Greban dauden tren langileek komunikabideetan sekulako zafraldiak pairatzen dituzten unean, Bizi!k sustengu argiena ekarri nahi die. Gobernuak proposaturiko trenbideen erreformak, azken urte horietan SNCFak eraman duen politikaren ondorio txarrenak gogortuko ditu. Trenbidezko merkantzien garraioan, SNCFak 55 miliar tona-kilometro 2003an garraiatzen zituen, gaur egun 16 miliar baino gutiago, eta lege proiektuan deus ez dute aurreikusi …
Category: Beste tokiko esku hartzeak
Dec 16 2013
Kutsazergaren aldeko Euskal Herriko kolektiboaren deia :
Denetan eta denek, zuen maska zuriak har ! Biarritzeko autobidean egin ekintzaren ondotik, Kutsazergaren aldeko Euskal Herriko Kolektiboak ekimen sail berria abiatu du : Antolatzeko biziki errazak dira, denetan egin daitezke eta denek egin ditzakete. Kutsaduraren aurkako maska hartu behar da eta zuen herri edo lurraldeko estatua bati ezarri. Ekimenaren sentsuaren azapena emateko, ez ahantz banderola bat ezartzea, …
Dec 03 2013
Kutsadura Zergaren aldeko Euskal Herriko Kolektibo baten sortzea
Astelehen honetan, abenduaren 2an, Baionako Bourse du Travail-aren egoitzan, Kutsadura Zergaren aldeko Euskal Herriko Kolektibo bat sortu da. Elkarte, erakunde eta tokiko sindikatu ezberdinetako 30 ordezkarik erabaki dute kutsadura zergaren gauzatzearen galdatzeko ekintza eta mobilizazioen epe laburrenean antolatzea. Noski, zerga hori ezaugarri gisa dituen akats nagusietaz zuzendua izan behar da, besteak beste ordainpeko autobideek duten …
Nov 27 2013
Bizi!k azaroaren 30an, Maulerat Manifestatzera deitzen du
Gure lurraldearen kudeaketa jasangarriagoa ahalbidetzen duten tresnen eta gobernantzaren bertokiratzeko Ile-de-France-en edo Korsikan jada baden Estatus bereziko Lurralde Kolektibitate baten sortzeak Ipar Euskal Herriarentzat ainitz errextuko luke hainbat eremu erabakigarrietan (garraio kolektiboan, laborantzan, ekonomian, turismoan, euskaran, kulturan, mugaz gaindiko elkarlanan, etxebizitzan) kudeaketa jasangarri eta orekatu baten gauzatzea. Gure garraio kolektiboen eskastasuna eta moldakaiztasuna agerikoak dira …
Oct 17 2013
Alternatiba maitatu duzue ? Zatozte LURRAMAra !
LURRAMA, Euskal Herriko laborantza iraunkor eta herrikoiaren besta, berriz itzultzen da Iratiko Halle-ra (Halle d’Iraty) 8 egunen buruan !! Urriaren 18tik 20era, ostiraletik igandera, Iratiko Halle-ak animatuko dira programa ugari eta aberats batekin. Aurten Via Campesina izanen da saloinaren babeslea ” amalurra zain dezagun” gaiarekin. Usaiako merkatu, kalitatezko apairu eta kabaleen xokoaz gain, aurten haurren …
Apr 13 2013
Bizi !k Lurzaindia sostengatzen du
Apirilaren 6ko biltzar nagusian Bizi !k Lurzaindiaren aldeko bilketan parte hartzea erabaki du. Mugimendu ekologista eta altermondialista laborantza lurretaz jabetzeko sorturiko egiturari elkartzen da, beraz eta, gure bazkide eta sostengatzaile guztiak gure gisara egitea deitzen ditugu. Egitura berri horren garrantzia kontuan harturik, Bizi !k leku berezi bat atxikiko dio urriaren 6an, Baionan, antolatzen duen Alternatiba izeneko egun …
Mar 22 2013
Martxoaren 24a igandea 11:00etan : Bizi!-k Korrikan parte hartzen du
Korrika badator ! Korrika (http://www.korrika.org/) Baionarat heltzen da martxoaren 24a igandearekin. Euskararen aldeko gertakari nagusia dudarik gabe, ez da gehiago aurkezten Korrika. Aurten helmuga Baionan izanen da, animazio eta gertakari aunitz antolatzen dira horren karietara. Bizi-k lehen aldikotz euskarari bere sustengua adierazteko parada ukanen du Korrikan, aurten kilometro bat erosi dugulako ! Ibilbide guzia egiten duen …
Jan 16 2013
Euskal Herriko Laborantza Ganbararen 8. urtebetetzea: urtarrilaren 19a larunbata
Goizeko 9ak eta erditik goiti, Ainiza Monjolosen Biltzar Nagusia: goizeko 10-etan ttanko – 8 urtez egin lanaren bilduma: EHLG-ren ekarpena gure lurraldean – EHLGren Lagunak elkartearen bilana, 2012 urteko konduak – Eztabaida eta hitz hartzeak Bazkaria: eguerdiko 1ak eta erditan Bazkari osoa 20 €-tan, lekuak atxikitzeko deitu 05 59 37 18 82 zenbakira: Salda, Oztibarreko …