Romain Dussault

Author's posts

Bakotxak eragin dezake : zure aldi ?

Trantsizio zuzen eta solidario baten alde, Bizi!-k Alternatiba 2018kari hainbat desafio-engaiamendu plazaratu ditu. 7 desafio horiek ondoko arloak hunkitzen dituzte: energia berriztagarriak, aurrezki solidarioa, birtokiratzea, elkartasuna eta partekatzea, laborantza, ura, eta elikadura, birziklatzea-zero zabor eta neurritasuna. (Xehetasun gehiago: 7 Desafio-Engaiamenduak). Geroztik, 900 pertsonatik goitik desafio horien gainditzeko engaiamendua hartu dute! Orotarat, 2559 engaiamendu hitz hartuak izan …

Continue reading

Burujabe : Gure bizi baldintzak berreskuratuz

2018ko urte hastapenaz geroz, lan bat abiatu dugu, Bizi!-ren baitan, lurralde burujabe, jasangarri eta solidario baten egitasmoa idazteko. Pentsatzen dugu eztabaida orokorrerako ekarpen baliagarria izan daitekeela: Euskal Herrian, bistan dena, baina baita eraldaketa soziala eta ekologikoa hasi nahi duten lurralde guzientzat ere. Hemen klikatuz aurkituko duzun dokumentoa lan horren lehen emaitza da. Gure iduriko, ez …

Continue reading

Alternatiba 2018: Laguntzaile behar gorria !

Baionan iragan Alternatiba 2013-k gaitzeko oihartzun eta ondorioak ukan ditu. Gertakizun sortzailea eraiki du eta laguntzaileek garrantzi handia ukan dute arrakasta honetan! Geroztik 150 herrixka baino gehiago sortu dira. Ondorioz 700 000 jende baino gehiagok parte hartu dute gertakizun horietan. Klimari buruzko aipagaietan, 2018 urtea apustu garrantzitsu batzuen urtea izanen da, izan dadin mundu mailan …

Continue reading

Alternatiba Itzuliaren abiatzea: klimaren alde mobiliza gaiten, ekainaren 9an, Baionako Euskal erakustokian!

Alternatiba Itzuliaren abiatzea: klimaren alde mobiliza gaiten, ekainaren 9an, Baionako Euskal erakustokian!   Larunbatean, 2018ko ekainaren 9an, 15:00etarik 17:30 arte, Baionako Euskal Erakustokian Alternatiba Itzuliaren abiatzearen, zuzenezko emanaldia segurtatua izanen da.  Ekitaldi horren egitarauan: Parisetik zuzenezko emanaldia, argazki-erakusketa Alternatiba 2015ari buruz, animazioak,… 5 800 km bizikletez klimaren defendatzeko Alternatiba Itzulia Pariseko Stalingrad plazatik abiatuko da …

Continue reading

Laborantzaren bidez karbonoaren xurgatzea: beroketa klimatikoa borrokatzeko palanka nagusi bat?

Asteazkenean, maiatzaren 30ean, 19:00etan Manu Robles-Arangiz Fundazioan Hausnarketa eta eztabadaida kontseilua Deneri idekia den biltzarra Eztabaidari hasiera emanen diote Nicolas Goñi-k ((baratzezain, biologista eta Bizi!ko kide) eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarako Iker Elosegi-k     Nicolas Goñi-ren hitzaldiaren sarreraren bilduma : Laborantzaren bidezko karbonoaren xurgatzea Atmosferan gehiegizko CO2a xurgatzeko tresnen artean, gehiagotan entzuten dugu bide garesti …

Continue reading