Emankizun honetan Klimaren eta alternatiben arloko bizipen lagungarriak ezagutuko ditugu Europan gaindi hainbat hilabetez bizikletaz bidaiatu duen Lutxi Detxart-ren elkarrizketarekin. Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2025/03/25-03-10-BIZIRIK.mp3
Mar 08 2025
Martxoaren 22a – Antipub besta Patxokin!
Martxoaren 22an, larunbatarekin, 19:00etatik goiti, zatoz besta egitera, stop pub mobilizazioaren alde! Kontzertua (Zezette et Pouzix’s), afixen desbideratzea, antipub quiz galdeketa eta pintxoak, ez dugu ideiarik falta publizitatearen irudia desegiteko! Antolatzen lagundu nahi gaituzu? Eman zure izena boluntarioen inprimakian
Mar 05 2025
Bizikutzu 57 – 2025ko martxoa
« Ezagutzaren ezkortasunak, ez du nahiaren baikortasuna trabatzen. »
Antonio Gramsci
Bizikutzuren zenbaki berriko atal guziak jarraian.
Mar 02 2025
Publizitaterik gabeko igandea Baionan
Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboak Baionako hiriguneko publizitate guziak kendu ditu igande honetan, martxoaren 2an, herriko biztanleei publizitaterik gabe beren hiribarnea nolakoa izanen zen erakusteko. Indarrean den Euskal Kosta eta Aturri aldeko Herriarteko Tokiko Publizitatearen Araudia (RLPi / HTPA) salatzen du, azken honek ondare eremu honetan publizitatea ezartzeko salbuespenak baimentzen baititu. Publizitatea Geldi kolektiboak Jean-René Etchegaray auzapezari dei egiten dio Ipar Euskal Herriko RLPi-HTPA babesgarri berri baten alde ager dadin, etorkizunean horrelako salbuespenak ez daitezen posible izan.
Feb 21 2025
Sar harremanetan zure Herriko Etxearekin, Ipar Euskal Herrian publizitatea murrizteko!
2025. urtea erabakigarria da gure lurraldearentzat publizitate aldetik. Euskal Elkargoak Ipar Euskal Herriko 158 Herriko Etxeentzat arauak finkatuko ditu. Mila moldez, publizitateak kontsumitzea gure kezka guzien konponbidea dela adierazten digu. Arazo frango sortzen ditu zabaltzen dituen mezuen bidez: mezu sexistak, menpekotasuna sortzen duten produktuak, larrialdi klimatikoarekin bateraezinak diren bizimoldeak. Gure bizi-ingurunea hondatzen du. Bederatzi Herriko …
Feb 17 2025
Metamorfosi ekologikoa: Bizik Herriko Etxeak beren arduren aitzinean ezartzen ditu.
2025eko urtarrilaren 30ean, Bizi! elkartea Ipar Euskal Herriko 56 Herriko Etxerekin harremanetan sartu da lurraldearen metamorfosi ekologikoaren aldeko beren ekintzak ebaluatzeko. Herriko Etxeen mailako kargualdiaren bukaera hurbiltzen ari delarik, Herriko Etxe hauek 2020an hartu engaiamenduak errespetatuak izan direla eta gardentasun demokratikoa bermatua dela segurtatu nahi du elkarteak. Segurtatzekoak diren engaiamenduak2020ko herriko bozetan, 46 Herriko Etxe …
Feb 17 2025
Publizitatea: finkatu helburuekin koherentzian diren neurriak har ditzagun – Gutun irekia
Hiriko altzarien kontratu-jabe diren 9 herrietako hautetsiei gutun irekia: Angelu, Baiona, Biarritze, Kanbo, Ziburu, Hendaia, Donibane Lohizune, Senpere eta Urruña.
Feb 14 2025
Pausa Zentroa: elkartasuna ezinbestekoa da Estatuaren geldirik egotearen kontra
Justiziak atzo Frantziako Estatua kondenatu zuen eta Euskal Elkargoari arrazoi eman zion Diakité kolektiboak 2018an plantan eman pertsona migratzaileentzat harrera zentroa den Pausaren funtzionamenduaren finantzaketa bermatu izanagatik, larrialdiko ostatua ezinbestekoa bilakatu zen testuinguru batean. Justiziak Elkargoari arrazoin eman dio azken honek Estatuak larrialdiko ostatu segurtatze betebeharra ez betetzea bere gain hartu behar izan baitzuen. Estatuak …
Feb 10 2025
#123 Bizirik irrati saioa
Feb 04 2025
Klima, justizia soziala: bortizkeriarik gabeko estrategiak, borroken irabazteko
Hitzaldia, otsailaren 18an, asteartearekin. Zer puntu komun dituzte Gipuzkoako etxez-etxeko zerbitzuko langileek eta Macronen potreten bahitzaileek? Adibide zehatzetarik partituz, bortizkeriarik gabeko borroka erradikaletarik ateratzekoak diren ikasgaien inguruko hausnarketa estrategikoa, bi bozetan.