Category: Alternatives municipales

Jantokia: klima eta haurren osasunarentzat palanka, mahai-ingurua urtarrilaren 28an, larunbatez, 10:00etatik 12:00etara, eta ondotik janari-mahaia

Duela hainbat hilabete, Hitza Hitz-eko begiraleak jantokietan janari osasuntsu eta ekologikoagoen ukaitearen aldeko kanpaina egiten ari dira. 2020an, 46 Herriko etxek eta Euskal Elkargoak Kolektibitateko jantokietan ekiteko engaiamendua hartu zuten, tokiko menu biologikoekin eta hautu begetarianoarekin. Baina joan den irailean, asteko bazkari begetarianoari dagokionez, 9 jangela ikusi ditugu oraindik legezko gutienekoen azpitik. Gainera, jarraituak diren …

Continue reading

“Klima Planaren ekintzak abiarazi”, hautetsi eta funtzionarioentzat formakuntza. Abenduaren 9an

Euskal Elkargoak, Klima Plana  abiarazi du 2021ean 6 urterentzat. Ezinbesteko tresna da lurraldeko eragileak (udalak, enpresak, elkarteak, herritarrak) klimaren erronkari buru egiteko mobilizatzeko. Bereziki, berotegi-efektuko gasen isurketak eta energia-kontsumoa murrizteko helburuak ezartzen ditu, bai eta energia berriztagarriak ekoizteko ere. Tokiko kolektibitateak, zuzenean eta zeharka, berotegi-efektuko gasen emisioen %50aren erantzule dira.Formatuak diren funtzionario eta hautetsiek parada …

Continue reading

Hautetsi eta funtzionarioendako formakuntza – Eraikinetako energia menperatzeko ekin

Elkarrekin, forma gaitezen klimaren desafioa altxatzeko! Eraikinen arraberritzea eta karbono kontsumo apaleko berokuntza-aterabideen integrazioa aktibatu beharreko palanka nagusien artean dira Ipar Euskal Herri mailan berotegi-efektuko gasen isurketak murrizteko helburuak lortzeko. Alabainan, bizitegiek gure energia-kontsumoaren %38 ordezkatzen dute, gehienbat gasa delarik. 2030 urtea helburu duen konta-harian, Klima Planak etxebizitza sektorean energia-kontsumoa % 17z murriztea du helburu, …

Continue reading

Jantokiak Ipar Euskal Herrian: haurren osagarriaren eta klimaren alde: animalia-produktu gutiago eta hobeak!

Astelehen honetan, urriaren 17an, Elikaduraren Mundu mailako Egunaren biharamunean, Bizik prentsa aitzinekoa antolatu du Baionako Herriko Etxe aitzinean, legeari eta kolektibitateen engaiamenduei begira, Iparraldeko jantokietako menuen egoera ekologikoaren bilana egiteko. Bi urte jadanik 46 Herriko Etxek eta Euskal Elkargoko Kontseilu Eragileko kideen gehiengoak Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren Ituneko engaiamenduak izenpetu dituztela. Hain zuzen ere, …

Continue reading

SAR HITZA – Begirale ekologikoen 4. kazeta!

Erretzeko egunekin iragan den azken uda hau, muturreko hainbat gertakarik markatu dute. Zalutzen ari den klima nahasmenduari aurre egiteko ekiteko premia argi da. Christophe Cassou klimatologoak gogorarazi du «gaur egun ezin dugu erabakirik hartu klima-erronkak kontuan hartu gabe». Horregatik Bizik Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren sinatzaile diren Ipar Euskal Herriko 880 hautetsiei Ituneko 7 arlo jorratzen dituen …

Continue reading

TXALO 👍 Biriatu

Elikagaien eskasiaren arriskua bere Herriko Etxeko babes-planean txertatu duen frantses Estatuko lehen herria den Biriatu, elikadura-segurtasunaren eta burujabetzaren alde bereziki ekiten duen Herriko Etxea da. Herriko Etxeko hautetsiek erabaki hori hartu dute elikagaien arloko erresilientziari buruzko formakuntza ukan ondotik. Herriko Etxea Hendaia eta Urruñarekin engaiatua da ere lurralde elikadura proiektu baten baitan, ostalaritza kolektiboaren hornikuntza …

Continue reading

TIRRIT 👎 Angelu

Angeluko auzapezak, Claude Olive Jaunak, Brindos etorbidea berritzeko asmoa du – Espainiako etorbidearen eta Belay parkeko pasealekuaren artean-, aparkalekuak gehituz, ez haatik bizikleta bide bat eraikiz. Proiektu hau lege (CE L.228-2 artikulua) hauste bat da, eta hirigintza dokumentuekin eta mugikortasun aktiboak (mozturarik gabekoak, segurak eta adin guzietako angeluarrentzat egokituak diren antolaketak) sustatzeko harturiko engaiamendu publikoekinarras …

Continue reading

BAZINAKIEN?

 Hautetsiek beren agintaldia gauzatzeko formakuntzarako eskubidea badute. Tokiko hautetsiek eskumen anitz gauzatzeko beharra dutenez eta aitzinekorik gabeko konplexutasuneko erronkei buru egin behar dutenez, gero eta ahots gehiago altxatzen dira formakuntza hau eraginkorra eta egungo erronka ekologikoetara egokitua izan dadila galdatzeko. Edozein hautetsik formakuntzarako diru-laguntzak bere kolektibitateari galda diezazkioke: Herriko Etxeari   edo Herriarteko Lankidetzarako Erakunde …

Continue reading

AZPIMARRATZEKOA 🔎 Klima Planak nola laguntzen ahal dituen Herriko Etxeak ekiten

Ez da errex auzapez bezala norberaren Herriko Etxean metamorfosi ekologikoari nola hasiera eman jakitea! Euskal Elkargoak bere Klima Planaren hainbat ekintzaren bidez Herriko Etxeen sustengatzeko eta laguntzeko engaiamendua hartzen du. Hona zenbait adibide: Fuel-olio  eta gas kontsumoa (eta haiei loturiko fakturak) murrizteko, Euskal Elkargoak nahiantak diren Herriko Etxeentzat berotasun-sareak garatzeko bideragarritasun-azterketak egin ditzake. Euskal Elkargoak …

Continue reading

EUSKAL ELKARGOAN ZER? 👀 Lurraldearen egoera oraino lausoa da.

Climataction plataformak Euskal Elkargoaren klimaren arloko urratsen gardentasuna bermatzen du. Bertan atzemaiten dira 2030. urtearentzat finkatu helburuak eta 2019ko aitzinatzeak zertan ziren. Datu hauek ez dira gaur egunduak izan baina Klima Planaren aitzinatze mailari buruz komunikazioa aitzin ikusia da udazken honetarako. Anartean, 2021eko garapen jasangarriaren txostenean seinale batzu agertzen dira.  Euskal Elkargoa trantsizio ekologikoarekin engaiatua …

Continue reading