Iragan hilabeteetan, alerta serioen kopurua azkarki emendatu da. Ez dute gehiago Gobernuz Kanpoko Erakundeek edo mugimendu ekologistek eata altermondialistek baizik deiadarra jotzen. Agentzia eta egitura ofizialak ere (1) jagoitik oharpen honekin ados dira : Berotegi-efektuzko Gasen isurketaren apaltzerik ezak eta, alderantziz, horien emendaketa bortitzak 2007ko Klima aldaketari buruzko gobernuarteko aditu taldearen (GIEC) txostenak deskribatu eszenario …
Nov 28 2011
Bizi Kleta-ren abenturak segi itzazu
Egunero, abentura berri bat biziko du beraz eta hemen pirripita erabiltzaileei Biarritzen gerta litzaizkiekeen arrisku eta lanjerrak azpimarratuko ditu, eta hor, hiri honetan laster plantan ezar daitezkeen apailaketa merkeak. Biziki ikusgarria eta berezia izanen den honen lehen ateraldira gomitatzen dugu prentsa, azaroaren 28 honetan, astelehenarekin, 11:00etan, Biarritzeko Clémenceau plazan finkatu hitz-ordura. Bizi Kleta deitu dugu …
Nov 28 2011
Durban-eko gailurraren karietarat : Berotegi Efektu Gasak murriztu ditzagun, hemen eta orain!
Didier Borotra-ri txirrindula bat eskain dezagun! Abenduaren 3an larunbatarekin, 15:00etan denak Miarritzeko Herriko etxerat! Azaroaren 28tik, abenduaren 9ra, Durbanen iraganen diren negoziaketa klimatikoen paisaia frango iluna da. 1997an Kyoton hartuak izan ziren engaiamendu ttipiak ere Herri Industrialek ez dituzte errespetatzen. 2009koekin konparatuz, berotegi efektu gasen isurketak %6ez haunditu dira 2010an, Klima aldaketari buruzko gobernuarteko aditu …
Nov 17 2011
ELB-ko laborariekin elkartasuna! Denak Baionako auzitegirat 14:00etan ostegun huntan azaroaren 17an!
Ardi esne inportatzea salatzeko joan den asteartetik Heletako Agour esnetegia eta asteazken huntan Makeako Onetik esnetegiaren denda okupatzen duten ELB sindikateko 14 laborari auzitegirat deklaratzerat deituak dira gaur berean (azaroaren 17an ostegunarekin) 14:00etan Baionako auzitegian, “enpresa baten ibilmolde ona trabatzea”gatik. Sustegua behar dute, denak auzitegirat 14:00etan !
Nov 09 2011
Txirrindulei buruzko politika Miar ritzen: Elkarrizketa hasi da BIZI! eta herriko etxearen artean
Proposamen zehatz batzu eginak izan dira eta laster bigarren bilkura bat izanen da Bilkura bat iragan da, astearte honetan, azaroaren 8an, bigarren auzapez ordea den Michel Veunac Jaunataz ordezkatua zen Miarritzeko Herriko Etxearen eta Bizi! elkartearen 3 ordezkariren artean. Bilkura hau Miarritzeko Herriko Etxean iragan da, giro sanoan eta izpiritu eraikitzailearekin. BIZI !ren aburuz paradoxikoa da …
Oct 29 2011
Bizi!ren ekintza Miarritzeko Autoaren Erakustokian
Bizi !k galdegiten du auzapeza topatzerat Miarritzen txirrindularentzat beharrezkoak diren antolaketen aipatzeko Larunbata honetan, goizez, urriaren 29an, Bizi !ko 26 militantek ekintza ikusgarri bat egin dute Miarriatzeko Autoaren Erakustokian. Bertan gaitzetsi dute Miarritzen txirrindularentzat den antolaketa eza. Sei ekintzalarik, Miarritzeko Halle d’Iraty-ko teilatuetatik zabaldu dute «Aucune piste cyclable à Biarritz ! Vous trouvez ça normal …
Oct 25 2011
Atez Ate sistemari esker, Usurbil eta Hernanik dituzten 26 000 biztanleek, egunero “Zero Zabor” helburuari buruz pausuak emaiten dituzte
Bizi!k, larunbata honetan, urriaren 22an, antolatu duen Usurbil eta Hernaniko hondakinen kudeatzeko sistemaren bisitak BABko biztanle delegazio bati parada eman dio zaborraren kudeaketa arloan alternatiba ekologiko eta sozial bat bezala agertzen den eredu baten ikertzerat. Mertxe Aizpuruak (Usurbileko auzapezak) eta Jose Maria Rivadeneyrak (ingurumenaz arduratzen den hautetsiak eta Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa-ren Lehendakari ordeak) bai eta …
Oct 22 2011
Euskal Herritik autobus bat Nice-erat!
G20aren aitzinean, entzunaraz dezagun herrien ahotsa! (autobusezko bidaia horretan parte hartzeko, izena eman ezazue, astelehen arratsa aintzin ondoko helbidean: info@bizimugi.eu !) Zer da…Krisi kapitalista bat? [:]