Category: Harrera

2024ko Klima Egonaldia

Uztaileko legebiltzarreko hauteskundeen emaitzak edozein izanikan  ere, ikasturte hasieran topaketa handi bat beharko dugu justizia sozialaren eta burujabetza errealen  eraikuntzaren aldeko indar ekologista guzientzat. 
Antolatzen ikasi, klimaren alde borrokatu, demokrazia defendatu, alternatibak indartu, iharduki, gure estrategiak egokitu, loturak eraiki: Klima Egonaldia hor izanen da Ipar Euskal Herrian mobilizazio segida berri bat elkarrekin prestatzeko.
Hitzordua finkatua beraz, irailaren 12tik 15era!

Continue reading

Elkarrekin eskuin muturraren kontra – Ekinten dut!

Eskuin muturra  boterera heltzea,  Legebiltzarrean eta gobernuan, irudikatzeko zaila den nahasmendua litzateke eta gure bizitzentzat berehalako mehatxua.
Bizik 5 ekintza eraginkorrekiko kit-a plazaratzen du hemen, denen eskura utziz, RNri buru egiteko, eskuin muturreko alderdi arrazista, antisozial,  antidemokratiko eta anti-ekologista honen kontra mobilizatzeko.

Continue reading

Zer egiten dute hautetsiek lurraldea iragarkietatik babesteko?

Hautetsiei Euskal Herriko Publizitate Araudiak hartzen zituen orientabideen berri emateko eta abisatzeko hainbat gutun eta mezu elektroniko igorri ondotik, Euskal Herri Aturri Publizitatea Geldi kolektiboak, Bizi! harekin parte dena, mezu elektroniko baten bidez gomitatzen ditu Elkargoko Kontseiluko eztabaidan serioski parte hartzera, ekainaren 15ean, larunbatez. Kolektiboak eskatzen die gidaritza batzordeko hautetsiei egiazki babesgarriak diren orientabide orokorrak …

Continue reading

Dena egin, makurrena gerta ez dadin

Zorigaitzaren atarian gaude. Emmanuel Macronek Frantziako Legebiltzarra molde arduragabean desegin zuen igandean, ekainaren 9an, eskuin-muturrak Europako hauteskundeetako bozken % 40 bildu ondotik.

Continue reading

Zine topaketa gaualdia: Irrintzina filma Baionan!

2024ko ekainaren 13an, ostegunarekin, 20:30etan, etorri Baionako Manu Robles-Arangiz Fundaziora, Cordeliers-en karrikako 20.
Bizik Irrintzina, klima belaunaldiaren oihua, filma ikustera etortzeko gomita luzatzen dizu, 2024ko Alternatiba Itzuliaren Baionarako pasaia prestatzeko. Filmak lehen Alternatiba Itzuliaren abentura eta klimarentzat erabakigarria izan zen 2015eko urtea sakontzen ditu.

Continue reading

#118 Bizirik irrati saioa

Emankizun honetan Barnekaldeko bilketa, konponketa, salmenta eta sentsibilizazio gunea  Lokala birziklategia ezagutuko dugu ! Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2024/08/24-06-10-BIZIRIK.mp3

Tapiz gorria hedatua publizitateari Ipar Euskal Herrian!

Ostegun honetan, maiatzaren 23an, Canneseko festibala bete-betean den bitartean, Bizik bi iragarki-afixa ilarak inguratzen duten tapiz gorria hedatu du Canneseko Festibalaren sarrerako eskaileretan ekintzaileak hautetsi eta iragarlea bezala jantzirik igotzen zirelarik. Ipar Euskal Herriko Herriarteko Tokiko Publizitatearen Araudiaren jarraibide orokorrak landuak izaten ari direlarik, elkarteak publizitatetik normalean babestuak diren eremuetan publizitatea ager arazteko parada emanen …

Continue reading

Bizik Iparraldeko Klima Egonaldiaren 4. edizioa antolatzen du eta bere 15. urtemuga ospatzen! 

Irailaren 12tik 15era, ostegunetik igandera, Bizik Iparraldeko laugarren Klima Egonaldia eta bere 15. urtemugaren ospakizunak antolatzen ditu, Ibar Trinketean, Mugerre Elizaberrin. Egitarauan: klimaren arloko borrokari buruz hausnarketak, Euskal Herrian etxebizitzaren krisiari buruzko lekukotasun/gogoetak edo etorkizun jasangarri batentzat lurralde alternatibak, baita ere mobilizazio estrategia eraginkorrak garatzeari eta plantan emateari buruz trukaketak. Klima aldaketaren ondorioak egunero gero …

Continue reading

San-Ispiritu zubia : Bizik idatzi duen iritzi artikulu bat izenpetu dute hogei bat elkarte eta merkatari-ek

Mediabask-en ateratua 2024ko maiatzaren 16a ostegunez SAN IZPIRITU ZUBIA: ERABILTZAILE GUZIENDAKO ERRAZKI ERABILI DAITEKEEN ANTOLAKETA SEGUR ETA ABEGITSUARENTZAT BEREHALAKO  NEURRIAK! 2018ko uztailaren 1ean, 10 hilabeteko lan handien ondotik, San-Izpiritu zubia berriz ireki zen. Ia 6 urte daramatzaten esperimentazioek ez dute inor konbentzitu: ez oinezkoak, ez txirrindulariak, ez garraio publikoaren erabiltzaileak, ez komertsantak. Aitzinetik ikus zaitekeen …

Continue reading

#117 Bizirik irrati saioa

Emankizun honetan  Amillubi, lurra taupaka, Amillubiko lurrak eta baserria babesteko eta eskuratzeko egitasmoa ezagutuko dugu !Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2024/08/24-05-13-BIZIRIK.mp3