Category: Harrera

2021eko militante formakuntza saioen egitaraua!

Klima eta justizia sozialaren alde borrokatzea ekintzetara pasatzea da, baina formatzeko denbora hartzea da ere,  gaitasun praktiko berriak biltzeko eta kontzeptu berriak ezagutzeko  formakuntza egitaraua proposatzen die urte osoan, izan funtsezko gaietan ala gai praktikoetan. Nola pasatzen da? Urteko egitaraua honen azpian aurkituko duzue. Ez duda, so egiozue erregularki:  formakuntza eskaintza indartu daiteke urtean zehar …

Continue reading

Martxa herrikoia, egiazko klima legearentzat, Igandean, martxoaren 28an, 10:30ean, Angeluko Herriko Etxean

Bizik, frantses Estatu mailako 200 erakundek bezala, igandean, martxoaren 28an, larrialdi klimatikoaren mailara heltzen den egaiazko klima legearen alde  mobilizatzeko deia luzatzen du. Elkarteak, hitzordua emaiten du Angeluko Herriko Etxean, 10:30ean, martxa herrikoi eta aldarrikatzaile batentzat.  Gobernuak aurkeztu duen Klima eta Erresilientzia Lege proiektua urrundik ere ez da larrrialdi ekologikoaren mailara heltzen. Alta, bost urteko …

Continue reading

Herriko Etxeen mailako engaiamenduak: Bizik begirale ekologikoen lehen emaitzak erakusten ditu

«Hitza Hitz? Metamorfosiaren berri» Ipar Euskal Herriko begirale ekologikoen lehen kazeta! Hitza Hitz lan batzordeak, Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren alde Herriko Etxe eta Euskal Hirigune Elkargo mailako engaiamenduen gauzatzearen jarraipena egiten du, eta batzordea osatzen duten begirale ekologikoek lan horren lehen emaitzak erakusten dituzte paperezko eta bertsio digitaleko lehen kazetarekin.  Herriko bozen garaian  Iparraldeko  …

Continue reading

Etor komunikazio formakuntzara!

Denak komunikatzaileak gira: gure lurraldeetan, gure indar harremanaren azkartzea lortzeko, komunikazio on bat funtsezkoa da, izan dadin lekuaren gainean edo sareetan. Biziren Komunikazioa lan taldeak antolatzen ditu beste 2 formakuntza martxoan: Martxoaren 4a, osteguna, 18:30-20:30: “Nola egin ahal bezain bat jendek nire ekintzaren berri ukan dezan?” Martxoaren 11, osteguna, 19:00-21:00: “Sare sozialak: klik egiten jakin” …

Continue reading

Bizik 5G-ak kliman eta osasun ezbaian izango duen eragina salatzen du gaur egun.

Bizi elkarteak salatzen du 5G-ak kliman eta osasun ezbaian izango duen eragina gaur egun, 5G-ari buruzko moratorioak babestuz eta neurritasun digitala indartzea eskatuz. 5G-ak hainbat aste daramatza eztabaidak pizten Frantses Estatuko 6 kantoietan. Izan dadin G5aren jendarte mailako interesa, energia kontsumoa, osasunerako arriskuak, biztanleria kontrolatzeko eginkizuna, dena kalapitabide da. 5G-ak eztabaida, hezkuntza eta konpromiso politikoak …

Continue reading

Zure herriaren begirale ekologiko bilaka zaitez!

Carte sentinelles Hitza Hitza

2020ko herri eta elkargoko hauteskundeen karietara, Ipar Euskal Herriko biztalegoaren %62a ordezkatzen duten 46 herri, lurraldearen metamorfosi ekologikoaren alde lan egiten engaiatu ziren. Hitza Hitz batzordeak segurtatu behar du beraz hitz hauek egiazki ekintzak segitzen dituztela.  Baina Hitza Hitz batzordeak 2.000 biztanle baino gehiago dituzten 10 Herriko Etxek egiten dituzten ekintzen jarraipena egiten du (3 …

Continue reading

Mural Klimatikoa: nahasmendu klimatikoa ulertzeko… eta borrokatzeko tailer parte hartzailea!

Otsailaren 20ean, larunbat goizez, 8:30-12:30etara Azkaraten iraganen den ezohiko tailerrean izena emateko klika irudian: https://framaforms.org/murala-klimatikoa-fresque-climat-20022021-azkarate-ascarat-1612517189

Mendeko Afera: Justiziak Frantses Estatua kondenatzen du klimaren arloan geldirik egotea gatik!

2021eko otsail honetan, Parisko Auzitegi Administratiboak Klima aldaketaren borrokaren arloan, frantses Estatua “eskasia hobendunarentzat” kondenatu du. Lehen aldikotz, auzi batek ezagutzen du frantses Estatuaren ardura krisi klimatikoan eta haren geldirik egotea kondenatzen du! Horren bidez, arrazoin emaiten du “Mendeko Afera” den heletegia bultzatu duten 2 milioi pasa herritarrei eta 4 GKE-ri (Notre affaire à tous, …

Continue reading

Osteguna, urtarrilaren 21a: Etor gurekin Biziren komunikazio lan taldearen deskubritzera!

Biziren komunikazio lan taldearen sartzea Ostegunean, urtarrilaren 21ean, 19etarik 21:00etara Zoom-en Antolakuntza errexteko, milesker lotura honetan zure izena emaitea:  https://forms.gle/5V4Qh3s6eeghpfQMA Ongi etorria deneri Komunikazio lan taldea, Biziren talde transbertsal eta estrategikoa da, Biziko beste lan talde guziekin harremanetan dena. Lan talde horri esker gure ekintzen berri publiko zabalari emaiten ahal diogu. Bere misioak anitzak dira …

Continue reading

Bizikutzu 32 – 2021ko urtarrila

“Askatasuna – Berdintasuna – Haurridetasuna“ Errepublikaren lema Editoa: Frantziako Errepublikaren lema Askatasuna – Berdintasuna – Haurridetasuna… Ideia ederrak dira. Hiru hitz horiek gehiengo zabala bereganatzen ahal zuen promesa osatzen zuten. Baina, kontzeptu guziak bezala, itxuraz aurrerakoiak direnak ere bide zuzenetik aldaraziak izan daitezke, duda-mudazko ideologia batzuen probetxura. Aktualitateak egunero erakusten digun gauza da Horren froga …

Continue reading