Author's posts
Sep 27 2022
Baionan, urriaren 9an, igandez, bortizkeriarik gabeko ekintzari buruzko formakuntza!
Gironde eta Hérault departamentuetan, Bretainiako Monts d’Arrée eskualdean, Marokon, Grezian, Kalifornian… oihan-sute erraldoiak, lehorte orokorrak, berote handiak, uholdeak: molde zehatz eta hurbilean senditu ditugu klima-aldaketaren eraginak uda honetan, baita Euskal Herrian ere. IPCC erakundeko zientzialarien azken txostenak bizi dugun ezinbesteko larrialdia gogoratzen duelarik, eta klima-aldaketaren inpaktuak mundu osoan ugaritzen ari diren bitartean, joan den mendeko …
Sep 25 2022
200 txirrindularik manifestatu dute Donibane Lohizunen bizikleta bide seguruak fermuki galdatzeko
Igande honetan, 2022ko irailaren 25ean, 200 txirrindularik Bizik Donibane Lohizunen bizikletaz manifestatzeko deiari erantzun diote. Helburua argia zen: bizikleta bide seguru gehiago eskatzea, Jean-François Irigoyen auzapezari dei eginez. Azken hau Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuko lehendakaria baita, lurraldean mugikortasun politika eraginkorra garatzeko duen anbizio faltagatik, erhiz erakutsia izan da. Besta giro aldarrikatzailearekin ibili dira txirrindulariak, …
Sep 16 2022
Mugikortasunaren arloko berri faltsuen kontra, Bizi!, Angeluko auzapezaren laguntzaile
Claude Olive-i bizikletarentzat antolaketarik gabeko legez kanpoko bide arraberritzea planifikatzea leporatzen dioten zurrumurruei bukaera emateko, Biziko militanteek erabaki dute Angeluko auzapezaren ohore ekologista defendatzea eta egia berriz finkatzea, Herriko Etxearen seinaleen imitazioak plantan emanez. Zurrumurru desohoragarria dabil duela zonbait egun Angeluko karriketan barna. Auzapeza, Claude Olive jauna, Brindos etorbidean legea urratuz antolaketa lanak egiteko prestatzen …
Sep 12 2022
Bizik, Irailaren 25ean, igandez, 15:00etan, Donibane Lohizuneko Verdun plazan, txirrindiraultzan parte hartzeko deia luzatzen du
Udako muturreko gertakari klimatikoak hor dira horren baieztatzeko: premiazkoa da gure berotegi-efektuko gasen isurketak murriztea! Bizik Donibane Lohizunen, irailaren 25ean, igandez iraganen den Txirrindiraultzan parte hartzeko deia luzatzen du, herrian bizikletaz ibiltzeko antolaketa seguru eta ezin hobeak izateko plan handi baten aldarrikatzeko. 42,9°C Biarritzen ekainaren erdialdean. Landesetako eta Gironde-ako oihanetan “mega-suteak”. Frantzia metropolitar osoa idorte …
Sep 05 2022
2022ko uda ez dadin ohikoa bilaka: formakuntzak eta ekintza!
Bero ikaragarriak ezagutu eta muturreko gertakariak pairatu dituen udaren ondotik, eta goiti doazen arriskuei aurre egiteko, Bizik mobilizaziorako deia luzatzen du. Hautetsiak gai ekologikoetan formatzeko lanetan ari den Christophe Cassou klimatologoaren gomendioak segituz, Bizi! elkarteak lurraldeko hautetsiei formakuntzaren tokiko bertsioa eskaintzen die eta herritarrak deitzen ditu txirrindiraultzan parte hartzera. «Mutur guzien uda» bizi izan dugu …
Jul 26 2022
2022ko Baionako Bestak Bizi!-rekin
2022ko Baionako Bestak uztailaren 27tik asteazkena 31ra igandea 2019ko Baionako bestak hurbiltzen ari zaizkigu! Egun guziz, 200 000 pertsona inguru ibiliko dira Baiona hiri erdiko karriketan bestetako 5 egun horietan. Hamarnaka laguntzaile lanean arizanen dira karraskan 23 bis Tonneliers karrikan kokatua den beren ostatuan, Patxokian, jendea errezebitzeko baita egunero informatze eta sentsibilizatze lan baten egiteko. …
Jul 19 2022
Bigarren manifestazio masiboa etxebizitzaren alde. 2023ko apirilaren 1ean, larunbata, Baionan.
Se Loger au pays – Herrian bizi plataformak, joan den ekainaren 4an egindako biltzar nagusian erabaki zuen bigarren manifestazio bat antolatzea, herrian bizitzeko eta bizilekua izateko eskubidearen alde, 2021eko azaroaren 20an 8.000 lagun bildu zituena baino are masiboagoa. Mobilizazio horren eguna, lekua eta tenorea erabaki berri dugu, higiezinen eta lur-jabeen alorrean esku hartzen duten eragileen …
Jul 18 2022
200 pertsona inguru formatu dira klima eta jendarte desafioa altxatzeko
Uztailaren 13tik 17ra, 200 bat pertsonek parte hartu dute Bizi! eta Aldak Mugerre Elizaberrin antolatu duten Formakuntza Egonaldian. Horren bidez mobilizazio estrategiei eta indarkeriarik gabeko ekintzei buruz, bai eta alternatibei buruzko tailerretan trebatu dira. Udako momentu berezi horretan klima eta jendarte larrialdiarekin kezkatuak diren herritarrak, erronka horien aitzinean ekiteko nahiantak, ekintzetara pasatu nahi duten hasiberriak …
Jul 15 2022
Patrick Pouyanné Ezpeletan, Bizik TotalEnergies-ko zuzendari nagusiaren etorrera oztopatzen du
Uztailaren 15 ean, ostiral honetan, Biziko 15 ekintzailek Ezpeletako Baroien Gazteluko harresien inaugurazioan parte hartzen ari zen Patrick Pouyanné Total Energies-eko zuzendari nagusiaren bisita nahasarazi dute. Ekintzaileek hainbat hitzaldi trabatu dituzte klima-aldaketaren arduradun nagusietako baten buruzagia ohore handiz horrela errezebitzen segitzea ahalkegabekeria dela azpimarratzeko. Ekintzaileek sirena jo arazi dute, “Pouyanné: TOTALki arduragabea” akusazioa zuten eskupaperak …
Jul 09 2022
Kalte-ordaineko beste bozketa bat: Seinale indartsu eta ongi etorria!
Se Loger au pays – Herrian Bizi plataforma pozten da Euskal Elkargoko kontseiluaren botoarekin larunbat honetan, uztailak 9an, arautegi aldatua bozkatu baitu, bere funtsezko lerroetan, joan den martxoaren 5ean onartutako konpentsazio printzipioa berresten duena. Paueko Auzitegi administratiboak, hainbat sozietate, atezaindegi eta multijabeen esku utzita, gelditu zuen martxoaren 3an hautetsi gehienek bozkatutako araudia. Geroztik, Euskal Hirigune …