Metamorfosi ekologikoa: Bizik Herriko Etxeak beren arduren aitzinean ezartzen ditu. 

2025eko urtarrilaren 30ean, Bizi! elkartea Ipar Euskal Herriko 56 Herriko Etxerekin harremanetan sartu da lurraldearen metamorfosi ekologikoaren aldeko beren ekintzak ebaluatzeko.  Herriko Etxeen mailako kargualdiaren bukaera hurbiltzen ari delarik, Herriko Etxe hauek 2020an hartu engaiamenduak errespetatuak izan direla eta gardentasun demokratikoa bermatua dela segurtatu nahi du elkarteak.

Segurtatzekoak diren engaiamenduak2020ko herriko bozetan, 46 Herriko Etxe engaiatu ziren Biziren Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren 7 neurriak plantan ematera. Beste hamar Herriko Etxe ere, sinatzaileak ez izan arren, ebaluazioan sartu ziren lurraldean duten eragina dela eta.

“Herriko Etxeek 2020an klimaren eta justizia sozialaren alde harturiko engaiamenduak errespetatu dituzten lurraldeko herritarrei erakusteko garaia da” dio Anthony Lubrano Biziko Hitza Hitz batzordeko kideak.

Legezko betebeharra

Kolektibitateen aitzinatzea neurtzeko, elkarteak galdatzen die agintaldiaren hasierari zein 2024ko urteari dagozkien hainbat adierazleren araberako zifrak ematea. «Galdatzen diren adierazle gehienak interes orokorreko datu publikoak dira, eta herritarren esku izan behar  lukete» gogoratu du Sofia van Setten Hitza Hitz batzordeko kideak. Errepublika digitalaren aldeko legeak (2016) 3.500 biztanletik gorako kolektibitateei eskatzen die datu horiek sarbide librearekin beren webgunean argitaratzea.”Horregatik, zenbait Herriko Etxek martxoaren 7a baino lehenago ez badute  informazio hori hel arazten, herritarren ingurumen-informazioari buruzko eskubidea betearazteko, Dokumento Administratiboen Eskuaratzeari buruzko Batzordearekin (CADA-rekin) harremanetan sartuko gira“, gaineratu du militanteak.

Zer da CADA?

Dokumento administratiboetan sarbidea ukateko batzordea” administrazio-botere independentea da, administrazio-dokumentuetara eta artxibo publikoetara sarbidea ukatea bermatzeaz eta informazio publikoa berrerabiltzeaz arduratzen dena.Harekin harremanetan sartzen ahal dira administrazio-dokumentuetarako sarbideari edo informazio publikoa berrerabiltzeari buruzko erabaki ezkorra ukan duten pertsonak (pertsona fisikoak edo juridikoak). Batzordearekin harremanetan sar daitezke, CADA aholkulari gisa konsultatzeko, arlo horretan galdezkatuak izan diren  administrazioak». (https://www.cada.fr/)

Herritarren mobilizaziorako deia

«Lurraldearen metamorfosi ekologiko eta sozialak denak hunkitzen gaitu. Herritarrek beren hitza izan behar dute tokiko politiketan», Sofia van Settenen arabera. Ebaluazio hau aukera bat da Herriko Etxeek beren bizilagunei metamorfosi ekologikoaren inguruan egiten dituzten ekintzen berri emateko eta haien engaiamendua erakusteko. Lurraldearen egoerari ekarpena egin nahi zaio larrialdi ekologikoak dakartzan erronkei dagokienez.

Parte hartu nahi duten herritarrek Biziren Hitza Hitz batzordearen ekintzarekin bat egin dezakete.