren 25ean, Angelun, Txirrindiraultza batera deitzen du herri eta elkargo mailako mugikortasun eztien aldeko funtsezko politika baten alde. Nahasmendu klimatikoa hor dugu eta haren borrokatzeko tokiko palankak gure esku dira. Baina Angeluko auzapeza den Claude Olive-ek ez du deus egiten erronka klimatikoari behar den neurrian aurre egiteko: bere herriaren bizikletaren arloko …
Jun 17 2021
BEGIRALE BATEN POTRETA 🦔 Marie-Christine Lagrange – Zato gurekin!
Zerk bultzatu zaitu begirale ekologiko izaitera? Bada berrogeita hamar urte kasik badudala engaiamendu ekologiko bat osasun arloan (amiantoa, nuklearra, pestizidak, elikagaiak). Eginkizun hau onartu nuen pentsatuz hautetsiengandik hurbilago izaiten ahalko nintzela, Maulera etorri berria izanik. Zein da zure egitekoa? Misioa da Itunaren zazpi puntuen inbentarioa egitea eta entzunen ditudan aldaketak segitzea. Horretarako, Herriko Etxeko agiriak …
Jun 17 2021
EUSKAL ELKARGOAN ZER? 👀 Mugikortasuna: bere anbizioen ahalak dituen plana?
Maiatzean, Euskal Hirigune Elkargoak, 2021eko bukaeran Elkargo Kontseiluak behin betiko bozkatuko duen Mugikortasun Plana, inkesta publikoari aurkeztu dio. Nahi izanez geroz, Herriko Etxeeek hemendik hara beren iritzia emaiten ahalko dute. Mugikortasun Planaren anbizioa da gure mugikortasuna 2030eko perspektiban diren erronka klimatikoen heinekoa izaitea. Mugikortasun Planak finkatzen ditu desafio handiak, azken urteetan ezagutzen diren aldaketen kontra …
Jun 17 2021
BAZINAKIEN? 🧐 Bizikleta bideak denetan… legea errespetatua izan bazen!
LAURE legeak (Loi sur l’Air et l’Utilisation Rationnelle de l’Énergie / Airea eta Energiaren erabilpen arrazionalari buruzko legeak) bere 25 urteak ospatuko ditu aurten. Bere 20. artikuluaren bidez, bideen sortze edo arraberritzeen karietara, bizikleta bideen obratzeko betebeharra plantan eman du. Azken mende laurdenean, lege hori betearazia izan bazen, bideen kudeatzaile guziek (Herriko Etxeek, Elkargoek edo …
Jun 17 2021
AZPIMARRATZEKOA 🔎 Bide berdeak baserrialdean!
LOM legeak baieztatzen du autoarekiko mugikortasun alternatibo baten ukaiteko eskubidea, ez dena hiriguneei mugatua; ingurumenaren kodeko L228-3 artikuluaren bidez honela zehazten du: «Hiriguneetarik kanpo egiten edo ber-antolatzen diren bideen obren karietara, autobide eta errepide lasterretarik kanpo, bide obren kudeatzaileak behar du baloratu, mugikortasunaren antolaketaren ardura dutenekin, bizikleta bide edo antolaketa baten egiteko beharra, bai eta …













