Category: Kontsumo arduratsua – Zero Zabor

Pubaren kontrako ekintza, ostiralean, 2016ko martxoaren 25ean – Publizitate erasoaren kontrako mundu mailako eguna!

Ostirala honetan, martxoaren 25ean, Bizi!ko hainbat militantek ordezkatu dituzte publizitate mezu batzu herritar informazioarekin Baionako Hiri Erdiko hogoi bat autobus aterbetan. Ber maneran saiatu dira 12 m²-ko publizitate taula numeriko erraldoia baten kukutzerat beherean den mezuarekin, baina salbagarria den ekintza hau poliziak trabatu du: «La Pub nous aveugle, l’avenir se joue à Pau : RDV …

Continue reading

Paketa ontzirik gabe eros !

Gehiegizko gainestalkietaz aspertia ! Paketa ontzirik gabe produtuak (janari saltegi, menaiu produktu, etab.)  topatzen ahal diren gune bat xekatzen duzue bertan zuen beharren araberako kopuruen erosteko eta xahutzea saihesteko ? Hara non topatu holako guneak hemen gaindi:   AMAP-ak : Laborantza Herrikoiaren sustengatzeko kontsumitzaileen elkarteen zerrenda Inter AMAP Pays Basque-aren webgunean topatuko duzue: www.inter-amap-pays-basque.org/les-amap-du-pays-basque   BAB-n gaindiko merkatu …

Continue reading

Supermerkatuen mundutik harat, bizi bat bada

Barnekaldeko Bizi!k gomitatzen zaitu « Supermerkatu bat gehiago behar dea ?» eztabaia gaualdira ostirala honetan, martxoaren 11n, arratseko 20:00etan Ortzaizeko Denen Etxean. Herrian sortzekotan den 990m²ko sal eremua ukanen duen supermerkatu baten karietara, gaualdi honek parada emanen du herritarre eztabaida eta gogoeta kolektibo bati hasiera emaitea proiektu honi lotuak diren gai batzuren haritik : « Enplegu berria hemen, baina …

Continue reading

Formakuntza eguna : “Amalurra pübatik libra dezagun!”

Larunbata honetan, martxoaren 5ean, 10:00etarik 17:00k arte Bizi!ren lokalean 20 Cordeliers karrikan, BAionan 10:00-11:30 : “Anti-pub, mugimendu baten historia” (eramaiten ahal diren ekintza batzu barne eta ondorio legal ezberdinen ezagutzea)  Elise Ayrault (publizitatearen kontrako militante eta ekintzalaria,  R.A.P (Résistance à l’Agression Publicitaire) eta Collectif des Déboulonneurs) 11:30-13:30 : “Publizitatearen araubidea, denen afera”. Araudier buruz formakuntza  …

Continue reading

Bizi!-ren ekintza “San Balendin egunaren karietara, amodioa egin, ez erosketak!”

Ostirala honetan, otsailaren 12an, Bizi !ko 16 aktibistek “San Balendin egunaren karietara, amodioa egin, ez erosketak!” zioten  hainbat afitxa erraldoi Baionako autobus geltokietako iragarki tauletan sartu dituzte. Gero eta kopuru haundian agertzen den publizitateak sinestarazten du maitatuago eta urosago bizi girela gehiago kontsumituz edo gehiago ukanez. Izan eta ukan-en arteko nahasketa lantzen du, «Ondasun guttiago, harreman …

Continue reading

Opari dispentsaren agiria!

«Sacrée croissance» filma berriz Iparraldean!

  Marie-Monique ROBIN-en « Sacrée Croissance » dokumentalaren Urruñako Itsas-Mendi zineman Bizi-Larrun tokiko taldeak antolatutako Iparraldeko lehen proiekzioaren arrakastatik landa, hara orain hiru parada berri «krisiari eta arrisku ekologikoei aurre egiteko, tokikoak eta solidarioak diren aterabide alternatiboen» ezagutzeko, ostiralean, irailaren 18an, Baionako Atalante zineman, arratseko 19:30etarik goiti, Mauleko Maule Baitha zineman, 21:00etarik goiti eta larunbatean, irailaren 19an, …

Continue reading

Zero Zabor gauzatzen: Gipuzkoan bisita gidatu berri bat

Larunbata honetan, martxoaren 28an, Bizi!k antolatzen du bisita gidatu berri bat (1), 730 000 biztanle dituen Gipuzkoako probintzian Baionatik 45 minututan. Bisita idekia izanen da Gipuzkoan plantan emanak diren hondarkinen biltzeko eta tratatzeko molde berritzaileak ezagutu nahi dituzten pertsona guziei. Orendain, Berastegi, Usurbil eta Tolosa bezalako herrien esperientzietatik, hots 200 eta 20 000 biztanleko herri …

Continue reading

Eztabaida gaualdia Urruñako Itsas Mendi zineman martxoaren 14an ortziralearekin 20:30etan

Leslie Franke eta Herdolor Lorenz-en dokumentario bat Arnasten dugun airea bezala, ura bizitzarako ezinbertzekoa da. 2010ko uztailaren 27an, ur edangarriaren eskuratzeko eskubidea Giza Eskubideen Deklarazioan sartu zuen NBEko Biltzar Orokorrak. Hala ere, ura haien etekinak gogan duten enpresa multinazionalen interes ekonomikoen menpe geratzen da. Urre urdinaren bereganatze hori herri garatugabeetan baita herri aberats industrializatuetan ere …

Continue reading

“San Valentin-en karietarat, amodioa egin, eta ez… erosketak!” Bizi!-ren ekintza

Ostegun honetan, otsailaren 13an, Bizi!-ren 4 ekintzaile taldeek  Baionako hainbat iragarki tauletan “San Valentin-en karietarat, amodioa egin eta ez… erosketak!” mezuarekilako ainitz kartel sartu dituzte. Goizeko 6 orenetan,  iragarki taula ezberdinetan ziren mezuak desbideratuak izan dira Iparraldeko Mugimendu Altermundialistaren ekintzarekin. Horren bidez maiteminduen egun hori merkantzia bilakatzea eta gain kontsumoaren besta bilakatzea salatu nahi zen. Bizi!ren ekintzalariek maiteminduak …

Continue reading