Euskal kostaldean, luxuzko bigarren etxebizitzaren ukaiteko gure dretxoen alde!Gazterik ez, gazteluak bai!Pobreak urrunago, itsasoa ederrago!Langile xumeak ez dira ongi etorriak!Gure lehentasuna:bigarren etxebizitza! Azken urte hauetan m²-aren eta alokairuen prezioak molde ikaragarrian goititu dira, baina ez aski. Oraino sobera biztanle badira urte osoan bizitzen direnak hemen gaindi, eta haietarik batzuk Rolexik gabe gainera! Joan bitez baserrira …
Apr 22 2021
Bizi eta Txirrind’Olak, klima eta osagarri publikoa babesten duten mugikortasunei buruzko trantsizioa, zalutzera deitzen dute
Lurraren Nazioarteko Eguna Klimari buruzko mundu mailako gailurra Bizi eta Txirrind’Olak, klima eta osagarri publikoa babesten duten mugikortasunei buruzko trantsizioa, zalutzera deitzen dute Ostegun honetan, apirilaren 22an, 10:30ean, auto gidariek, harriturik ikusten ahal zituzten beren bizikleta bidea loturik zaramaten 3 bizikleta BAB hiribideko Butte-aux-Cailles biribilgunean itzulika. Lehena klimaren aldeko nazioarteko bozeramailea den Greta Thunberg irudikatzen …
Apr 20 2021
Biziren Koordinaketa berriaren bozkatzea
Biziren urteko Biltzar Nagusia, larunbat honetan, apirilaren 17an iragan da bideo-konferentziaz, plantan den konfinamendua dela eta. Bere aktibitate ezberdinen martxan atxikitzeko lana eta tresnak egokitzen jarraitzea lortu izaiteak, eta, bilan moral eta finantzarioak ia aho batez onartuak izaiteak indarturik, Bizi! mugimenduak bere Koordinaketa berria bozkatu du. Biziren 45 kideren parte hartzea izan duen Biltzar Nagusiak …
Apr 09 2021
Jasone, euskaraz, BIZIren pizgarri!
BIZIko laguntzaile fitxa betetzean, eskukaldi anitz emaiteko prest zinela argi utzi zinuen, eta euskalduna zinela ere baieztatu. Jakazan/k logistika taldeak kudeatzen dituen txintxuketa atelierretan, segidan, zure ekarpenak egin dituzu, euskararen presentzia eraginkortzeko bide berri batzu aholkatuz eta jorratuz! Zuk diguzu seinaletika elebiduna egiteko aterabide polit bat erakutsi: frantsesera lerratzea saihesteko, euskarazko mezua irudiz laguntzea, erdaldunek …
Mar 28 2021
430 pertsona mobilizatuak Angelun, klimaren aldeko funtsezko lege batentzat
Klimarentzat ez da musik:430 pertsona mobilizatuak Angelun, klimaren aldeko funtsezko lege batentzat Igande honetan, martxoaren 28an, frantses Diputatu Biltzarrean “Klima eta Erresilientzia” lege proiektua eztabaidatua izaiten hasia izanen den egunaren bezperan, Martxa bat abiatu da Angeluko Herriko Etxetik Florence Lasserre anderearen Diputatu egoitzara. 430 pertsonek Biziren eta Estatu mailako 600 erakunderen deiari erantzun dute beren …
Mar 26 2021
Maulen ekintza: legearen errespetua fermuki galdatzeko, Bizik, bizikleta bide bat, berriz tindatzen du
Bizi! elkarteko begirale ekologikoek desobedientzia zibileko ekintza burutu dute ostiral goiz honetan, martxoaren 26an, Mauleko auzapezari eskatzeko legea eta bere metamorfosi ekologikoaren aldeko engaiamenduak errespeta ditzan. Louis Labadotek, auzapezak bide osoa autoei emaiteko, kentzeko xedea duen bi noranzko bizikletendako ibilbidearen bide markak berriz ezarri dituzte. Biziko 15 begirale ekologikok berriz tindatu dituzte, Mauleko Alsace Lorraine …
Mar 25 2021
Ekintzaileek publizitatearen gainean, “Macron publizitatearekin #iragazkirikgabe” afitxatu dute
Baiona – Osteguna, martxoaren 25a – Baionan, Estatu mailako hainbat herritan bezala, “Stop pub Pays Basque Adour” kolektiboaren ekintzaileek 149 afitxarekin kukutu dituzte hainbat iragarki taula argi uzteko gobernua publizitatearen lobby-en alde ari dela, eta klimaren kontra! “Résistance à l’Agression Publicitaire” elkarteak, mundu mailako publizitatearen kontrako egunaren karietara1 plantan eman duen mobilizazioaren baitan, ostegun honetan, …
Mar 18 2021
2021eko militante formakuntza saioen egitaraua!
Klima eta justizia sozialaren alde borrokatzea ekintzetara pasatzea da, baina formatzeko denbora hartzea da ere, gaitasun praktiko berriak biltzeko eta kontzeptu berriak ezagutzeko formakuntza egitaraua proposatzen die urte osoan, izan funtsezko gaietan ala gai praktikoetan. Nola pasatzen da? Urteko egitaraua honen azpian aurkituko duzue. Ez duda, so egiozue erregularki: formakuntza eskaintza indartu daiteke urtean zehar …
Mar 16 2021
Martxa herrikoia, egiazko klima legearentzat, Igandean, martxoaren 28an, 10:30ean, Angeluko Herriko Etxean
Bizik, frantses Estatu mailako 200 erakundek bezala, igandean, martxoaren 28an, larrialdi klimatikoaren mailara heltzen den egaiazko klima legearen alde mobilizatzeko deia luzatzen du. Elkarteak, hitzordua emaiten du Angeluko Herriko Etxean, 10:30ean, martxa herrikoi eta aldarrikatzaile batentzat. Gobernuak aurkeztu duen Klima eta Erresilientzia Lege proiektua urrundik ere ez da larrrialdi ekologikoaren mailara heltzen. Alta, bost urteko …
Mar 10 2021
Herriko Etxeen mailako engaiamenduak: Bizik begirale ekologikoen lehen emaitzak erakusten ditu
«Hitza Hitz? Metamorfosiaren berri» Ipar Euskal Herriko begirale ekologikoen lehen kazeta! Hitza Hitz lan batzordeak, Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren alde Herriko Etxe eta Euskal Hirigune Elkargo mailako engaiamenduen gauzatzearen jarraipena egiten du, eta batzordea osatzen duten begirale ekologikoek lan horren lehen emaitzak erakusten dituzte paperezko eta bertsio digitaleko lehen kazetarekin. Herriko bozen garaian Iparraldeko …