Arrangoitzeko Herriko Etxeak, azken finean, Bizi! elkarteak eta Administrazio-agirietarako Sarbide Batzordeak (Cada delakoak) eskaturiko adierazleak helarazi ditu. Bizi! elkartearentzat erantzuna, Herriko Etxeak egiten ahal zuen guttieneko bertsioa da, ez da batere gogobetegarria. Herriko Etxearen aldetik borondate txarra agerikoa da eta herritarrek ezin dute ikuspegi inpartzial bat ukan kargualdi honetan egina izan denaz. 2025eko urtarrilean, Bizik …
Category: Groupes thématiques
Nov 18 2025
Ingurumen-kodea urratzen duen Arrangoitzeko Herriko Etxearen gardentasun eskasa agerian ematen du Bizi! mugimenduak
Bizi! elkarteak ekintza berri baten bidez salatu du Arrangoitzeko Herriko Etxearen gardentasun falta; izan ere, Ipar Euskal Herriko 3500 biztanletik gorako herri bakarra da ingurumenari loturiko informazioa ematea errefusatu duena. Alta, informazio horrek parada emanen zuen kargualdiko bilan ekologikoaren ahalbidetzea. Administrazio-dokumentuetarako Sarbidea segurtatzen duen Batzordeak duela guti, Biziren galdearen aldeko iritzia eman du. Astearte honetan, …
Nov 17 2025
Urtats solidarioa migratzaileen alde!!
2025ko abenduaren 31n, 12:00etatik 20:00etara, Bizi! pertsona migratzaile eta erbesteratuen aldeko besta giroko arratsaldea antolatzen ari da. 7. edizio honetako egitarauan: edariak, pintxoak eta bixkotxak, kontzertuak eta musika, ahateen arrantza. Aurten, Ekitaldia Patxodon iraganen da (Tonneliers-en karrikako 56-an, Baiona Ttipian). Edonor etor daiteke bertara lagunarteko giroko momento baten pasatzera, bakarrik, familiarekin edo lagunekin. Besta honetan …
Nov 05 2025
Microsoft erraldoiaren aitzinean, antola dezagun tokian tokiko alternatiba!
Enpresa multinazional kapitalistek aberasten segitzen dute, nahitara zaharkitzerat behartzen dituzten produktuak, gu behartuz berriz erostera. Microsoft-ek urriaren 14an gelditu ditu Windows 10en eguneraketak, Windows 11ra pasatzera behartzeko. Munduan zehar 400 milioi ordenagailu inguru ez dira bateragarriak bertsio berriarekin. Frantses estatuan, ordenagailu baten ingurumen-inpaktuaren % 90 fabrikazioari dagokio. Beraz, Microsoft erraldoiaren aitzinean, antola dezagun tokian tokiko alternatiba! …
Oct 17 2025
Etxebizitza: Herrian Bizi – Se loger au Pays plataformaren 17 engaiamendu herriko bozen karietara
Auzolan, Etxebizitza eskubidearen Eguna, urriaren 10ean eta 11n Baionan ospatu da. Bizi! barne duen eta 32 erakunde biltzen dituen Herrian Bizi – Se loger au Pays plataformarentzat parada izan da 2026ko herriko bozetan hautagai diren taldeentzat tokiko mailako etxebizitza politika ausart eta deliberatu baten aldeko neurri sorta aurkezteko. 17 neurri horiek 6 ardatz nagusitan banatzen …
Oct 15 2025
“Klima ez da batere kontuan hartua izan, hitza jana izan da”: Biziren ekintzak Christian Devèze-en bilan ezin txarragoa Kanbon ziztatzen du.
Asteazken honetan, urriaren 15ean, Biziko hogei bat ekintzailek irmoki salatu dute Christian Devèze-en “klimaren arloko 6 urteko geldirik egotea” Kanbon, Herriko Etxearen aitzinaldea afixaz estaliz. Ekintza honekin, Bizik argitara eman du klima-larrialdiaren aitzinean erakutsiriko axolagabekeria, auzapezaren fede txarra eta 2020ko Herriko bozak aitzin, Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetuz hartu hitzaren jatea. Hogei bat …
Oct 06 2025
Odéys, CAUE 64, Audap: Eragile gehiago sartu dira eraikin xuhurraren itunean
Etxebizitzaren nazioarteko eguna kari, BIZI elkarteak plazer handiz jakinarazten dizue Hego Akitaniako Eraikin Xuhurraren Itunak honako erakundeen sostengua jaso duela: Ituna eraikitzaileei zuzendua zaie (eta bereziki hautetsiei), eta gakoak ematen ditu bizileku-proiektu sanoak, kalitatezkoak eta ingurumena errespetatzen dutenak programatzeko eta diseinatzeko. Xuhurtasun Zoriontsu eta Sortzailearen aldeko Mugimenduak eta BIZIko etxebizitza taldeak idatzi dute. Berotegi gasen …
Sep 25 2025
Herriko Etxeen bilana: Emaitzen aurkezpen gaualdia berrikusi
Irailaren 23an, asteartearekin, Herriko Bozentzat sei hilabete falta direlarik, Ipar Euskal Herriko 56 herrik 2020tik geroz gauzaturiko ekintza ekologikoen bilana aurkeztu da Baionako Glain Elkarteen Etxean.Nola egin da bilan hori? Zein dira ikasgai nagusiak? Nola kokatzen gira frantses Estatuko eta Europako testuingurua kontuan hartuz? Zein perspektiba datorren kargualdiarentzat? Nola ekin herritar gisa? Anne Bringault (Réseau …













