Emankizun honetan Euskal Herriko mugimendu ekologista eraldatzaile eta eraginkor bat sortzeko xedeaz arizanen gira Ekotopaketen antolatzaileetarikoa den Alaitz Ajuriagerrarekin. Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2022/11/BIZIRIK-22-11-14-15.mp3
Category: Harrera
Nov 13 2022
itzaldi proiekzioa :”nuklearraren kontrako izipirituak iratzarri”
Azaroaren 16an, asteazkenez, 19:30ean, Epaiskan (Baionan)*, Bizik “Nuklearraren kontrako izipirituak iratzarri” itzuliari harrera egiten dio eta gaualdi hori antolatzen du hondakin nuklearren eta baserri munduko borroken inguruan. Egitarauan: hitzaldia eta filmaren zati zonbait, ondotik, eztabaida Comité Centrales-eko kide eta filmaren zuzendarietakoa diren François Guerroué eta Catherine Fumé-rekin. Gaualdi horrek zinez aktualitatearekin bat egiten du: Bure-en …
Nov 10 2022
Ipar euskal herriko jantegiak : haurren osagarriaren eta klimaren alde, animalia-produktu gutiago eta hobeak!
Ipar Euskal Herriko jantegiek milaka apairu eskaintzen dizkiete eskoletako haurrei egunero. Beren menuen osamoldearen arabera, klima aldaketan, haurren osagarrian edo lurraldearen elikadura burujabetzan eragin arras desberdinak izan ditzakete. [gview file=”https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2022/11/Synthèse-cantine-flyer-EUS.pdf”]
Nov 02 2022
Hitzetatik ekintzetara! Mugarik ez, denen zirkulazio libroaren alde!
Hitzetatik ekintzetara! Mugarik ez, denen zirkulazio libroaren alde! Indarrean den kontrol sistema eta mugen hestea salatzeko Hendaia eta Irun arteko zubian muga ireki dugu, astearte honetan, azaroaren 1ean. Bizi!, LAB, Diakité, La Cimade, Etorkinekin, CGT, Sud, EELV, EHBAI eta beste hainbat erakundeetako kideak barne, jende andana bildu da Hendaia eta Irun arteko mugako zubira abiatu …
Nov 01 2022
Bizikutzu 43 – 2022ko azaroa
“Denek badugu zeregin bat jokoan” Camille Etienne Editoriala Klimarentzako Ekonomia Institutua den I4CEren azken txostenak lekuko elkargoetan “klima arloko inbertsio” eskasa nabarmentzen du, batez ere bizikleta-bideen antolaketan, energia saileko arraberritze obretan, etab. Alta, aterabideak badira. Eta horiek plantan ezartzeko, arduradunen «gaitasunak eta ezagutzak indartu» behar dira Christophe Cassou IPCCko klimatologoak gogorarazi duen bezala. Helburu horrekin …
Oct 25 2022
Hautetsi eta funtzionarioendako formakuntza – Eraikinetako energia menperatzeko ekin
Elkarrekin, forma gaitezen klimaren desafioa altxatzeko! Eraikinen arraberritzea eta karbono kontsumo apaleko berokuntza-aterabideen integrazioa aktibatu beharreko palanka nagusien artean dira Ipar Euskal Herri mailan berotegi-efektuko gasen isurketak murrizteko helburuak lortzeko. Alabainan, bizitegiek gure energia-kontsumoaren %38 ordezkatzen dute, gehienbat gasa delarik. 2030 urtea helburu duen konta-harian, Klima Planak etxebizitza sektorean energia-kontsumoa % 17z murriztea du helburu, …
Oct 25 2022
Bizi prest da bere talde zoragarrian Herritar Zerbitzuan diren bi pertsona hartzeko
Bizi prest da bere talde zoragarrian Herritar Zerbitzuan diren bi pertsona hartzeko! Koordinatzaile batekin eta laguntzaile motibatuekin batera, elkartearen kanpainen eta komunikazioaren dinamizatzean parte hartzeko da. Interesatua zira… edo hala litaiken norbait ezagutzen duzu? Posible litaiken 1. misioa: Kanpainen dinamizazioan parte hartzea, komunikazioan eta mobilizazioan laguntzea. https://urlz.fr/jpU5 Posible litaiken 2. misioa: Garraiobide alternatiboen aldeko lan …
Oct 18 2022
Jantokiak Ipar Euskal Herrian: haurren osagarriaren eta klimaren alde: animalia-produktu gutiago eta hobeak!
Astelehen honetan, urriaren 17an, Elikaduraren Mundu mailako Egunaren biharamunean, Bizik prentsa aitzinekoa antolatu du Baionako Herriko Etxe aitzinean, legeari eta kolektibitateen engaiamenduei begira, Iparraldeko jantokietako menuen egoera ekologikoaren bilana egiteko. Bi urte jadanik 46 Herriko Etxek eta Euskal Elkargoko Kontseilu Eragileko kideen gehiengoak Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren Ituneko engaiamenduak izenpetu dituztela. Hain zuzen ere, …
Oct 12 2022
#100 Bizirik irrati saioa
Emankizun honetan klima aldaketaren ondorioak gure eskualdean ezagutuko ditugu oihan pribatuetaz arduratzen den egitura publikoan langile den Gilen IGOArekin eta laborantza biologikoan fruitu arbolekin ari den Miren HARIÑORDOKIrekin. Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2022/10/BIZIRIK-2022-10-10-11.mp3
Oct 11 2022
SAR HITZA – Begirale ekologikoen 4. kazeta!
Erretzeko egunekin iragan den azken uda hau, muturreko hainbat gertakarik markatu dute. Zalutzen ari den klima nahasmenduari aurre egiteko ekiteko premia argi da. Christophe Cassou klimatologoak gogorarazi du «gaur egun ezin dugu erabakirik hartu klima-erronkak kontuan hartu gabe». Horregatik Bizik Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren sinatzaile diren Ipar Euskal Herriko 880 hautetsiei Ituneko 7 arlo jorratzen dituen …