Category: Groupes thématiques

2020ko Herrietako hauteskundeak: Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna

Herrietako hauteskundeak hurbiltzen ari direla eta, mobilizatzen gira Ipar Euskal Herrian hautagai izanen diren zerrendek trantsizio ekologikoaren aldeko engaiamendu anbiziotsuak har ditzaten aitzinean emaiten dugun metamorfosiaren aldeko Itunari esker. Gaur desafio handi bat botatzen dugu: astelehenean, abenduaren 3an, COP25aren hasiera aitzin, guttienez 2500 izenpetze biltzea, Herriko Etxeetako hauteskundeen karietara aurkeztuko diren zerrendei, ekologiaren eta klimaren …

Continue reading

Zer toki Garazin bizikletarentzat?

Bizi! Barnekaldek eta Avenir Garazi-Baigorrik 2019ko maiatza eta agorrila artean eraman inkestaren txostena 2019ko maiatza eta agorrilaren artean, Bizi! Barnekalde eta Avenir GB elkarteek inkesta bat eraman dute non 142 pertsonak galdezkatuak izan diren Garazin gaindi txirrindulak duen tokiari buruz. Gaur egun ezin ezeztatuzkoa den aldaketa klimatiko baten ondorioetaz kezkatuak eta « dena autoari » …

Continue reading

Sartze mobilizazioa Ipar Euskal Herrian ondoko ekintzetarako dei moduan

Klima, justizia soziala: Sartze mobilizazioa Ipar Euskal Herrian ondoko ekintzetarako dei moduan Baionan egin den justizia klimatikoaren aldeko martxak 1000 pertsona bildu ditu larunbat honetan —irailaren 21ean—, eta San Izpiritu zubia sinbolikoki okupatuz bururatu da. Bizi Barnekaldek, Avenir elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiak momentu berean Baigorrin antolatu dutenak 60 pertsona bildu ditu. Bezperan, 500 …

Continue reading

Bizi! berriz ere Victoria Erreginaren etorbidera

Joan den maiatzaren 15ean, Bizik Miarritzeko Victoria Erreginaren etorbidean ekintza bat burutu zuen salatzeko azken honen erreberritzea, tram’bus xedearentzako aitzinikusia zen diruarekin egin dela. Egun horretan agerian ezarri genuen, alimaleko diru zama lortu zuen delako «Grenelle de l’environnement» akordioen ondotik tram’busa diruztatzeko SMTCren proiektuak (gaur hiriko Auzapeza den Michel Veunac zen garai hartan egitura horren …

Continue reading

Uztailaren 4an, 19:00etan: zintzur-bustitze-partekatua-Zero Zabor… KZZ taldearekin!

Bizi!ren 10. urtemugaren ospatzeak KZZ lan taldeari parada eman dio   lan taldearen aurkezpen dokumento baten bai eta ere “Bai erran dit” kanpainaren aurkezteko.  Beherean atzemanen dituzue asteburuari buruzko informazio gehigarriak (bertan KZZ lan taldeak lantzen dituen sailak ez direla ahantziak izan ikusiko duzue). Bet pixkor segitzeko, hitzordua emana zaizue ostegunean, uztailaren 4an, 19:00etan  Cordeliers karrikaren …

Continue reading

Klima: hitzetatik ekintzara!

Larunbata honetan, maiatzaren 25ean, 60 pertsonek parte hartu dute euri pean Garaziko Klimaren aldeko martxan, “Klima: Hitzetik ekintzara / Une autre mobilité, ici et maintenant!” banderolaren gibeletik ibiliz. Martxa aitzin, Txirrindiraultza bat iragan zen Ahatsatik abiatua, 27 txirrindularik parte hartzen zutelarik, geldi gune ezberdinetan argi utziz gure eskualdean zein ziren “dena autoz” den mugikortasunaren arloko …

Continue reading

Biziren ekintza Biarritzen

Astazken honetan, maiatzaren 15ean, 10:00etan, Biziko hainbat ekintzailek «Hemen, Ingurumenaren Grenelle-eko dirua desbideratzen da» pintaketak egin dituzte Victoria Erreginaren etorbidean. Ber momentoan prentsa aitzineko bat eman dute bertan azaltzeko ekintza horren arrazoinak eta maiatzaren 24 eta 25eko klimaren aldeko mobilizazioetara deitzeko. Berriki erreberritua izan den Victoria Erreginaren etorbide enblematikoaren kasua zinezko eskandalu bat da Biziren …

Continue reading

Moriba Koivogui kasua: ez dugu etsiko!

  64 Departamendua, Baionan, Euskal Herrian bizi den Moriba Koivugui ginear umezurtz gaztearen kontra errabiaturik ari da duela urte bat. Jakin behar da eginak izan diren bi hezur neurketek, bere nortasun dokumento ofizial guziek eta bere aitaren eta amaren heriotze agiriek frogatzen dutela adingabea eta umezurtza dela. Departamenduak, publikoki eta hainbat aldiz gaitzetsiak izan diren …

Continue reading

Moriba-ri sustengo bideoa

Baionako René Cassin lizeoko ikasleek, Moriba haien adiskidearen sustenguz egin duten bideoa deskubritu ezazue ! Sustut zuen sustengoa adierazteko aukera duzue ere, petizio hori izenpetuz: hemen

Auzi desleial baten buruan, Dei auzitegiak Moriba Koivogui adindun deklaratzen du

Prentsa Agiria Auzi desleial baten buruan, Dei auzitegiak Moriba Koivogui adindun deklaratzen du Kasazio errekurtsoa eta elkarretaratzea ostegun honetan otsailaren 14an, 18:30etan Departamenduaren Baionako Egoitza Nagusiaren aitzinean Baionako Cassin Lizeoan eskolatua den Moriba Koivogui ginear gazteari buruz Dei auzitegiaren erabakia asteazken honetan, otsailaren 13an, hartua izan da. Erabakiak dio Moriba adinduna dela eta dudan ezartzen du …

Continue reading