Trantsizio ekologikoa eredu ekonomiko eta sozial berri baterako ezinbesteko bilakaera da, gure kontsumitzeko, ekoizteko, lan egiteko, elkarrekin bizitzeko moduak birpentsatzen dituena. Hori guzia ingurumen-erronka handiei, klima-aldaketari, baliabideen eskasiari, biodibertsitatearen galeraren bizkortzeari eta ingurumen-osasunerako arriskuen biderkatzeari aurre egiteko. Neurritasun energetikoa da trantsizio ekologiko honetarako lehen urratsetako bat, planeta bizigarri bat atxikitzeko gizarte xuhurrago bat sortzeko aukera …
Category: Alternatives municipales
May 03 2022
KASU 🔔 Bil Ta Garbi
2023ko abenduaren 31n, kolektibitateek lege-betebeharra izanen dute, bio-hondarkinen (elikagaien hondarkinen) jatorrian bereiztea plantan ematea, beren herritar guzientzat. Alta, biztanleen gehiengoak oraindik konposta egiteko aterabiderik ez duenez, Ipar Euskal Herrian hondarkinen murrizketa eta tratamenduaz arduratzen den Bil Ta Garbi Sindikatuak ez dirudi ekintza planik aintzin ikusten duela, ezta helburu hori lortzeko aski baliabide. Urtero, Frantses Estatuan, …
May 03 2022
EGIN DUTE 🏆 Ikatzetik eguzki energia herritarrera
Pas de Calais-en kokatua, lehengo meatze-arroan, Loos-en-Gohelle herria (6 900 biztanle) “Garapen jasangarrirako herri pilotu” gisa ezaguna da. 2050. urtea arte bere energia-kontsumoa murriztea du helburu, bertako biztanleen behar guziei energia lokal eta berriztagarriekin erantzuteko gai izan arte. 2014an, Energia Positiboko Lurraldeak (TEPOS) sarean sartu zen eta arlo horretan urrunago joateko, “Eguzki Plan Herritarra” sortu …
May 03 2022
BAZINAKIEN? 🧐 Afitxatze taulen presentzia segurtatzeko betebeharra
Herrien eremuan, afitxaketa librea Ingurumen Kodean ezarritakoaren arabera arautzen da. Betebehar hori ingurumen-kodearen L. 581-13 artikuluan oinarritzen da, eta honako hau xedatzen du: «Auzapezak udal erabakiaren bidez finkatzen du eta eremu publikoan edo honen gainaldean aitzinaturik edo herriko jabego pribatuan, iritziak argitaratzeko eta baita irabazi-asmorik gabeko elkarteen jarduerei buruzko publizitatea egiteko, hainbat gune antolatzen ditu.» …
May 03 2022
EUSKAL ELKARGOAN ZER? 👀 EHE-k mublatu turistikoen konpentsazio printzipioa bozkatu du!
Txalotzen dugu Euskal Elkargoko hautetsien %80k baino gehiagok (173 botz alde – 8 botz kontra – 33 abstentzio) martxoaren 5ean larunbatean mublatu turistikoen konpentsazio printzipioa onartzea. Horrek erran nahi du, “tentsio-eremuan”n* diren Iparraldeko 24 herriko etxeetan, eta ekainaren 1etik aitzina, jabeek alokairuko etxebizitza klasiko bat sortu beharko dutela turismorako bat alokatzeko eskubidea lortzeko. Kanpaina bizi …
May 03 2022
BEGIRALE BATEN POTRETA 🦔 Sabine Endara, Sarako Herriko Etxearen engaiamenduen Begirale – Zato gurekin!
Zerk bultzatu zintuen begirale ekologista izatera? BIZIren ideiak, 2020ko herriko hauteskundeen karietara, hautagaiei ituna izenpetu arazteak zinez motibatu ninduen, nire lurraldeko hautetsiengana hurbiltzeko aukera ikusten nuen hor, metamorfosi ekologikoaren alde eginen zituzten proiektuak eztabaidatzeko. Zinez, nire engaiamendu ekintzailea larrialdi klimatikoaren testuinguru honetan hasi zen, baina, batez ere nire eskumeneko ekintza-eremu bat aurkitu nuelarik. Zein da …
Apr 11 2022
Herritar errealista gisa jokatu
Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoari buruzko 2021eko txostenetik landa (herriko etxeen emaitzak deskubritu), Biziren Begirale ekologikoek proposatzen dizute jarraipenaren 1. urteari buruzko informazio nagusietaz pundua egitea. Hautetsi gehiegik oraindik uste dute errealismoak urrats ttikiak agintzen dituela. Edo planetaren mugak eta horien gainditzearen ondorioak ez dituzte ikusi nahi, edo ezagutzen dutena ez dute sinesten. Hala ere, …
Apr 04 2022
Klima plana eta Euskal elkagora
Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoari buruzko 2021eko txostenetik landa (herriko etxeen emaitzak deskubritu), Biziren Begirale ekologikoek proposatzen dizute jarraipenaren 1. urteari buruzko informazio nagusietaz pundua egitea. Oraingo bertsioan, Euskal Elkargoaren Klima Planaren estrategiak BEG isuriak %-19z murriztea baino ez du helburu 2030ean eta 2050ean %-56z murriztea. Ibilbide honekin, argi eta garbi, Ipar Euskal Herriak ez …
Mar 28 2022
Tokiko ekonomia eta Euskoaren garapena
Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoari buruzko 2021eko txostenetik landa (herriko etxeen emaitzak deskubritu), Biziren Begirale ekologikoek proposatzen dizute jarraipenaren 1. urteari buruzko informazio nagusietaz pundua egitea. Euskoa Europako tokiko monetarik garrantzitsuena da 2,5 milioi Eusko zirkulazioan direlarik. Gaur, 33 Herriko Etxe Euskoari kidetu dira. Ituna izenpetzen duten 46 herrien artean, 21 Euskoko kide dira, eta …
Mar 21 2022
% 100ean energia berriztagarridun lurraldea
Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoari buruzko 2021eko txostenetik landa (herriko etxeen emaitzak deskubritu), Biziren Begirale ekologikoek proposatzen dizute jarraipenaren 1. urteari buruzko informazio nagusietaz pundua egitea. EHEk, bere Klima Plana eginik, Bizik txalotzen duen helburua nahi du lortu, hau da, energia beharren %100 energia berriztagarrien bidez eskuratzea 2050. urterako. 2019. urtean, Iparraldeko energia berriztagarrien (EnR) …