Etor komunikazio formakuntzara!

Denak komunikatzaileak gira: gure lurraldeetan, gure indar harremanaren azkartzea lortzeko, komunikazio on bat funtsezkoa da, izan dadin lekuaren gainean edo sareetan. Biziren Komunikazioa lan taldeak antolatzen ditu beste 2 formakuntza martxoan: Martxoaren 4a, osteguna, 18:30-20:30: “Nola egin ahal bezain bat jendek nire ekintzaren berri ukan dezan?” Martxoaren 11, osteguna, 19:00-21:00: “Sare sozialak: klik egiten jakin” …

Continue reading

Bizik 5G-ak kliman eta osasun ezbaian izango duen eragina salatzen du gaur egun.

Bizi elkarteak salatzen du 5G-ak kliman eta osasun ezbaian izango duen eragina gaur egun, 5G-ari buruzko moratorioak babestuz eta neurritasun digitala indartzea eskatuz. 5G-ak hainbat aste daramatza eztabaidak pizten Frantses Estatuko 6 kantoietan. Izan dadin G5aren jendarte mailako interesa, energia kontsumoa, osasunerako arriskuak, biztanleria kontrolatzeko eginkizuna, dena kalapitabide da. 5G-ak eztabaida, hezkuntza eta konpromiso politikoak …

Continue reading

Zure herriaren begirale ekologiko bilaka zaitez!

Carte sentinelles Hitza Hitza

2020ko herri eta elkargoko hauteskundeen karietara, Ipar Euskal Herriko biztalegoaren %62a ordezkatzen duten 46 herri, lurraldearen metamorfosi ekologikoaren alde lan egiten engaiatu ziren. Hitza Hitz batzordeak segurtatu behar du beraz hitz hauek egiazki ekintzak segitzen dituztela.  Baina Hitza Hitz batzordeak 2.000 biztanle baino gehiago dituzten 10 Herriko Etxek egiten dituzten ekintzen jarraipena egiten du (3 …

Continue reading

Mural Klimatikoa: nahasmendu klimatikoa ulertzeko… eta borrokatzeko tailer parte hartzailea!

Otsailaren 20ean, larunbat goizez, 8:30-12:30etara Azkaraten iraganen den ezohiko tailerrean izena emateko klika irudian: https://framaforms.org/murala-klimatikoa-fresque-climat-20022021-azkarate-ascarat-1612517189

Mendeko Afera: Justiziak Frantses Estatua kondenatzen du klimaren arloan geldirik egotea gatik!

2021eko otsail honetan, Parisko Auzitegi Administratiboak Klima aldaketaren borrokaren arloan, frantses Estatua “eskasia hobendunarentzat” kondenatu du. Lehen aldikotz, auzi batek ezagutzen du frantses Estatuaren ardura krisi klimatikoan eta haren geldirik egotea kondenatzen du! Horren bidez, arrazoin emaiten du “Mendeko Afera” den heletegia bultzatu duten 2 milioi pasa herritarrei eta 4 GKE-ri (Notre affaire à tous, …

Continue reading

Osteguna, urtarrilaren 21a: Etor gurekin Biziren komunikazio lan taldearen deskubritzera!

Biziren komunikazio lan taldearen sartzea Ostegunean, urtarrilaren 21ean, 19etarik 21:00etara Zoom-en Antolakuntza errexteko, milesker lotura honetan zure izena emaitea:  https://forms.gle/5V4Qh3s6eeghpfQMA Ongi etorria deneri Komunikazio lan taldea, Biziren talde transbertsal eta estrategikoa da, Biziko beste lan talde guziekin harremanetan dena. Lan talde horri esker gure ekintzen berri publiko zabalari emaiten ahal diogu. Bere misioak anitzak dira …

Continue reading

Bizikutzu 32 – 2021ko urtarrila

“Askatasuna – Berdintasuna – Haurridetasuna“ Errepublikaren lema Editoa: Frantziako Errepublikaren lema Askatasuna – Berdintasuna – Haurridetasuna… Ideia ederrak dira. Hiru hitz horiek gehiengo zabala bereganatzen ahal zuen promesa osatzen zuten. Baina, kontzeptu guziak bezala, itxuraz aurrerakoiak direnak ere bide zuzenetik aldaraziak izan daitezke, duda-mudazko ideologia batzuen probetxura. Aktualitateak egunero erakusten digun gauza da Horren froga …

Continue reading

Zuen emaitzak, lurraldearen metamorfosi ekologikoaren alde!

Justizia klimatiko eta sozialaren desafioa altxatzeko, zuen beharra badugu! Elkarrekin, trantsiziotik metamorfosira!! Talde ekintzaren indarrak eta Biziren metodoek garaipen zenbait ekarri dizkigute klima eta gizarte justiziaren aurka zihoazen proiektuen aurka, Sudmine enpresak zuen urre mehategi proiektua, 126 km² zabal zen eremua eta 3 JDB mehatxatzen zituena, bertan behera utzi izana, adibidez. Azken hauek alternatibak garatzen …

Continue reading

Urte bukaerako besta solidarioak: Bixkotxak eta sorkuntzak, etorkinen sustengatzeko

Osasun baldintzek zailtzen badute ere, Biziren baitan etorkinen gaiaz arduratzen den Lan Taldea mobilizatzen da urte bukaera honetan ere etorkinei laguntza ekartzen duten elkarteen sustengatzeko. Eramatekoak diren salmenten erakusmahaia plantan emana izanen da Patxoki plazan urte bukaerako bestak elkartasun giroan iragaiteko! Menuan:  etxeko eta eskuz eginiko ehungintzako sorkuntzak (zaku eta zakuttoak) ahotik ezin utzizko bixkotx …

Continue reading

Herritar-desobedientzia ekintza Biarritzen: gure oharrak Maider Arosteguy-ren erantzunari

Maider Arosteguy auzapezari legea errespeta dezan eskatzeko, arraberritua izaiten ari den Kennedy etorbidean bizikletentzat legez beharrezkoak diren bizikletendako antolaketak eginez, Biarritzen egin dugun herritar-desobedientzia ekintzari buruzko France 3 Euskal Herriren bideo erreportaia.  Klikatu beheko irudian erreportajea ikusteko : Maider Arosteguy-ren erantzuna ez da inondik ere irringarria! Alderantziz, deitoragarria da: Biarritzeko auzapezak legea, emana den hitza, …

Continue reading