Author's posts
Feb 12 2022
Donibane Lohizune, Urrezko Ostruka sariaren ematea: Bizik Jean-François Irigoyen jaunaren mugikortasunari buruzko ikuspegiaren Pompidou-ren garaiko modernitatea, argi uzten du.
Larunbat honetan, otsailaren 12an, 11:00etan, Jean-François Irigoyen, Mugikortasun Sindikatuko presidentea, Mugikortasun Iraunkor eta Berritzaileen lehendakariordea eta Donibane Lohizuneko auzapeza, Urrezko Ostruka Métam’Or Trofeoaz saritua izan da, Bizik ospe handitan antolatu duen joan den mendeko giroko ekitaldian, 110 pertsonen parte hartzearekin. Elkarteak herriko auzapeza goretsi nahi izan du oro autoz moldearen ordezkatzeko “mugikortasun alternatiboaren garapenari egindako …
Feb 02 2022
Metamorfosi ekologikoa: ostruka bezala, Donibane Lohizuneko gehiengoa, burua hondarrean sartua
Bizi elkarteko 25 militantek burua hondarrean sartu dute Donibane Lohizuneko Herriko Etxeko gehiengo taldeko 25 hautetsiek, duela gutti 1.400 zientzialari baino gehiagok berriz ere gogora ekarri duten larrialdi ekologikoaren aitzinean gaur egun duten jarrera imitatzeko. Egungo politika publikoen eta Herriko Etxeak baieztatzen duen metamorfosi ekologikoaren aldeko asmoen arteko diferentzia irudikatzeko, Bizik Urrezko Ostruka saria …
Jan 28 2022
Metamorfosi ekologikoa: Biarritze bere isiltasunetik ateratzen da
Urte eta erdiko isiltasunaren ondotik, Biziko Hitza Hitz batzordeak saiakera anitz egiten zituelarik harremanetan sartzeko, Biarritzeko herriko etxea bere mututasunetik atera da. Azken herriko hauteskundeetan, metamorfosi ekologikoaren aldeko hartutako engaiamenduen herritar jarraipenaren karietara, 2021urtea bukatu baino egun batzuk lehenago erantzun du, hau da, osatzekoak ziren jarraipen orriak errezebitu eta 5 hilabetera, Ipar Euskal Herriko Metamorfosi …
Jan 27 2022
Agur Bernard
Agur Bernard, zure apartamentuan egiten genituen Bizi! Larrun gure tokiko taldearen bilkurak beti adeitasunez eta berotasunez hartzen zenituen. Zure lumak askotan lagundu gaitu gure hitzak hobetzen esperantza mezua hobeki zabaltzeko, justizia soziala gehiago lortzeko, klima zainduz. Gaur, Bizi! triste da, jaun handi bat joan da, umorez eta adimenez betea, gure mugimenduan bere hasieratik parte hartzen …
Jan 19 2022
Emmanuel Macron zikindua Biarritzen bere bilan klimatikoaren gatik
Asteazken honetan, urtarrilaren 19an, Biarritzeko Europako biribilgunean, Emmanuel Macronek Europar Batasuneko frantses presidentetzari hasiera ematen duen unean, Herriko Etxe batetik bahitua izan den Potreta Ofizial bat petrolioan (petrolio faltsuan) murgildua izan da bere bilan klimatikoa eta soziala salatzeko. Hainbat argumento lagun, Biziko kideek argi uzten dute Macronen bost urteko agintaldia izan den sabotaje klimatikoa, eta …
Jan 12 2022
Klima gaiaren jendarteratzeko tailer jostagarria – Larunbata, 2022ko urtarrilaren 22a
Klimaren gaia menperatu nahi duzu molde jostagarrian, elkarlanean eta sortzailean, beraz Klimaren Freskoaren edizio berri batean parte har ezazu, 2022ko urtarrilaren 22an, larunbatarekin, 09:30tik 12:30ra, Manu Robles Arangiz Fundazioan, Baionan Cordeliers karrikako 20an! Izena emateko: https://forms.gle/jgx9TtSppBrTg3X6A Zorroztasuna eta pedagogiarekin, Klimaren Freskoak ahalbidetzen du fite ulertzea klima-sistema eta ere bere desarauketaren arrazoiak eta ondorioak. Tailer honetan …
Jan 08 2022
Urtea hasi formakuntzekin!
Hasteko eta bat, 2022 urtearentzat, agiantzarik hoberenak! 2022. urtea ongi hasteko, balios diren gai ezberdinei buruzko hainbat formakuntza saio proposatzen ditugu, izan dadin gai tekniko zehatzetan gaitasunak indartzeko, edo zure militante kultura pertsonalarendako. Ahal bezain bat arlotan borrokak irabazteko anbizioa duen herritar mugimendu gisa, ezinbestekoa da guretzat ahal bezainbat jende formatzea gai erabakigarri hauetan! * …
Dec 18 2021
Urtats atsalde solidarioa, etorkinen sustenguz!
2021eko abenduaren 31n, 12:00etatik 20:00etara, Bizi! elkarteak etorkinen sustenguz besta giroko arratsaldea antolatzen du. Egitarauan: edariak, arno beroa, pintxoak eta matahamiak,musika, “opari solidarioak” erakus mahaia eta haurrendako animazioak. Ekitaldia Patxokin iraganen da (Baionako Tonneliers karrikako 23 bis-ean). Ipar Euskal Herria den, “harrera lurraldean” eta “migrazio ibilbidean”, elkarte eta kolektiboek erbesteratu eta migratzaileekin lan egiten dute, …
Dec 16 2021
Baiona / Donibane Garazi Eskualdeko Tren Espresa linea: Itsasuk bere geldialdia nahi du! (Bideoa)
Duela zonbait urte, trena Itsasutik pasatzen da baina ez da herrian gelditzen. BizirenGarraiobide Alternatiboen Aldeko taldeak eta 40 bat itsasuarrek Itsasuko geltokian bideo bat grabatu dute, geldialdi honen berriz plantan ematearen galdatzeko. Parte hartzaile guzien harridura sortuz, trenak geldialdi bat egin du, aldarrikapenari elkartasuna adieraziz! Ekintza honek, 2000 biztanleko herrian, 500 sinaduratik goiti bildu dituen …
Nov 16 2021
Lan eremutik hurbil bizitzeari eta aloitzeari, BAI!
Larrialdi klimatikoa eta etxebizitzaren krisia, borroka bera!Manifestaldi handia “Herrian bizi eta aloitu! Espekulazioari ez!”larunbat honetan, azaroaren 20an, 15:00etan. Astearte honetan, azaroaren 16an, Biziko Bizileku-Habitat taldeko ekintzaileek BABra heldu diren automobilistak sentsibilizatu dituzte, larrialdi klimatikoa eta etxebizitza krisiaren arteko loturaz “Herrian bizi eta aloitu! Espekulazioari ez!” larunbat honetako azaroaren 20ko, Baionako manifestaldira gomita luzatuz. Klima-larrialdiari eta …