Euskal Kostalde–Aturri Hiriguneko Lehendakari Jaunari Bizi!ren gutun irekia: AHT-ari ez! Hurbileko autobusari bai!

Euskal Kostalde–Aturri Hiriguneko Lehendakari Jaunari Bizi !ko gutun irekia AHT-ari ez! Hurbileko autobusari bai! Lehendakari Jauna, Liman, Peru herrian Klimaren inguruko Nazio Batuen 20. biltzarra idekitzen delarik, Pariseko 2015eko COP21aren prestaketa  moduan, izugarri kezkatuak gira, hemen bertan,  CHRONO 1 eta 2  diren goi mailako zerbitzudun autobusen proiektuetan aintzinatze zehatzen eskasak ikusteaz. Alta bada Euskal Kostalde-Aturri hirigunean, …

Continue reading

Baraugile batzuek Paueko Société Générale-a okupatzen dute

Emmaüs Lescar herrixkako eta Bizi! euskal mugimendu altermundialistako 17 kidek baraualdia egiten dute Paueko Société Générale-aren agentzia bat okupatuz, abenduaren 1 huntan astelehenez jakinez ber momentuan idekitzen dela Peru-n iragaiten den NBE-aren gailurra klimari buruz (COP20), bankuak Australian meategietako Alpha Coal proiektua sustengatzen duela salatzeko. 2014ko abenduaren 1a astelehen huntan idekitzen da NBEko nazioarteko gailurra …

Continue reading

Alternatiba: sistema aldatu, ez klima

Hitzordua 2014ko abenduaren 3an asteazkenarekin:   [youtube http://www.youtube.com/watch?v=DYMdqCPj-Uo&w=560&h=315]

Xiberoan Bizi!ren tokiko talde baten sortzea ! Tziauri antolatürik den lehen jüntalat!

Tinietako lasterkaldia eta ürzokatik landa, Xiberoan BIZI! talde berezi baten sortzeko parada horra ziküzü. Interesatürik zira ? Tziauri ordüan antolatürik den lehen jüntalat: Azaroaren 15ean, neskenegün hontan hots, gaüko 9 orenetan, Mauleko zerbütxü günean. Aipageietan: • BIZI!ren aurkezpena bai eta ere klima kanbiamenaren nontik noratak ; • Zoin lan berezi eraman genezakegün Xiberoan ? • …

Continue reading

LURRAMA, 8 egunen buran ! Izan zaitez laguntzaile!

LURRAMA, Euskal Herriko laborantza iraunkorraren besta, Azaroaren 14, 15 eta 16-ean heldu zauku Miarritzeko Irati erakustazokara ! Oraino laguntzaileak falta dira eta bereziki igandez! Zu ere, izan zaitez laguntzaile ! Horrez gain, azaroaren 11-a besta eguna denetz (asteartea), Iratiko aretoan hasiko dugu LURRAMAKO muntaketa. Hor ere, laguntzaileak beharko ditugu aratsaldeko 2-etarik 7-ak arte, lurra markatu eta moketaren …

Continue reading

Bizi Larrun bilerak berriz hasten dire: urriaren 16an ortzegun hontan 19:00etan Donibane Lohitzunen

Joan den Urriaren 4 eta 5eko Alternatiba Zokoaren arrakastaren ondotik, trantsizioak segitzen du Hego Lapurdin, eta Bizi Larrun tokiko taldearen bilkurak haien hilabeteroko erritmoa berriz hartzen dute. Bilkura Donibane Lohitzunen urriaren 16an ortzegunarekin, Passicot bulebarreko 15an, SNCF eta autobus geltokietatik hurbil, 19:00etatik 21:00etarat Urriaren 16ko ortzegunaren bilkuraren plana: 19:00 Barne hartzea: aurkezpena, mahainaren itzulia 19:05 …

Continue reading

Ekozergaren gibelatzea: egiazko eskandalua

Errepidetako garraiolarien nagusien federazio garrantzitsuenek abisatu zuten Estatuko bideen blokatzeko xedea. Ondorioz, Ségolène Royal ministroak Ekozergaren bertsio arinduaren gibelatze muga gabea jakinarazi du. Hau eskandalu demokratiko eta ekologikoa Hara nola, nagusien lobby-ek beste garaipen bat lortzen duten gobernu “sozialista”ren gandik, jakinez sindikalistek, ekologistek, askatasunaren eta jendeen eskubideen defendatzaileek ez dutela ia inoiz beren aldarrikapenentzat nahi …

Continue reading

3000 pertsona baino gehiago Alternatiba Zokoan

Animatzen gaituen bertze arrakasta bat Larunbat arratsetik sumatu zen, «Klima nola salbatu» mintzaldian, gela gainezka beterik zela eta jendeak kanpoan egon behar zuten. Ordutik, igandeko Alternatiba egunak helburuak gaindituko zituela susmatzen zuten antolatzaileek. Bizi!ren tokiko taldea (*) lotu zenean, Baionako Alternatibako deialdiaren ondotik, Ziburu eta Urruñaren arteko Zokoa auzoaldean Alternatiba bat antolatzeari, helburua 600 eta …

Continue reading

Alternatiba Zokoa – Egitaraua

9:30tan : Alternatiba herrixkaren idekitzea Tokiko, etxaldeko, bidezko ekoizpenen edo ekoizpen biologikoen merkatua; Zatozte zuen asteko erosketen egiterat! Goizeko 10etarik goiti : tailer eta animazio desberdinak : txirrindula konpontzea, xaboi egitea, Linux install party, erakusteko apartamenduaren bisita, trukaketa gunea, haurren joko kolektiboen xokoa, etab. 10:30tan : arroltze ta xingarra, pintxo beganoak, taloak, etab. Arrantza tradizionalean erabiltzen diren erregai alternatiboei …

Continue reading

Alternatibako langileen biltzar nagusia.

Ortziral arratsean irailaren 26an, Alternatibako langileen biltzar nagusia. Hitzordua 19:00etan PEParen aintzinean (Zokoako portuko norantza) Langile guziak gomitatuak dire Alternatiba Zokoako arrakastarentzat ezinbertzekoa izanen den bilkura hortarat 19:00 langileen harrera, urriaren 5ko egunaren aurkezpena, antolakuntza orokorra, esparruen arduradunen aurkezpena 19:30 gunearen bisita eta lan guneen ikuspegia 19:50 lantaldeak, lan guneak eta txandak 20:30 afari-aperitifa (eskainia) …

Continue reading