Category: Groupes thématiques

Un Appel basé sur une idée originale pour aller vers le blocage de l’économie

A lire, télécharger et à faire circuler au maximum de monde ! Pour lire l’appel, cliquez ici :[:]

Continue reading

GREBA OROKORRA, PROIEKTUA BAZTERRERAT EMAN ARTE

Andana bat izan ginen manifestaldietan irailaren 7eta 23an, urriaren 2an eta oraino gaur. Badira jadanik greban ezarri diren langile multzoak, jantegietako eta Marseillako portuko langileak; 12aren ondotik greba iraunkorrerako deialdiak, usu intersindikalak, biderkatu dira azken egunotan : kimika, garraio, RATP, trenbide, gas hodi, elektrika eta abarreko langileenak… eta mugimendua hasten da gazteen munduan. Presioa gorantz …

Continue reading

UMP-ko diputatu eta senadoreek entzun gaituzte!

Erretreten kolektiboak deiturik, 150 pertsonatik gora bildu dira arrabotsa egiteko erretreten erreformaren kentzearen alde. Manifestariak, UMPko senadore eta parlamentariak biltzen diren Iraty bilkura gunerat abian zirelarik, poliziek gelditu dituzte. Bide gainean jarri dira eta oren batez arrabotsa egin, auto trafikoa blokatuz. Bukaeran, kolektiboak jendea mobilizatua egoitera deitu du erreformaren kentzea lortu arte. [:]

Continue reading

2010eko mugikortasunaren astea: BIZI!k autoa garajean uztea gomitatzen zaituzte!

Airearen satsudura, berotegi efetuko gasen isurketa, erregai eta eremu kontsumoa, auto ilerak, arrabotsa, diru gastuak: banako autoak gure bizitzaren kalitatean, gure osagarriaren eta planetaren gan ondorio haundiak ditu. Alta bada, autoaren erabilpena ez da ezin sahiestuzkoa. Garraio molde alternatiboak badira: oinez ibiltzea, txirrindula, autobusa, etab. Mugikortasunaren eta bideko segurtasunaren astearen karietara, irailaren 16tik 22ra, Bizi!k …

Continue reading

“60 km erretreta 60 urtetan izaiteko” autokarabanaren arrakasta

Entzun gaituzte ! Baionako MEDEFaren egoitza nagusian, eta ondotik Daniel Poulou UMP deputatuaren permanentzian, Ziburun, eta gero Michèle Alliot-Marie-ren egoitzan, ber hirian, UMPren lokalan Biarritzen eta Didier Borotra Senatore Auzapez zentristaren herriko etxean eta azkenean Baionako herriko etxean, deputatu auzapez den UMPko Jean Grenet-ek atxikitzen duena gaur iragan da, larunbatarekin, irailaren 11an tuta, arrabots, etab. …

Continue reading

Bizi!ren garbiketa ekintza Baionako Crédit Agricole-ean!

Ekologikoki ardura gabeak diren inbertsioen kontra! Bizi! mugimendu altermundialistak larunbata honetan, uztailaren 17an, Angelun, bortxa gabeko eta umorez beteriko ekintza bat bururatu du, Crédit Agricole bankuak nazio arte mailan ingurumena kaltetzen duten inbertsioen gaitzesteko. Goizeko 11:15etan, Bizi!ko 20 bat militante agertu dira Baionako Etorbidean den Angeluko Crédit Agricole-aren agentziara. Argazki gehiago ikusteko, klika hemen : …

Continue reading

Oren bat egunean lan egin

Igandeko lanari buruzko legearen lehen urtebetetzea kari, Bizi!-k lan denboraren murrizketa masiboaz liburu bat argitaratzen du. Ministroen Kontseilu aintzinean badu bi egun aurkeztua izan dela erretretaren adinaren gibelatzeari buruzko lege proiektua, 2010ko uztailaren 15a ostegun huntan berriz badu urte bat Frantziako Asanblada Nazionalak igandeko lana orokortzeko legea bozkatu zuela. Bizi!-k urtebetetze horren orroitaraztea erabaki du …

Continue reading

Yann LOUVEL-en hitzaldia : “Zer egiten dute bankuek zure diruaz?”

46 pertsonek parte hartu dute uztailaren 9 honetan Les Amis de la Terre-eko Yann Louvel-en hitzaldian “Que font les banques de votre argent?” gaiaren inguruan. Yann Louvel-en hitzaldiaren aurkezpen dokumentoen eskuratzeko, klika hemen ! Argazki gehigorentzat, klika hemen: [:]

Continue reading

Ostirala uztailaren 9an 19:00etan : Yann LOUVEL-ekin mintzaldia “Zer egiten dute bankuek zure diruaz ?”

Euskal Herriko bikoteen %99ak badu guttienez banku kondu bat. Bankuek finantzatzen dituzten inbertsioak gure diruarekin eginak dira, erreka ttipiek dituztelarik egiten ibai haundiak. Diruztatzen dituzten inbertsioen bidez, banku frantsesek, Frantziak berak isurtzen dituen beroketa efektuko gasak baino hiru aldiz gehiago isurtzen dituzte zeharka. Banku horietarik hiruk badituzte engaiamendu bereziak ekologia eta sozial mailan ondorio latzak …

Continue reading

BIZI!ren Txirrindulari buruzko Herritar Diagnostikoa: SMTCari aurkezpena, ostegun huntan, 2010eko uztailaren 1an

3 hilabetez zuzenean inkesta eraman ondoren, BABko hiriguneko 1126 txirrindulari hurbilduz, BIZI !ren delegazio batek Txirrindulari buruzko Herritar Diagnostikoaren emaitzak gaur aurkeztu ditu Michel VEUNAC-i, SMTCaren lehendakariari, eta Frédéric TOUPIN, Sindikatuaren zuzendari ordeari, Sindikatuaren egoitzan, Baionako Légion Tchèque etorbidearen 84 zenbakian. – Txostena kargatzen ahal duzu ondoko irudiaren gainean klikatuz: – Edo txostenaren bertsio arindua …

Continue reading