AHTren kontrako manifa Hendaian

Otsailaren 6an larunbatarekin : Denak elgarrekin Baionarat!

Otsailaren 6an larunbatarekin, ezohizko mobilizazio eguna Baionan!

Bizi ! mugimenduak jendartea deitzen du larunbata, otsailaren 6an, Baionara mobilizatzea ahal bezain bat izaiteko goizaldean laborarien ondoan, eta arratsaldean trenbidetako langileen ondoan. Elgarrekin larrialdi klimatikoarentzat deiadar eginen dugu eta justizia soziala aldarrikatuko dugu, guretzat eta gure haurrentzat jendarte eta planeta bizigarri baten defendatzeko! Goizean, 11:00etan, giza kate erraldoi batek René Cassin, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren …

Continue reading

Merkantzia hausteari buruzko l’Humanité-ren artikulu bat

Artikulua irakurtzeko, azpiko irudian klika ezazu :

EUSKAL HERRIKO LABORANTZA GANBARA-ren HILABETEKO MINTZALDIA : Klima aldaketaren kontrako borroka

Urtarrilaren 29ª ostirala, gaueko 9 tan, Ainiza Monjolosen. (Elgarrekin autoz joaiteko hitzordua finkatua da Pyrénnées ostatuan, San Andres plazan, 20:00tan : elkarrizketa zerrendaren bidez abisatu etorri nahi duzuenez (zehaztu auto bat duzuenez eta zenbat lekurekin). Jean Stéphane DEVISSE-ek animatutako mintzaldia WWF erakunde internazionalean, klima aldaketa, energia eta lurralde antolaketa lan sailetaz arduratzen da Jean-Stéphane DEVISSE. …

Continue reading

Euskal Herriko Laborantza Ganbara : Mobilizazioaren garaia da

40 pertsona bildu dira Bizi!k antolatu Euskal Herriko Laborantza Ganbararen proiektua eta historiari buruzko bilkurarat, Michel Berhocoirigoin laborariak animaturik. EHLG elkartearen kontrako dei auziari begira mobilizazio deia zabaldua izan da. 2 hitzordu nagusi : -urtarrilaren 31an igandearekin 11:00etan Baiona ttipian (Pelletier-Chaho plazan) : Mutxikoak EHLGren sustenguz eta ondotik zintzur bustitze herrikoia -otsailaren 6an larunbatarekin 11:00etan …

Continue reading

AHTren kontrako manifestaldia Hendaian larunbat huntan urtarrilaren 23an 16:00tan

Larunbata huntan urtarrilaren 23an Hendaian 16:00tan, AHTren kontrako manifestaldia iraganen da. Bizi!k parte hartuko du bere « Lurraren suntsiketa…abiadura haundian » salatzeko treinarekin bainan ere merkantzia-garraioen eta tokiko garraioen hilketa irudikatuko duen hilobi batekin, AHTk irensten duen diruztatzearen ondorio bat baita hau. Bizi!k deia zabaltzen du bere laguneri manifestaldi hortan parte hartzerat eta Bizi!ren treinan …

Continue reading

Euskal Herriko Laborantza Ganbararen lehendakaria den Michel Berhocohirigoin laborariak emandako hitzaldi publikoa

Laborantza Ganbararen azken 5 urteko lana konkretua eta azken 5 urteko Gobernuaren erasoak eta izaera. Asteazken huntan, urtarrilaren 20an, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan 18:00tan (19:30ak arte, Baiona Ttipiko Cordeliers karrikako 20an), Bizi!k antolaturik.

Bilana-bilkurak eskualdeka

Kopenhage 2009 kanpainaren egutegi kargatuaren ondotik, Bizik bere sortzetik ereman ekintzen bilana egiteko garaia etorria zauku. Bilana-bilkurak eskualdeka antolatuak dira eztabaida errexteko gisan. Bilkura horiek Biziri interesatzen diren pertsona orori idekiak dira, ez da bortxaz kide izan behar. Horra hitzordu desberdinak : Xiberoa : urtarrilaren 15a ostirala “centre multiservice” gelan Maulen 20:30tan. Xehetasunak : Gilen …

Continue reading

Larrialdi ekologikoa! Justizia soziala! Bizi, CGT eta CADE elkartzen dira SNCFko zuzendaritzak antolatzen duen merkantzia-garraioen hondatzea salatzeko

hemen klika ezazu afitxa kargatzeko Ostegun hontan urtarrilaren 7an, CGT, Bizi eta CADE (ingurumenaren babesarendako elkarteen komitea) egituren ordezkari batzuek prentsaurreko baten bidez mobilizazio kanpaina bat iragarri dute SNCFko zuzendaritzak antolatzen duen merkantzia-garraioen (treinez garraiatzen den merkantzia) hondatzearen kontra. Bagoi isolatuen baztertze programatuak iparraldeko merkantzia-garraio zerbitzuetan 65 lanpostuen galdera ekarriko du 160 postuen gain. Frantzia …

Continue reading