Herri-hauteskundeak 2020:Urrats ttipiak ez dira aski izanen! Ingurumenean dugun eragina eta gure berotegi efektuko gasen isurketak ttipitzearen alde ekiteko beharra gero eta presazkoagoa da. Ipar Euskal Herriaren metamorfosiaren aldeko Itunak datozen hauteskundeetan hautagai izanen diren zerrendei galdegiten die molde urgente eta deliberatuan ekitea, hautetsi bilakatzen badira, haietaz arduratzeko tresna franko ukanen dituzten 7 gaitan: mugikortasun …
Category: Alternatives municipales
Feb 24 2020
Martxoaren 7an, larunbatez: manifestaldi familial eta aldarrikatzailea
Manifestaldia15:00 Baionako herriko etxean Urrats ttipiak ez dira aski izanen,Ituna, orain! Martxoaren 7an, larunbatez, manifestaldi familial eta aldarrikatzailea Manifestaldia arratsaldeko 3etan abiatuko da Baionako Herriko Etxetik eta Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi ekologikoaren aldeko 7 tematikak aitzinean emanen ditugu hauteskundeak baino aste bat lehenago. Manifestaldia, Ipar Euskal Herrian gaindi antolatu den Herritar Martxaren ondotik iraganen da. …
Feb 22 2020
Herri Hauteskundeak 2020: Bizik hautagai diren zerrendak Metamorfosi ekologikoaren Itunaren izenpetzerat eta lehen 43 izenpetzaileen juntatzerat gomitatzen ditu
Larunbat honetan, otsailaren 22an, Herri Hauteskundeak aintzin iragan den azken Elkargoaren Kontseiluaren karietara, Biziko 6 ekintzaile etorri dira Euskal Elkargoko hautetsien eta datorren Herri hauteskundeetako hautagaien topatzera, eta trantsizio ekologikoaren arloan, engaiamendu handinahien hartzerat gomitatu dituzte. Mugimendu ekologistaren kideek deitu dituzte Herri hauteskundeetarat aurkezten diren zerrendak Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi ekologikoaren aldeko Itunaren izenpetzerat lehen …
Feb 18 2020
Martxoaren 2tik 7rat, martxa herritar handi bat Iparraldean zehar lurraldearen metamorfosi ekologikoaren alde!
2020ko Herrietako hauteskundeen bezperan, astelehena, martxoaren 2tik, larunbata, martxoaren 7ra, herritar martxa handia abiatuko da Mauletik Baionara, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren Ituna sustengatzeko. Martxa manifestazio batekin bururatuko da martxoaren 7an, larunbatarekin, 15:00etan Baionan. Parte hartu Martxa handian! Klimaren erronka altxatzeko eta hautetsiengan presioa egiteko herritarren mobilizazioa beharrezkoa da! 6 egunetako ibilaldiaren prestakuntza eta sentsibilizazio kanpaina osoa …
Nov 07 2019
2020ko Herrietako hauteskundeak: Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna
Herrietako hauteskundeak hurbiltzen ari direla eta, mobilizatzen gira Ipar Euskal Herrian hautagai izanen diren zerrendek trantsizio ekologikoaren aldeko engaiamendu anbiziotsuak har ditzaten aitzinean emaiten dugun metamorfosiaren aldeko Itunari esker. Gaur desafio handi bat botatzen dugu: astelehenean, abenduaren 3an, COP25aren hasiera aitzin, guttienez 2500 izenpetze biltzea, Herriko Etxeetako hauteskundeen karietara aurkeztuko diren zerrendei, ekologiaren eta klimaren …