2020ko Herrietako hauteskundeen bezperan, astelehena, martxoaren 2tik, larunbata, martxoaren 7ra, herritar martxa handia abiatuko da Mauletik Baionara, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren Ituna sustengatzeko. Martxa manifestazio batekin bururatuko da martxoaren 7an, larunbatarekin, 15:00etan Baionan.
Parte hartu Martxa handian!
Klimaren erronka altxatzeko eta hautetsiengan presioa egiteko herritarren mobilizazioa beharrezkoa da!
6 egunetako ibilaldiaren prestakuntza eta sentsibilizazio kanpaina osoa oraindanik hasten dira!
Bakoitzaren herriko zerrendetara Ituna ekarri? Ibili edo ekitaldiak antolatzen lagundu? Ostatua eskaini bidean? Milesker zure izena ematea esteka honetan: https://forms.gle/2eqBKJDYDhwR7MZw9
Petizio baten bidez Ipar Euskal Herriko biztanleek jadanik babesten duten Itunak herrietako eta hiriguneko hautetsiek dituzten kontrol beso edo ahal garrantzitsuekin gauzatzekoak diren klimaren aldeko 7 neurri anbiziotsu aitzinean emaiten ditu. Lurraldeko 158 herrietan, 2020ko Herrietako hauteskundeetara aurkezten diren zerrenda guziak gomitatuak dira neurri hauek beren programetan sartzera eta martxoaren 5ean, ostegunez, Ituna ofizialki izenpetzera ibilaldi handiaren karietara, prentsaren aitzinean, Uztaritzeko herrian.
Nahasmendu klimatikoa okertzen eta bizkortzen delarik, Ipar Euskal Herriko Herrien trantsizio ekologikoa eta energetikoa lortzeko plantan ezarritako politikak ez dira beharren heinekoak (ikus 2014-2020 bilana)
2030eko, urte hori delarik GIEC/IPCC-ko zientzialariek ezarritako marra gorria, berotzea +1,5 ºC azpitik egon dadin saiatzeko, 2020 urtea azken Herrietako hauteskundeen urtea da.
Ibilaldi honi esker, klima, hauteskundeetako gai nagusia izan dadin nahi dugu. Martxoaren 15 eta 22an, bozkatu aitzin, so egin dezagun zerrendek Ituna izenpetu duten ala ez!