Bizi!ren tokiko talde bat, Lapurdi Hegoaldean:
Hendaian, Ainhoan, Arbonan, Biriatun, Saran, Getarian, Urruñan, Senperen, Ahetzen, Ziburun, Azkainen edo Donibane Lohitzunen, lanean, ikasten ari edota bizi diren guziei irekia. Kontaktatu gaitzazue mezu elektronikoz:
Larrialdi ekologikoa eta justizia soziala:
Altenatiba Zokoa, gan den urriaren 5ean Europan eta mundu mailan Alternatiben herrixken dinamika indartzen lagundu du, baita heen Hego Lapurdin bide berriak ireki trantsizio ekologiko eta sozial baten alde. Kontsumoa, garraioak, etxebizitza, hurbileko laborantza eta arrantza, uraren kudeaketa: hainitz dire gure lurraldea aintzinera eramateko arloak. Petrolioaren menpekotasuna, diru edukitze tarteak eta berotegi efektusko gasen isuriketak murriztu nahi ditugu, gure lurralde horren autonomia, jendarte harremanak eta erresilientzia indartuz, Ez dira aterabide alternatiboak eskas, ez eta etorkizun iraunkor baterat joateko etapa zehatzak.
Bilkurak Donibane Lohitzunen, Passicot Komandantearen bulebarreko 15. zenbakian, Donibane Lohitzuneko SNCF eta autobus geltokietatik hurbil, hilabeteko hirugarren ortzegun guziz, 19:00etatik 21:00etarat
Mapan ikusi
Bilkurak tenorean hasi eta tenorean bururatzen dire, ondotik afari partekatu bat harturik.