Herriko Etxeen mailako engaiamenduak: Bizik begirale ekologikoen lehen emaitzak erakusten ditu

«Hitza Hitz? Metamorfosiaren berri»

Ipar Euskal Herriko begirale ekologikoen lehen kazeta!

Hitza Hitz lan batzordeak, Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren alde Herriko Etxe eta Euskal Hirigune Elkargo mailako engaiamenduen gauzatzearen jarraipena egiten du, eta batzordea osatzen duten begirale ekologikoek lan horren lehen emaitzak erakusten dituzte paperezko eta bertsio digitaleko lehen kazetarekin. 

Herriko bozen garaian  Iparraldeko  biztanlegoaren %62a ordezkatzen duten 46 Herriko Etxe  engaiatu dira Herriko eta Hirigune elkargo mailan, Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren 7 arlotan ekintzen eramaiterat: mugikortasun eztian, energia berriztagarrian, elikadura biologikoan eta tokikoan, energiaren menperatzean, hondakinen murriztean, euskoaren garatzean eta Klima planaren deklinatzean.

Larrialdi klimatikoaren aitzinean, Biziren Hitza Hitz lan taldeko Begirale ekologikoek begia idekirik atxikitzen dute, beren herri eta lurraldean, ekintzek zinez jarrai ditzaten hitz emateak.  

Begirale ekologikoak, beren sentsibilitatea bizi diren ekosistemen mailan diren aldaketen adierazle goiztiarra duten espeziak dira. “Sagarroien kasua da eta hauek bezala, Hitza Hitzen begiraleek beren Herriko Etxeen ekosisteman beren ekarpena egiten ahal dute” dio Anthony Lubranok, Biziren bozeramaileak, “edo argitara emanez Herriko Etxe aintzindarien ekintza eredugarriak,  edo abisua emanez klima suntsitzaileak diren proiektuei buruz, beren bizilekua arriskuan ematen dutelarik, izan dadin Herriko Etxe engaiatuetan, edo Ituna izenpetu ez duten Herriko Etxeetan”. Lurralde metamorfosia zalutuko da Herriko Etxe eta herritar gero eta gehiago ekiten hasiko direlarik.  

Kazeta elebiduna hemen eskuragarri da: bizimugi.eu/eu/kazeta . Sail ezberdinak kontsultatuak izaiten ahalko dira ere Biziren sare sozialetan. Paperezko bertsioa, bertsio digitalaren laburpen bat (hemen atxemanen duzue: bizimugi.eu/eu/begiraleen-kazeta), frantsesez eta euskaraz eskuragarri da, Ipar Euskal Herriko hainbat gunetan banatua izanen delarik!

Lehen ale honen egitarauan, hara zonbait atal:

  • Txalo: Metamorfosi ekologikoaren Itunaren engaiamendu bat gauzatu duen Herriko Etxe baten ekintza  eredugarriaren aitzinean emaitea;
  • Tirrit: Itunaren kontra doan ekintza gauzatu duen Herriko Etxe bati buruz abisua;
  • Azpimarratzekoa: etortzekoa den proiektu edo erabaki baten aurkezpena, alde onerat (Txalo) edo txarrerat (Tirrit) erortzen ahal litaikena;
  • Bazinakien?: hautetsi eta herritarrak informatzeko, metamorfosi ekologikoaren laguntzeko plantan emanak izaiten ahal diren neurri eta baliabideei buruz  pundu pedagogiko bat;
  • Euskal Elkargoan zer: Hirigune Elkargo mailan egituratzaile diren proiektu handien aurkezpena;
  • Begirale baten potreta: Hitza Hitz batzordeko kide baten aurkezpena bere misio eta motibazioei buruz.

Agintaldi osoan, Bizik segituko du segurtatzen hartuak diren orientazioek, eman izan den hitza errespetatzen duten edo ez. Hots ekintzek, etortzekoak diren nahasmenduei aurre egiteko, eta lurralde jasangarri eta solidario baten atxikitzeko, baitezpadakoa den metamorfosi ekologikoarekin bat egiten duten ala  ez. Jarraipen horren indartzeaz interesatuak diren pertsonak gomitatuak dira Biziren Hitza Hitz lan taldearekin harremanetan sartzerat: hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.