Category: Banketik

Société Générale banketxea Alpha Coal proiektutik ateratzen da! Mobilizazioa emankorra da!

Mobilizazioa emankorra da, borroka klimatikoa irabazten ahal dugu . Ostirala honetan, abenduaren 5an, arratsaldeko 16:30tan, Société Générale Pays Basque – Sud des Landes-eko zuzendariak Bizi ! deitu du segurtatzeko mugimendu altermundialistak untsa lortu zuela Société Générale banketxearen mezu elektronikoa. Mezuel hortan banketxeak adierazten zuen Alpha Coal klima suntsitzailea den proiektutik ateratzen zela. Hala zen bai, minuta …

Continue reading

Baraugile batzuek Paueko Société Générale-a okupatzen dute

Emmaüs Lescar herrixkako eta Bizi! euskal mugimendu altermundialistako 17 kidek baraualdia egiten dute Paueko Société Générale-aren agentzia bat okupatuz, abenduaren 1 huntan astelehenez jakinez ber momentuan idekitzen dela Peru-n iragaiten den NBE-aren gailurra klimari buruz (COP20), bankuak Australian meategietako Alpha Coal proiektua sustengatzen duela salatzeko. 2014ko abenduaren 1a astelehen huntan idekitzen da NBEko nazioarteko gailurra …

Continue reading

1,8 tona ikatz botatuak izan dira Baionako Société Générale-aren eskualdeko zuzendaritzaren egoitzaren aintzinean

Klimaren aldeko ekintza ikusgarria Astelehen huntan ekainaren 2an 6:30etan, Bizi! mugimendu altermundialistako 20 militantek 1,8 tona ikatz bota dituzte bi kamioekin Société Générale-aren eskualdeko egoitzaren aintzinean Baionan. Ekintza horren bidez nahi izan dute galdegin banku frantsesaren berehalako kentzea Alpha Coal proiektutik Australian, kontsideratua dena planetako 14 klima lehergailuen detonatzaileetarik bat bezala (1). Alpha Coal ikatz …

Continue reading

1,8 tona ikatz botatuak izan dira Baionako Société Générale-aren eskualdeko zuzendaritzaren egoitzaren aintzinean

Société Générale-ak Bizi! errezebitu du. Mugimendu klimatikoak bere erabakia atxikitzen du: 1,8 tona ikatz botako ditu banku honen aintzinean ekainaren 5a aintzin

Ostegun honetan, maiatzaren 22an, Société Générale-aren Pays Basque Sud Landes eskualde zuzendaria den Frédéric Vaquie-ek galdaturik, Bizi! Mugimendu altermundialistako 3 ordezkari errezebituak izan dira Banketxeako zuzendariataz. Alabainan, euskal mugimendu altermundialistak adierazia du 1,8 tona ikatz botako dituela ekainaren 5a aintzin Société Générale-ak Baionan duen eskualde egoitzaren aitzinean sekulan banketxeak ez badu berehala eta publikoki Australian …

Continue reading

Ingurumen erahilketa eszena bat Société Générale-aren egoitzaren inguruan Baionan

Kanguruak berriz ere agertu dira asteart huntan maiatzaren 20an Baionan. Bizi!-ren 15 bat militantek lagundurik 12:30ak airean, ingurumen erahilketa eszena bat instalatu dute Baionako Société Générale-aren eskualdeko egoitzaren inguruan, Australian banku honek sustengatzen duen Alpha Coal proiektua salatzeko, hau hondamendi ekologikoa izanen delarik. Gaur da iragan behar Société Générale-aren biltzar nagusia Parisen. Gaur maiatzaren 20an …

Continue reading

Zuk ere parte hartu ! Société Générale-aren kontrako suskripzioa erreusitzeko, egun bat bakarrik gelditzen da! Alpha Coal geldi dezagun !

Egun bat bakarrik gelditzen da corwdfunding operazioa erreusitzeko. Operazio horren bidez, ekologikoki ezin txarragoa den Alpha Coal proiektutik Société Générale-aren kentzea xedetzat duen “Igorleari itzuli” operazioa gauzatzeko behar den 3 800 €-ko aurrekontua bilduko da. 3509 € bilduak izan dira orain arte, hots behar den diru zamaren %90-a. Operazioaren erreusitzeko, bakarrik 24 ordu ditugu! Milesker zuek …

Continue reading

3 kanguru errezebituak izan dira Société Générale-eko eskualde zuzendariataz

Baiona: 3 kanguru errezebituak izan dira Société Générale-eko eskualde zuzendariataz Asteazken honetan, maiatzaren 14an, 14:30tan, Baionan, Bizi!ko 3 militante, kanguruz jauntziak zirelarik, sartu dira Société Générale-eko eskualdeko zuzendaritzaren egoitzan eta bertako zuzendariataz errezebituak izaitea galdatu dute. Azken honek onartu du galdea eta 3 militanteekin 20 minutaz egon da elgarrizketan. Kanguruek eskaini diote bumeran haundi bat …

Continue reading

Mintzaldia: 1,8 tona ikatz botako ditu Société Générale-aren eskualde mailako egoitzaren aitzinean Baionan: maiatzaren 15an arratseko 7etan

Sartzea urritik Izen emaite eta xehetasunentzat:

Société Générale: Alpha Coal Gelditu

Igorleari itzultzea! Maiatzaren 21aren eta ekainaren 5a den ingurumenaren aldeko mundu mailako egunaren artean, Bizi!k 1,8 tona ikatz botako ditu Société Générale-aren eskualde mailako egoitzaren aitzinean Baionan, sekulan banku konpainia horrek ez badu Alpha Coal proiektutik ateratzen dela jakinarazten han artean. Australian kokatzen den ikatz ekoizpen eta esportazio proiektu alimalea den Alpha Coal-ek: Nahasmendu klimatikoaren …

Continue reading