Author's posts
Jun 28 2022
Uztailaren 13tik 17ra: zientzialari eta ekintzaileek erronka klimatiko eta sozialei buruz formatzeko hitzordua finkatzen dizuete!
Uztailaren 13tik 17ra, asteazkenetik igandera, Alda eta Bizik klimari eta justizia sozialari buruzko Formakuntza Egonaldia antolatzen dute Ibar Trinketean, Mugerre Elizaberrin. Egitarauan: klimaren arloko borrokari buruz hausnarketak, Euskal Herrian etxebizitzaren krisiari buruzko lekukotasun/gogoetak edo etorkizun jasangarri batentzat lurralde alternatibak, baita ere mobilizazio estrategia eraginkorrak garatzeari eta plantan emateari buruz trukaketak. IPCCren txostenaren azken bertsioa udazkeneko …
Jun 18 2022
Ekintza – Errefuxiatuen Mundu mailako Eguna: 49 348 hil, Baiona hiria desagertu balitz bezala!
2022ko ekainaren 18 honetan, ekainaren 20ko Errefuxiatuen Mundu mailako Eguna baino bi egun lehenago eta 2014az, geroztik migrazio bideetan hil eta desagertu direnen zerrenda argitaratzearen harira, Bizik Baionako sarreretako seinaleak estali ditu. 2014tik geroz 49 348 desagertu, Baiona hiria mapatik desagertzen balitz bezala da! Gaur goizean, Baiona hiriko 15 hiri seinale oihal beltz batez estali …
Jun 16 2022
Berote handia: Bizik urkatze eszena bat simulatzen du klimaren arloan geldirik egoetaren ondorioei buruz deiadarra jotzeko
Ostegun honetan, ekainaren 16an, Baionako Merkatu Estali aitzinean, Bizik urkatze eszena bat simulatu du, klimaren arloan erabakiak hartzen dituztenen geldirik egoteak jendartea bere heriotza kondenara bultzatzen duela sinbolizatzeko. Gaur egun Euskal Herrian eta frantses Estatuan izigarri goiz gertatzen ari den berote handia dela eta, hondamendi klimatikoak bata bestearen ondotik datozelarik eta bizkortzen ari direlarik, Bizik …
Jun 04 2022
Suspension de la compensation, non ! Mobiliza gaitezen!
Herrian Bizi – Se Loger au Pays plataformak bere lehen Biltzar Nagusia antolatu du ekainaren 4 huntan Hiriburun. Joan den azaroaren 20eko manifestaldia antolatu dituen 32 antolakundeek osatua da plataforma, 8000 pertsonak bildu zituen Baionako karriketan, etxebizitzaren eskubidearen alde. Manifestaldiak ondorioak izan zituen. Martxoaren 5ean, Euskal Elkargoak bozkatu zuen araudi berri bat, konpentsazio sistema berri …
May 27 2022
Ekainaren 4an, larunbatez: Etxebizitzari buruzko Foroa!
2021eko azaroaren 20ko etxebizitzaren aldeko mobilizazioaren segidan eta ” HERRIAN BIZI – SE LOGER AU PAYS” plataformaren sortzearen karietara, gure lurraldea hunkitzen duen etxebizitza krisiari buruzko foroa antolatzen da ekainaren 4an, larunbatez, 9:30etarik goiti. 📍 Foruma 9:30etatik 20:00ak arte iraunen du Hiriburun (La Perle gela) 09:30: «Se loger au Pays / Herrian bizi» …
May 01 2022
Maiatzaren Lehena Baionan: 2500 pertsona mundu justu, jasangarri, solidario eta baketsu baten alde!
Manifestaldi bateratu batek 2500 sindikalista, klimaren aldeko militante, gazte, feminista, migranteekin solidarioak diren pertsona eta herritar bildu ditu Baionako karriketan, Maiatzaren Lehenaren karietara. Zinez koloretsua, 2022ko ibilaldia giro animatu eta alaiak markatu du. Alda, Bizi!, CFDT, CGT, EBA, Etorkinekin, FSU eta LABek sinatzen zuten manifestaldi bateratuaren buruko pankartak “Mundu justu, jasangarri eta solidario baten alde: …
Apr 05 2022
AHT-ari Ez, ez hemen ez nehon! Informazio bilkura publikoa, Apirilaren 12an, asteartez, Baionan
Berrirz ere, txostenaren ondorioek beroketa globala +1,5°C-ra mugatzeko jardutea premiazkoa dela gogoratzen dute. Eta, hala ere, frantses Estatu mailan, Iparraldean bezala, inertzia politikoak norma izaten segitzen du: larrialdi klimatikoari dagozkion gai eta neurriak, justizia sozialarekin lotuak direnak bezala, ez dira larrialdiak galdatzen duen heinean… Oraino txarrago, beharrezkoak ez diren eta inposatuak diren proiektu handiek agenda …
Mar 08 2022
Martxoaren 12an, larunbat honetan: zatoz Baionara, klimaren eta justizia sozialaren alde manifestatzera!
Sartu taldean izena emanez hemen: https://forms.gle/pH8VE1BFGJ9UUkGf9 2022ko urtarrilean, Don’t Look Up filmak paralelo argi eta beldurgarri bat egin du klima-aldaketarekin eta azken honek gure bizitzetan dituen ondorio katastrofikoekin. Hainbat erronka nagusi eztabaida publikoan ezartzea ahalbidetu du: IPCCren azken txostenaren 2. atala argitaratzen den unean, orain, larrialdi klimatikoa ukaezina da. Baina egia zuzenki begiratzeko ordez eta …
Feb 28 2022
IPCCren txostena: klima-larrialdiaren aitzinean geldirik egoten dira politikariak; herritarren mobilizazioa sekulan baino baitezpadakoagoa
Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak (IPCC-k) seigarren ebaluazio-ziklo honen bigarren txostena argitaratu du astelehen honetan, urtarrilaren 28an. Klima-aldaketaren inpaktuei buruz den txostenak berriz ere alarma jotzen du, klima-aldaketaren kontrako borrokan sekulan baino erronka handiagoa dela nabarmenduz. Klima arloan, geldirik egotea, maila guzietan nagusi delarik, Bizik klimaren eta justizia sozialaren aldeko martxara deia luzatzen du martxoaren …
Feb 19 2022
Lehendakaritza kanpaina: kasu, hautagai lanjerosa klimarentzat!
Larunbat honetan, otsailaren 19an, Bizik afixaketa kanpaina bat abiatu Ipar Euskal Herrian, klima nahasmenduaren kontrako borrokaren kontra mehatxu bat diren presidentetzarako hautagaiak salatzeko. Herritarrak arriskuaz bisualki ohartarazteko eta neurriak hartzera gonbidatzeko manera da, martxoaren 12an, larunbatean, Klima Martxarentzat hitzordua hartuz. Presidentetzarako hautagai askok ez dute larrialdi klimatikoa serioski kontsideratzen, nahiz eta klimaren arloan geldirik egotearen …