Category: Harrera

Hilabeteko Bilkura Erabaki hartzailea!

Bizi!-ren Hilabeteko Bilkura Erabaki hartzailea! Asteazken honetan, martxoaren 24an, 19:00etarik 21:00k arte MRA Fundazioan (20 Cordeliers karrikan). Gai Zerrendan: Lehen orduan: Txirrindulari buruzko herritar diagnostikoa Azken orduan: Bizi!ren eztabaidak dituen 3 ardatz nagusiei buruz pundua: ibilmoldea & estatutuak, lan ildoak, hitzarmena. Bazkoko asteburuaren gai zerrenda. Bazkoko asteburuari buruzko logistika egoera: logela, bazkariak, gaualdiak, etab.

Bizi!ko Barne Eztabaida !

Bizi!ren barne eztabaidaren karietara, eztabaida bat iraganen da asteazken honetan, martxoaren 17an, gaueko 19:00etarik 21:00etara MRA Fundazioaren egoitzan (20 Cordeliers karrikan). Gaia: “Bizi!ren antolaketa eta estatutuak“.

Sud-ouest-en artikulua

Jeudi 11 Mars 2010 TRANSPORTS. Le mouvement Bizi ! lance un « diagnostic citoyen » visant à identifier les difficultés rencontrées par les cyclistes de l’agglomération bayonnaise et de ses environs Les cyclistes du BAB sont invités à donner leur avis Les militants de Bizi ! au siège bayonnais de leur mouvement. (PHOTO JEAN-DANIEL CHOPIn) …

Continue reading

Bizikletaren erabilpenari buruzko herritar diagnostikoaren aurkezpena

Asteazken huntan, martxoaren 10an, Bizi!k prentsaurreko bat eman du txirrindularen erabilpenari buruzko herritar diagnostikoa aurkezteko, zonbait lerro beherago atxemaiten ahal duzuena. Kopenageko Gailurraren emaitza hondagarriak ez du ahantzarazi behar Klima Beroketaren kontrako borrokak jarraitzen duela eta tokika, edo tokiko eskalan, hainbat ekintza aintzina eramaiteko gisan direla. Gaur egun BABko hirigunean, garraioek 600 000 tonelada Berotegi …

Continue reading

Bizi!ren datorren asteazkenetako topaketak!

Deneri idekiak izanen diren elkarrizketak iraganen dira datozen asteazkenetan, arratseko 7etarik 9ak arte, MRA Fundazioaren egoitzen, Bizi!ren barne eztabaidako atal bata edo besteari buruz. Asteazken honetan, martxoaren 10an, Bizi!k apiriletik goiti landuko dituen alor nagusietaz arizanen gira. Bizi!k, 2009an bere ekintzen bidez jorratu dituen arlo batzu irudien bidez : Asteazken honetan, martxoaren 10an, jin gaiten …

Continue reading

Bizi!ren Bazkoko asteburua! Datozen urteetako Bizi! eginen duten hitzarmena, antolakuntza eta lan ardatz nagusien finkatzeko eta baieztatzeko!

Bazkoko asteburua (ostirala, apiririlaren 2tik, astelehena, apirilaren 5eko arratsalde undar arte (besta eguna da)) , Bizi!ren barne eztabaidako momentorik garratzitsuena izanen da. Bertan, datozen urteetako Bizi! eginen duten hitzarmena, antolakuntza eta lan ardatz nagusiak finkatuak eta baieztatuak izanen dira! Barne Eztabaidak sortu dituen  gogoeta pundu guziak sakonduak izanen dira:  euskal gaiarekiko harremana, antikapitalismoa / transizioa, …

Continue reading

Bizi!ren Formakuntza Eztabaida Eguna, otsailaren 27an, Heletan

24 pertsonek parte hartu dute formakuntza hortan. [:]

Continue reading

Hilabeteko biltzar erabakitzailea

Otsailaren 24a asteazkena Hilabeteko biltzar erabakitzailea 19:00tan Manu Robles-Arangiz Fundazioan 20, Cordeliers karrika Baiona ttipian. Kasu! Biziren bilkurak tenorean hasten (19:00) eta bukatzen (21:00) dira !!!

EHLGren auzia

Mila pertsona gaindi mobilizatu dira 13:00etatik auziaren bukaeraraino 20:00ak airean. Prokuradoreak 2000 euroko isuna galdegin du, defentsaren iritziz biziki “politikoa” (euskal testuingurua, departamenduaren aldarrikapena…) zen erruztatzearen bukaeran. Prokuradorearen aburuz, EHLGren beste garaipen batek bultzatuko lituzke Bretainia edo Alsazia bezalako eskualdeak egitura idurikoen muntatzen. Defentsak, Corinne Lepage, Joseph Montier et Jean-René Etchegaray-en eskuz [:]

Continue reading

Laborantza Ganbararen aurkako auzia

Bizi!k bere lagun eta kide guziak deitzen ditu mobilizatzerat otsailaren 18an ostegunarekin, Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkartearen eta Michel Berhocoirigoin bere lehendakariaren kontrako auziaren kari. Denak elgarrekin numbrean izan behar gira Paueko auzitegiaren aintzinean 13:00tan, elkartze askatasuna aldarrikatzeko eta EHLGk garatzen duen laborantza iraunkor eta herrikoia defendatzeko. Autobusez joaiteko, txartelak erosi behar dira egin ahala …

Continue reading