Bizi!ren Kontsumo Zero Zabor lan taldeak eta Surfrider Côte Basque-eko lagutnzaileek hasi duten « Zero Zabor Helburu » kanpaina dela eta gomitatuak zirezte astelehenean, azaroaren 28an, arratseok 20:30tan Donapaleuko Saint-Louis zinegelara zine-eztabaidara parte hartzerat, Bizi! Barnekalde eta Amikuzeko erreken lagunak elkartearen presentzeiarekin. Dokumentalaren proiekzioa jarraituko da trukaketa batzurekin eta alternatiba proposamen batzurekin. Candida Brady-ren « TRASHED » …
Category: Kontsumo arduratsua – Zero Zabor
Oct 17 2016
“Zero zabor helburu”
Bizi! mugimenduaren Kontsumo Zero Zabor lan taldeak eta Surfrider-en Euskal Kostaldeko adarrak gomitatzen zaituzte Jeremy IRONS-en Candida BRADY-ren TRASHED dokumentalaren estreinaldiaren karietarat, ostiralean, urriaren 21an, 19:30tarik goiti, Biarritzeko Royal Zinegelan iraganen den filma-eztabaida gaualdira. Bertan, “Zero zabor helburu” kanpainaren abiatze ofiziala ere egina izanen da. Gaualdia bi elkarteek animatuko dute eta bertan jada presentzia segurtatua …
Jul 07 2016
Zero Zabor-i buruz plastikozko zakuen debekatzearekin
2016eko uztailaren lehen honetarik geroz (https://www.service-public.fr/professionnels-entreprises/actualites/008384), frantses legeak debekatzen du kutxetako plastikozko zakuen banatzea. Bestalde, uztailaren 3an ospatzen zen Nazioarte mailako Plastikozko zakurik gabeko eguna (www.journee-mondiale.com/392/journee-mondiale-sans-sacs-plastique.htm). Plastikozko zakurik gabeko mundu bati buruz duten ikuspegi amankomuna lagun, Bizi! ren Kontsumo Arduratsua – Zero Zabor lan taldea eta Surfrider-en euskal laguntzaileen ordezkaritza elkarlanean hasi dira oraino urrunago …
Mar 26 2016
Pubaren kontrako ekintza, ostiralean, 2016ko martxoaren 25ean – Publizitate erasoaren kontrako mundu mailako eguna!
Ostirala honetan, martxoaren 25ean, Bizi!ko hainbat militantek ordezkatu dituzte publizitate mezu batzu herritar informazioarekin Baionako Hiri Erdiko hogoi bat autobus aterbetan. Ber maneran saiatu dira 12 m²-ko publizitate taula numeriko erraldoia baten kukutzerat beherean den mezuarekin, baina salbagarria den ekintza hau poliziak trabatu du: «La Pub nous aveugle, l’avenir se joue à Pau : RDV …
Mar 15 2016
Paketa ontzirik gabe eros !
Gehiegizko gainestalkietaz aspertia ! Paketa ontzirik gabe produtuak (janari saltegi, menaiu produktu, etab.) topatzen ahal diren gune bat xekatzen duzue bertan zuen beharren araberako kopuruen erosteko eta xahutzea saihesteko ? Hara non topatu holako guneak hemen gaindi: AMAP-ak : Laborantza Herrikoiaren sustengatzeko kontsumitzaileen elkarteen zerrenda Inter AMAP Pays Basque-aren webgunean topatuko duzue: www.inter-amap-pays-basque.org/les-amap-du-pays-basque BAB-n gaindiko merkatu …
Mar 02 2016
Formakuntza eguna : “Amalurra pübatik libra dezagun!”
Larunbata honetan, martxoaren 5ean, 10:00etarik 17:00k arte Bizi!ren lokalean 20 Cordeliers karrikan, BAionan 10:00-11:30 : “Anti-pub, mugimendu baten historia” (eramaiten ahal diren ekintza batzu barne eta ondorio legal ezberdinen ezagutzea) Elise Ayrault (publizitatearen kontrako militante eta ekintzalaria, R.A.P (Résistance à l’Agression Publicitaire) eta Collectif des Déboulonneurs) 11:30-13:30 : “Publizitatearen araubidea, denen afera”. Araudier buruz formakuntza …
Feb 13 2016
Bizi!-ren ekintza “San Balendin egunaren karietara, amodioa egin, ez erosketak!”
Ostirala honetan, otsailaren 12an, Bizi !ko 16 aktibistek “San Balendin egunaren karietara, amodioa egin, ez erosketak!” zioten hainbat afitxa erraldoi Baionako autobus geltokietako iragarki tauletan sartu dituzte. Gero eta kopuru haundian agertzen den publizitateak sinestarazten du maitatuago eta urosago bizi girela gehiago kontsumituz edo gehiago ukanez. Izan eta ukan-en arteko nahasketa lantzen du, «Ondasun guttiago, harreman …















