2025eko urriaren 10a ostiral arratsaldean eta 11 larunbatean, Baiona Ttipian (Patxa plaza eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizue Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioarentzat. Hitzaldiak hautetsi eta erabakitzaileak aktibatzeko, bazkari herrikoia, kultur animazioak, haurren xokoa, ekitaldi nagusia, kontzertuak… eta beste hainbat sorpresa! Programa osoa hemen ikusgai: alda.eus/eu/auzolan-2025/ Azken urteetako mobilizazio kolektiboak fruituak eman …
Sep 09 2025
Ez adiorik, Xabi
Pena handiz jakin dugu Xabi Betelu joan zaigula. Militante sutsua, lagun alaia, langile trebea, DEMOetan eta BIZIn, ez zuen dudatzen banderola bat eramanez eskaladan gora abiatzeko, hala nola Paueko Kontseilu orokorraren inguruan edo Biarritzeko harkaitzeko Ama Birjinaren kaskoraino. LURRAMAn hainbat urtez harekin laguntzaile izan garenok gogoan atxikiko dugu zernahi tresna ibilarazteko edo konpontzeko zeukan gaitasuna. …
Sep 08 2025
Denak karrikara irailaren 10ean
Egun osoan zehar elkarguneetan egonen gara. E egunean elkar aurkitzeko, segi gure story-ei! Zaila da aurreikustea blokeoetan zer gertatuko den. Han egonen gara, gure usaiaren arabera deliberatuak eta ez-bortitzak, eta egoeraren bilakaeraren arabera moldatuko gara. Gobernuak klase ertain eta herrikoiak bipiltzen ditu eta, bitartean aberatsenak aberasten segitzen dutela bermatzen du. Klima eta justizia sozialerako dirua …
Jul 01 2025
Bizikutzu 59 – 2025ko uztaila
« Ezagutzaren ezkortasunak, ez du nahiaren baikortasuna trabatzen. »
Antonio Gramsci
Bizikutzuren zenbaki berriko atal guziak jarraian.
Jun 24 2025
Bizik “Haize kontra norabidea tinko atxiki” bere 2025-2028 bide orria aurkeztu du
Maiatzaren 17ko Biziren Biltzar Nagusi estrategikoak urtebeteko eztabaida, gogoeta eta topaketa prozesuaren bukaera markatu zuen. Mauletik Urruñara eta Ainiza-Monjolosetik Baionara hainbat bilkura egin dira. Haietarik testu bat atera da eta datozen urteetarako bide orri gisa baliatuko da. “Haize kontra norabidea tinko atxiki”. Azken lau urteak klima aldaketaren okertzearen, agintari politiko eta enpresa handien geldirik egotearen, …
Jun 20 2025
Planetaren berotzeak laster 1.5°ko muga gaindituko duela: gure adierazpena
Ikerkeketa zientfiko berri batek baieztatu du klimaren desokera 1.5°C-ko mugaren azpian aixtkitzea jada ezinezkoa dela. Horren eraginak suntsigarriak izanen dira. Buruzagi politikoen, multinazionalen eta aberatsenen ardura erraldoia da. Gradu hamarren bakoitzaren alde borrokatzeko deia luzatzen du Bizi! Mugimenduak, Lur gainean bizi baldintza duinak babesteko. Ekainaren 19 honetan, ortzegunarekin, 17 herrialdetako 61 zientzialarik – horietarik batzuk …
Jun 09 2025
“Haize kontra norabidea tinko atxiki” Biziren 2025-2028 bide orria ezagutu
Maiatzaren 17an, larunbatarekin, Bitzar Nagusian bilduriko kideek elkartearen hamaseigarren urtemugaren bilana egin dute, eta joan den urteko txosten finantzario eta morala onartu. Biltzar nagusia, eztabaida estrategikoaren prozesuaren bukaera izan da. Azken urtean zehar egin lan sakon honek Biziko talde eta kide guziak mobilizatu ditu! Azken 4 urteen bilana egiteko, egungo testuinguru politikoa aztertzeko eta lehentasunak …
Jun 09 2025
#127 Bizirik irrati saioa
Jun 05 2025
2020-2026 kargualdiko bilan ekologikoa ezagutarazteko mahai-ingurua
2025eko irailaren 23an, Bizi elkarteak mahai-inguru bat aurkeztuko du 2020tik geroz Ipar Euskal Herriko Herriko Etxeek eginiko ekintza ekologikoei buruz. Ekitaldi hau 19:00etan iraganen da Glain-eko Elkarteen Etxean (Glain hiribidean 11.), Baionan.













