Category: Aldaketa klimatikoa

Klima: hitzetatik ekintzara!

Larunbata honetan, maiatzaren 25ean, 60 pertsonek parte hartu dute euri pean Garaziko Klimaren aldeko martxan, “Klima: Hitzetik ekintzara / Une autre mobilité, ici et maintenant!” banderolaren gibeletik ibiliz. Martxa aitzin, Txirrindiraultza bat iragan zen Ahatsatik abiatua, 27 txirrindularik parte hartzen zutelarik, geldi gune ezberdinetan argi utziz gure eskualdean zein ziren “dena autoz” den mugikortasunaren arloko …

Continue reading

Trump climate killer !

Han eta hemen, ez dugu amore emanen! AEBek baieztatu berri dute Pariseko Hitzarmenaren ukapena. Erabaki honek, bere kargu hartzearen ondoren Dolnald Trumpek harturiko neurriek – klimaren aurkako zinezko krimenak – marrazten zuten politika ofizializatu baizik ez du egiten. Adierazgailu guziak zona gorrian daudelarik, eta Pariseko Hitzarmenaren ahultasunek – edukien eskastasuna eta hitzarturikoa bete ezean zigor …

Continue reading

Paue: itsaspeko zilaketa sakonen kontrako ekintza

#SerialKillerDuClimat #Keepitintheground Action Non-Violente COP21 eta Bizi ! mugimenduko kide batzuek klima eta ozeanoen defentsan ekintza bat burutu dute eguerditan Pauen. Petrolio plataforma ttipi bat instalatu dute Beaumont Palazioko ur putzuan, eta marea beltza bat simulatu dute. Kongresu leku horretan apirilaren 5etik 7ra iragaitekoa da MCE Deepwater Development nazioarteko gailurra, petrolioa erauzteko zilaketen biderkatzea prestatzea duelarik …

Continue reading

Ikasleak iraulketa klimatikoaren aurka

Euskal kanpuseko ikasleen elkarte baten sortzeko bilkura 
urriaren 22an astelehenarekin arratsaldeko 5ak t’erditan Baionako Paul-Bert plazan den IUTKo Iparla gelan antolatua da. Hau, hemen berean, orain eta konkretuki ariko da aldaketa klimatikoaren kontra. Milesker parte-hartzea eta galdera horiekin sentsibilizatuak pentsatzen dituzuen ikasle guziak gomitatzea. Ez dugu B planetarik ! 
Kalaka aski, orain ekin dezagun ! …

Continue reading

[:fr]Stop aux subventions à la pollution !

[:]

Continue reading

Jende kate handia Miarritzen justizia soziala eta ekologikoaren alde ekainaren 20a asteazken hontan 19:00etan hondartza handian

Ekainaren 20an asteazkenarekin 19:00etan Miarritzen (hondartza nagusian) jende kate bateratua osatzeko deia zabaldu dute publikoki ostiral hontan Baionan 24 elkarte, kolektibo eta erakunde desberdinek. Ondoko hauek dira : Amis de la Terre, ATTAC Pays Basque, ATTAC Landes Côte Sud, ATTAC Marsan, Avenir Garazi-Baigorri, Bizi !, CADE, CCFD, Cimade, CGT Education 64, Collectif Féministe contre les …

Continue reading

Klimaren beroketa: Egoera ezin baino larriagora burubelarri!

Gure eskualdeak hunkitzen dituen sekulako idorteak zorigaitzez klimaren gaian berezitu espezialisten abisuak baieztatzen ditu: klimaren beroketaren lehen efektuak eta heien indarra gero eta ugariagoak dira. 2010an jadanik, seinale dramatikoak biderkatu ziren: bero handi, idorte eta sute erraldoi Errusian, Pakistanen uholde izugarriak (lurraldean %20 urpean, nehoiz baino maila handiagoarekin); Artikoko eta Antartikoko izotzen sekulako urtzea; oihanetako …

Continue reading

Parler du réchauffement climatique par temps de verglas :

Bizi à Cancon Vidéo extraite de l’article De Cancùn à Cancon sur le site de TV Bruits. Changeons le système pas le climat !

Cancún-eko akordioa: beti aterabide txarrenari buruz goaz!

Nahiz eta haren aurkezpena bestelakoa izan, Cancun-eko akordioak Copenhague-eko akordio hondagarria ofizializatu du. Gaur egundik Kyotoko protokoloari jarraipen baten definitzea zen helburua, erabat baztertua izan da. Hots, 2012tik goiti, gaurko akordioaren bukaeratik goiti,  ez da segidarik martxan ezarri. Hori Bali-ko 2007eko konferentzian hartu ziren helburuei uko egite handi bat da. Horrek momentokotz oraino gehiago lurperatzen du Kyoton hitzartu …

Continue reading

Cancon 2010 : justizia klimatikoaren aldeko borrokan, etapa arrakastatsua!

1000 eta 1500 militante altermundialista bildu dira Cancon-en, nahiz eta elurrak eta karroinak bideak estali zituen abenduraren 4an larunbat hontan, trantsizio ekologiko eta sozial baten alde aldaketa klimatikoaren borrokatzeko. Beroketa klimatikoak eragin ondorioei aterabide zehatzak eta egingarriak diren alternatiba eta erresistentziak erakutsiak izan dira erakus-mahai parrasta eta 9 mahai inguruei esker: energia, garraioa, laborantza eredua, …

Continue reading