Category: Harrera

Baionan mugikortasun eztietan itzulneurri aldaketa: BABko gaineratekoan, noizko?

Egungo krisiak mugikortasunaren arazoa lehen planoan ezarri du, batez ere deskonfinamendu garaian. Ez dezagun «dena autoz» usaiaren itzultzea eta balia dezagun aurrekaririk gabeko garai hau alternatibak esperimentatzeko. Azken hauek, distantziazio fisiko neurriak errespetatzea ahalbidetuko dute, baita gure osasuna ahal bezainbat ontsa zaintzea ere, jadanik ttipitua den airearen kutsadura saihestuz eta jarduera fisikoa sustatuz. Autoak eskas …

Continue reading

Konfinamendua izan arren, Bizi! Biltzar Nagusian

Biziren urteko Biltzar Nagusia larunbat honetan, maiatzaren 2an iragan da, molde telematikoan, Covid19a dela eta. Beti goiti doan kide kopuruak, eta, ia aho batez baieztatuak izan diren bilan moral eta finantzarioak azkarturik, mugimenduak bozkatu du Koordinaketa berri bat. Urria arte gogoeta estrategiko prozesu bat abiatzen da, Biziren datozen 4 urteentzat bide-orri baten definitzeko. Biziko 80 …

Continue reading

Maiatzaren lehena, konfinaturik baina aldarrikatzaile: Berrabiatze ekologiko eta solidarioaren alde!

Karrikan egin ezinik, manifestazioa balkoi eta leihoetan egin da maiatzaren leheneko ostiral honetan. Hiritar anitzek horrela adierazi dute jarduera ekonomikoa molde ekologikoan, solidarioan eta feministan berriz hasteko borondatea. Lemak eta musikak ozenki hedatu dira leihoetatik, maiatzaren lehen honetan, 12:00etan, ondoko aldarrikapenen agerrarazteko: aberastasunen banaketa hobea, krisiak jo pertsonak lehentasunez sustengatu beharra, eta Estatuak inbestimendu sendoak …

Continue reading

2020ko Maiatzaren Lehena – Konfinatuak baina mobilizatuak: erabilbidea

Manifa, alai, aldarrikatzaile eta konfinatua!  Berrabiatze ekologiko eta solidario baten alde #Pourlejourdaprès     #m1-confine #M1etxetik​ Kit hau Maiatzaren Leheneko Manifa konfinatuan parte hartu nahi duen orori zuzendua da. Bertan aurkituko dituzue behar dituzuen informazio guziak, mobilizazio horren aldarrikapenei buruz, bai eta ere bertan parte hartzeko edo haren jarraitzeko desmartxei buruz! Hara zer aurkitzen ahal duzuen: …

Continue reading

Maiatzaren 1a: manifestaldi alai, aldarrikatzaile eta konfinatu baterako deialdia

Erretreten erreformak ekar lezakeen sarraski ekologiko eta soziala salatu asmoz, klimaren aldeko eta injustiza sozialararen aurka hilabete luzez mobilizatu garen honetan, osasun krisiak erakutsi du, beste behin ere, Macronek gobernuak interes orokorra lehehenesteko borondaterik izan ez eta aberatsenen interesak bermatzeko arazorik ez duela. Covid-19aren pandemiari aurre egiteko konfinamendu bete-betean, aurtengo maiatzaren 1eneko mobilizazioa berezia izanen …

Continue reading

Larunbata, 2020ko maiatzaren 2a: Biziren Biltzar Nagusiaren data berria

Gaur egungo egoerari buruzko azken gogoeten ondorioz, konduan hartuz datorren Biltzar Nagusiaren inportantzia, 4 urte guziz Eztabaida Estrategikoari abia pundua emanen duen heinean, proposatzen dizuegu data berri bat gure Biltzar Nagusia bideo-konferentzia moduan gauzatzeko.  Bizi!ren Biltzar Nagusia larunbatean, maiatzaren 2an 14:15etarik 18:00k arte telematikoki iraganen da. Biltzar Nagusia antolatua izanen den molde berezia dela eta, …

Continue reading

Interdependentzia azkenean ulertzea eta krisiari aurre egiteko erresilientzia garatzea

Krisialdia, hau bai ustekabea! Gaur egun osasun krisi handi bat bizitzen ari gara eta hain iraunkorrak iduri zuten gure bizimoldeak kordokarazten ditu… Pandemia hau, eta honen ondorioz sortzen den ikara egoerak, ez du zerikusirik zerutik erortzen den halabeharrarekin. Politika neoliberalen eta mundializazioaren ondorio zuzen-zuzena da: jendarteak ekosistemetan eragin presioaren ondorioz eritasunen agertzea, salgaien eta pertsonen …

Continue reading

Bizikutzu 28 – 2020ko apirila

Triste da pentsatzea natura mintzatzen dela, eta gizadiak ez duela entzuten. Victor Hugo – Editoa: Bizitzen ari garen osasun krisiak ondorioak ukanen ditu, ez da dudarik. Horien irudikatzea posible da, baina arriskutsua da arrazoi xinple batengatik: krisi hau ez da oraino bukatua. Erritmo industrialean hedabideetan plazaratzen diren adituen txosten eta aurreikuspenak argitaratuak diren bezain laster …

Continue reading

Konfinatuak baina motibatuak! 40 ekintza zure etxetik egiteko

40 ekintza zure etxetik egiteko, geroa ez dadin iragana bezalakoa izan Sekula bizi izan ez dugun osasun krisi eta konfinamendu garaian, joan den astean, izurrite honi buruzko gogoeta argitaratu dugu: Koronabirusa: Eta kalte egitetik gelditzea, aterabidea balitz… Kasik 2 urtez lantzen ari garen lurralde burujabe, iraunkor eta solidarioa baten proiektua aitzinera ezatzen dugu: “Euskal Herria …

Continue reading

COVID-19 garaian, Biziren jarrera hartze testua

Koronabirus: Eta kalte egitetik gelditzea, aterabidea balitz… Memento honetan XXI. mende hastapeneko osasun krisirik handienetako baten erdi-erdian gara. Egunez egun, Covid-19arekin kutsatuak diren pertsonen kopurua beti gorantz doa. Pandemia mundu osoa zehar zabaltzen da abiadura ikaragarrian eta Estatu bakoitzak erabiltzen du bere protokoloa, bere egutegia koronabirusaren mugatzeko. Politika neoliberalek mendebaleko osasun sistemak desegin edo serioski …

Continue reading