Justizia sozialaren eta ekologikoaren alde Rion den Populuen Gailurretik zuzenean

    Bizi! mugimendu altermundialistako eta ELA sindikatuko ordezkarietaz osatua den euskal delegazioa astelehen honetan, ekainaren 18an, Rio-rat heldu da eta bertan lehen bilkura eta topaketak jarraitu ditu. Ordezkaritza hori Mikel Noval, Saioa Igeregi eta Ainhara Plazaolaz osatua da ELAri dagokionez, eta Barth Camesdescasse-etaz Bizi!rentzat.     Krisi soziala eta ekologikoaren arrazoin sakonei eta sistemak proposatzen dituen …

Continue reading

Rioko Gailurra +20 : Natura guzien ondasuna da, heien “ekonomia berdea”ri ez !

Mobiliza gaitezen natura eta bizitzaren merkantilizazioaren aurka, eta krisi ekologiko, klimatiko eta sozialarentzat egiazko aterabideen alde!   Ekainaren 20an asteazkenarekin : mobilizazioaren mundu eguna Sozial eta ekologiko justiziaren aldeko Jende-kate erraldoia Biarritzen (Arratseko 7etan hondartza nagusian)     Deialdiaren testua irakurtzeko hemen klika ezazu   Antolatzaileak : Amis de la Terre, ATTAC Pays Basque, ATTAC …

Continue reading

Jende kate handia Miarritzen justizia soziala eta ekologikoaren alde ekainaren 20a asteazken hontan 19:00etan hondartza handian

Ekainaren 20an asteazkenarekin 19:00etan Miarritzen (hondartza nagusian) jende kate bateratua osatzeko deia zabaldu dute publikoki ostiral hontan Baionan 24 elkarte, kolektibo eta erakunde desberdinek. Ondoko hauek dira : Amis de la Terre, ATTAC Pays Basque, ATTAC Landes Côte Sud, ATTAC Marsan, Avenir Garazi-Baigorri, Bizi !, CADE, CCFD, Cimade, CGT Education 64, Collectif Féministe contre les …

Continue reading

2012ko Legebiltzarrerako hauteskundeak: Bizi! eta legebiltzarrerako hauteskundeetako bigarren itzulia Iparraldean

Bizi !k Iparraldeko hautesleak deitu ditu 2012ko legebiltzarrerako hauteskundeen karietako eman behar duten boza finkatzerat bereziki arazo nagusiak diren klima aldaketa eta trantsizio energetikoari buruz hautagaiek egin dituzten erantzun ezberdinen arabera. Erantzun horien hobeki ezagutzeko, Ipar Euskal Herriko 3 hautesbarrutietan aurkezten zen hautagai bakotxari (FNekoer salbu) igorri genion 25 punduko galdeketa bat. Galdeketaren lortzeko behereko …

Continue reading

Bizi! eta legebiltzarrerako Iparraldeko hautagai ezberdinak

Bizi!k Euskal Herriko hautesleak deitzen ditu beren botzen finkatzerat, ekainaren 10 eta 17ko legebiltzarreko bozketentzat bereziki konduan hartuz hautagaiek ekarri dituzten erantzunak funtsezkoak diren aldaketa klimatikoa eta energia trantsizioaren arloan. Gure eta gure haurren geroa jokoan da. Erantzun horiek hobeki ezagutzeko, Iparraldeko 3 hautesbarrutietan aurkezten den hautagai bakotxari (FNekoer salbu) igorri genion galdeketa bat, 25 …

Continue reading

Ingurumenaren nazioarteko eguna: Euskal Herria, Rio+20 nazioarteko mobilizazioaren hitzorduan

ELA sindikatuak (Hego Euskal Herrian gehiengoa duenak) eta Bizi!k, Iparraldeko mugimendu altermundialistak, elgarrekin erantzun bateratu bat eman dute Bilbon eta Baionan astearte honetan, ekainaren 5an, ekonomia berdearen kontra, ingurumen justiziaren alde, biziaren merkantzi bilakaraztearen kontra eta ondasun amankomunen defentsaren alde. ELA sindikatuko 300 arduradunek Bilbon deshazkundeari, elikagai burujabetzari eta aldaketa klimatikoaren borrokatzeari buruz formakuntza bat …

Continue reading

Hitzaldi publikoa « Natura ez da salgai: kapitalismo berdearen lanjerrak »

Hitzaldi publikoa: « Natura ez da salgai: kapitalismo berdearen lanjerrak » Ekainaren 5an, Baionan arratseko 20H00etan (Paul-Bert plazako IUTan) :   Hizlariak : –Geneviève Azam, ATTACeko kontseilu zientifikokoa, –Ainhara Plazaola, ELA sindikatuko ingurumen-sailekoa, –Barth Camedescasse, Bizi !-ko koordinaketakoa.   Ekonomia berdea goraipatua da. Ekainaren 20tik 22rainoko Rio+20 Lurraren gailurrak aterabide berri gisatzat aurkeztu nahiko luke …

Continue reading

2012ko legebiltzarreko hauteskundeak:Bizi!k Euskal Herriko hautagaiak aldaketa klimatikoari eta energiaren krisiari buruz galdezkatu ditu

Ostirala honetan, ekainaren 1an, Bizi! mugimendu altermundialistako 5 ordezkarik prentsaurreko bat eman dute. Bertan aurkeztu dute Euskal Herrian legebiltzarreko hauteskundetan aurkezten diren hautagai guzier (salbu FN-ekoer) igorria izan den dokumento bat. Trantsizio energetiko eta klima aldaketaren borrokaren arloko 25 galderez egina da, hainbat proposamen konkretu eta zehaztuz osatua. Jadanik 13 hautagaiek PS, Ekologistak, EHBai, NPA …

Continue reading

ELA eta BIZI Iparraldeko eragile sozialak mobilizazio bateratuak egingo dituzte ekainean

  ELA eta BIZIko ordezkaritzak proposamen bateratuak egingo dituzte ekainaren 20tik 22ra Rio de Janeiron Ingurumena eta Garapen Jasangarriaren inguruko Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Goi Bileran, dagoeneko Rio+20 bezala ezagutzen dena. Garapen eredu jasan ezin honetan gutxi batzuen irabaziak gehiengoaren ongizatearen gainetik daude, merkatua bizitzaren gainetik jartzen duela, salatu dute.   Ekainaren 5an –ingurumenaren aldeko …

Continue reading

Pikutarat fanzinaren 2. alearen prestaketa topaketarat bazatoz?

  Pikutarat fanzinaren bigarren alea prestatzeko topaketa ostegune huntan maiatzaren 31an iraganen da 19:00etan Baionako Manu Robles-Arangiz Fundazioan.   Bigarren zenbakia, publizitatearen gaiaren inguruan izanen da…, hots “Sarkozy, Pikutarat!” eta gero “Püba, Pikutarat!“.   Lehen bilkuran bezala giro goxoan arizaiteko, ekar denen artean partekatzen ahalko den jatekoa eta edatekoa!   Laster arte!