#108 Bizirik irrati saioa

Emankizun honetan Euskal Herria Burujabe, gure bizi baldintzak berreskuratuz hots txostenaren gaur eguntzea lan hortan buru belarri ari den Nicolas Goñirekin. Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2023/06/23-06-12-BIZIRIK.mp3

Energia berriztagarriak bai, hemen eta orain, baina nola?

“Energia berriztagarriak bai, hemen eta orain, baina nola? ” mahain inguruan, 25 parte hartzaile izan dira haien artean justizia soziala eta larrialdi ekologikoa Bizkaian uztartzen dituzten hainbat elkarteren ordezkariak (Sukar Horia, Ekologistak Martxan) eta tokiko elkarte ekologisten ordezkariak (Butroi Bizirik, Makatzak) bai eta ere Jauzi Ekosoziala, Hego Euskal Herriko elkarte ekologisten sareko animazio taldeko kideak. …

Continue reading

Izenburua: Kargualdi-erdiko egoera ekologikoa: Bizik ekintza egituratzaileen aldeko deia egiten du

Astelehen honetan, ekainaren 5ean, Ingurumenaren Mundu mailako Egunaren karietara, Bizik Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko kargualdi-erdiko txostenaren emaitzak ezagutarazi ditu. Gaualdiak  hautetsien eta herritarren presentziarekin segitu du “Métam’Or Trofeoen” ematearekin,  larrialdi klimatikoari buru egiteko ordulariaren kontrako lasterketan, Herriko Etxe «merezimendutsuenak» bereiziz. Herriko Etxeei, Klima Plana gauzatzeko ekintza plana garatuz, erronken heineko engaiamendua atxikitzeko …

Continue reading

Mugikortasunak: Baionako Suprefetak Bizi!, legea eta klima promenatzera bidaltzen ditu

2023ko maiatzaren 24an, asteazkenarekin, Biziko hainbat militantek Fabrice Rosay jauna, Baionako Suprefeta, topatu dute, baita bere bi kolaboratzaile ere. Bilkura hau Biziren Garraiobide Alternatiboen Aldeko lantaldeak galdatzen zuen 2020az geroztik hainbat gutun eta abisuren bidez, harekin Ingurumen Kodearen L228-2 artikuluaren ez-betetze ia sistematikoaz eztabaidatzeko helburuarekin. Suprefetaren erantzunak negatiboak eta kezkagarriak badira ere, Bizik ez du …

Continue reading

Bide berririk ez, igikortarzün arinak bai! Bizikleta ibilbide sareak sortü, Xiberoan eta barnekaldean ere bai.

Arramaiatzaren 17an, neskenegunarekin Maule, Bildoze-Onize-Pe, Espeize-Ündürainen, Xiberoan, “Voix du Saison” elkarteak, Bide berri projetaren bazterreko bizizaleek, Bizi! Xiberoak eta SEPANSO elkarteak hainbat topaketa eta jarduera antolatuko dituzte Treinbide ohian Ebilaldi Pik Nika baten karietara Departamenduak bultzatzen duen Xiberoko Bideari «Ez» errateko eta Xiberoan eta Barnekaldean egiazko txirrindularitza sarea plantan ezartzeari «Bai» errateko. Arramaiatzaren 17an, neskenegunarekin, …

Continue reading

7 jauzi: Ekainaren 24an hitzordua Baxe-Nafarroan!

Urtarrilaren 28an, Bidarten jantokietako janariari buruzko mahai-ingurua antolatu ginuen, besteak beste, buraso baten, jantokietako teknikari baten eta Euskal Elkargoaren biharko laborantza eta elikaduraren lehendakari-ordearekin. Ikus dezagun orain jantokietara heldu aitzin den egoera: laborantzan eta hornikuntzan zer eraldaketa behar dira menuak begetalizatzeko? Hau da mahai-inguru honen egitaraua!Mahaiaren inguruan ondoko hizlariak izanen dira: Sylvie Laborde-Bresse, Iparlab etxalde …

Continue reading

Euskal Herria Burujabe 2023: ekainean, ekitaldiak bata bestearen ondotik!

Ekainaren 2an, ostiralarekin, ELA sindikatuko 250 kidek parte hartu dute, Hego Euskal Herrian, klima aldaketaren erantzule diren erregai fosilekiko menpekotasunetik ekonomia eta enplegua ateratzeko bide orria prestatzeko goizaldian. Bizi elkarteak parte hartu du, “7 jauzi” sekuentziaren barnean, lurralde proiektua eta urriaren 7an eta 8an Baionan antolatuko den Euskal Herria Burujabe ekitaldia aurkezteko. Ekainean eta uztailean …

Continue reading

Energia berriztagarriak bai, hemen eta orain, baina nola?

Ekainaren 9an, ostiralarekin, 18:30ean, Bizkaiko Artean, Makatzak, Sukar Horia, Butroi Bizirik, Ekologistak Martxan eta Jauzi Ekosoziala erakundeek probintzian energia berriztagarriak zabaltzeko oztopo eta bitartekoei buruz arituko dira. Euskal Herria Burujabeko erredakzio taldeko Nicolas Goñik eta David Lannesek hainbat komunikabidetan argitaratutako “Berriztagarriak neurritasunarekin batera doaz“ Iritzi Artikuluan egin hausnarketan sakontzeko manera paregabea. Hara zonbait gako artikulutuk …

Continue reading

Ekonomia bitorkiratzeko proposamenak ezagut itzazu, marrazkiei esker.

Marrazkiei esker, ezagut itzazu lurralde burujabe, jasangarri eta solidarioaren aldeko Euskal Herria Burujabe proiektuan ekonomia lurraldetik berriz hurbiltzeko dauzkagun proposamenak! Etxebizitza eta mugikortasunetik landa, arlo guziak sketchnote gisa deklinatuak izanen dira: elikadura eta laborantza, etxebizitza, energia, mugikortasuna, garraioak, elkartasunak, politika, ekonomia. Ezagut ezazu ekonomia lurraldetik berriz hurbiltzeko irudikatzen ditugun diagnostiko, asmo eta aterabideak. Esku guzietan …

Continue reading

Metam’Or Trofeoen emate zeremonia – Kargualdi erdiko edizioa

Biziren Begirale ekologikoek Métam’Or Trofeoen ekitaldira gomitatzen zaituztete, ekainaren 5ean, astelehenarekin, Ziburuko Baltsanen, 19:00etarik goiti. Karia horretara, Ipar Euskal Herrian metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko kargualdi-erdiko txostenaren emaitzak aurkeztuko dira. Erronka ekologikoei dagokienez, 56 Herriko Etxeren eta Euskal Elkargoaren kargualdiko lehen 3 urteetako bilana aurkeztuko da. Karia horretara, «merezimendutsuenak» diren Herriko Etxeak ohoratuak izanen dira denboraren …

Continue reading