Maiatzaren Lehena Trump eta haren munduaren aurka

Alda eta Bizik Baionako maiatzaren Leheneko manifestaldian parte hartu dute basatiak, erreakzionarioak, klima-suntsitzaileak eta antisozialak diren “Trump eta haren mundua”-ren aurkako jende lerro engaiatu baina umoretsuan.  Euskal Herrian antolatzeko deia egiten dute, bakean eta elkartasunean oinarritua den jendarte eredu iraunkor, burujabearen eraikitzeko. Pankartak, banderolak, kantuak eta parodia maskarak ateratuak izan dira 2025eko maiatzaren Lehenean, Langileen …

Continue reading

Bizi ekonomikoaren sinplifikazioari buruzko legea: ofentsiba antiekologikoa

Bizi! elkarteak frantses Estatuko lege biltzarrean aztertua izaiten ari den bizi ekonomikoa errexteko lege proiektuarekiko sumindura erakusten du.  Lege-proiektu hau ingurumenaren babestearentzat, bizi demokratikoarentzat eta herritarren parte-hartzearentzat arriskutsua da. Besterik gabe, interes ekonomikoak eta industrialak ororen gainetik ezartzean datza, eta eskuinaren eta eskuin muturraren ekologiaren kontrako ofentsiba jarraitzen du. Bizi ekonomikoa sinplifikatzeko lege proiektua kezkagarria …

Continue reading

Baionak espazio publikoa eskaintzen die publizitate klimatizidei? BIZIk kentzen ditu!

BIZIko aktibistak BMW enpresaren aisialdiko lur orotako ibilgailuen iragarkiak kentzen ari dira, Baionan. Klimaren gudua desiragarritzat aurkeztuak diren irudimen eta bizimoduen eremuan ere jokatzen da. Nola atera autoari eman nagusitasunetik beti eta beti erosteko iragarkien jomuga bagara? Jean-René Etchegaray jauna, arau zorrotzak onartzeko tenorea da, ekainean erabakiko den Herriarteko Publizitateari buruzko Tokiko Araudi berrian publizitatea …

Continue reading

Biziren Biltzar Nagusi estrategikoa, 2025eko maiatzaren 17an.Testuak eta informazioak

2025ko Biziren Biltzar Nagusi estrategikoa, maiatzaren 17an iraganen da, larunbatarekin, 10:00etatik 18:30era, Baionako Zizpa Gaztetxean, Lesseps kaiako 7. 9:30etatik goiti etortzera gomitatzen zaituztegu bozkatzeko txartelak eta Biltzar Nagusia untsa iragaiteko baliagarriak diren dokumentuak eskuratzeko.  Eguerditan, bazkari partekatua aitzin ikusia da, ondorioz, gomitatuak zirezte partekatzeko gisan den plater baten ekartzera. Biltzar Nagusia lagun giroko aperitifa batekin bukatuko …

Continue reading

Bizi! lagundu, Lilo-rekin!

Berri ona, laguntzen ahal gaituzu, urririk, Lilo bilatzaile solidarioa erabiliz!

Continue reading

#125 Bizirik irrati saioa

Emankizun honetan Konpon Txoko baliabidetegia  ezagutzeko parada ukanen dugu, bertan buru belarri koordinazio lanetan ari den  Romain  militante ekologistarekin. Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2025/04/25-04-14-BIZIRIK.mp3

Konpon Txoko baliabidetegiari buruzko xehetasun guziak, apirileko Bizirik! emankizunean!

Emankizun honetan Konpon Txoko baliabidetegia  ezagutzeko parada ukanen dugu, bertan buru belarri koordinazio lanetan ari den  Romain  militante ekologistarekin. Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2025/04/25-04-14-BIZIRIK.mp3

Trumpen (eta haren adiskideen) munduaren aurka

Maiatzaren lehenean Trump eta haren munduaren aurka manifestatzera deitzen dugu. Mundu bat non lehen potentziako lehendakaria Parisko Klima Akordiotik ateratzen den, eta “drill, baby, drill” bere leloa egiten duen energia fosilen alde erabat apustu eginez, hondamendi klimatikoak ugaritzen diren bitartean eta behartsuenak bete-betean jotzen dituztenean. Mundu bat non XXI. mendeko baliabide estrategikoak bereganatzeko, Trumpek munduko …

Continue reading

MARTXOAK 28-29 : Euskal Herriko II. Ekotopaketak Arrasaten

Jauzi Ekosozialak antolatu ditu jardunaldiak, «ekologismo berriaren elkargune» izatea helburu. Hitzaldiak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izan dira, besteak beste. Ekologismo berria hedatzen jarraitzeko eta aldaketa posible egitera joateko! Orain ez delako berandu (batera) #HobetoBizitzeko. Bizi! ordezkatua izan da Euskaraz Bizin-eko Antton eta Elise-en parte hartzearekin, “Bizik garaipenak lortzeko jorratzen duen bidea” Anttonek aurkeztu duelarik. Jauzi …

Continue reading

Greenpeace-i sustengua – erregai fosilen industriek ez gaituzte isilaraziko

Estatu Batuetako eta Nazioarte mailako Greenpeace-en hainbat erakundek, Energy Transfer erregai fosilen enpresa handiari 660 milioi dolar ordaintzeko agindua ukan dute AEBetako justiziarengandik, 2016an, Greenpeace-ek Standing Rockeko indigenen mobilizazioen alde egin zuen petrolio hodi baten plantan ematearen kontra. Estatu Batuetako Greenpeace-ek holako kopuru bat ordaindu behar balu, hetsi beharko luke. Dirua ez zaio axola Energy …

Continue reading